Kolore
Kolorea gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua, objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen duena eta begien bidez hautematen dena. Ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik: argi zuri bat dispertsio sistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu eta oinarrizko zazpi koloreak ikusten dira, hots, gorria, laranja, horia, berdea, urdin argia, urdin iluna eta morea. Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.
Koloreak elkarren osagarriak dira; oinarrizko koloreak nahasiz, gainerako guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero, beltza ateratzen da, eta kolore guztiak batzen direnean, zuri ikusten da. Haiek bereizteko oinarritzat hartzen diren ezaugarri nagusiak tonua, distira eta asetasuna dira. Tonua espektroaren argi uhinen luzerak definitzen du; distira intentsitateak ematen du; eta asetasun maila, kolore batek zuritik duen ezberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak, alegia. Zuria eta beltza tonurik gabeko koloreak dira, akromatikoak.
PertzepzioaAldatu
Argi espektroaAldatu
kolorea | uhin-luzera | maiztasuna |
---|---|---|
gorria | ~ 700–635 nm | ~ 430–480 THz |
laranja | ~ 635–590 nm | ~ 480–510 THz |
horia | ~ 590–560 nm | ~ 510–540 THz |
berdea | ~ 560–490 nm | ~ 540–610 THz |
urdina | ~ 490–450 nm | ~ 610–670 THz |
morea | ~ 450–400 nm | ~ 670–750 THz |
Erradiazio elektromagnetikoa bere uhin-luzeraren (edo maiztasunaren) arabera sailkatzen da eskuarki. Uhin-luzera espektro ikusgaiaren tartean badago (gizakiok ikus dezakeguna 390 nm eta 750 nm tartean), "argi ikusgaia" esaten zaio.
Argi iturri gehienek uhin-luzera askotan igortzen dute argia. Igorle baten espektroa uhin-luzera bakoitzaren intentsitatea adierazten duen banaketa da.
Giza begiaAldatu
400 eta 700 nm tartean diren uhin-luzerako erradiazio elektromagnetikoek kitzikatzen duten gizakien begiak. Konoak dira koloreen pertzepzioa ahalbidetzen dutenak, eta hiru mota daude. Hiru koloretan (gorri, berde eta urdinean) oinarritutako koloreen sintesi gehigarria, 3 kono mota hauei hobekien egokitutako hiru koloreak direlako da:
- L konoak: uhin luzeei sentiberak, 470 eta 630 nm artean, sentiberatasun handiena 564 nm (hori-berdea)
- M konoak: uhin ertainei sentiberak, 440 eta 595nm artean, sentiberatasun handiena 534 nm (berdea)
- S konoak: uhin laburrei sentiberak, 290 eta 470 nm artean, sentiberatasun handiena 420 nm (morea)
Gorria hirugarren koloretzat hartzen da urdinaren eta berdearekin batera, horiak, nahiz eta L konoen sentiberatasun handiena izan, M konoak ere kitzikatzen dituelako eta gorriak gehien bat L konoak.
Makilak, argitasun txikia dagoenean ikusteko erabiliak, 415 eta 555 nm artean dira sentiberak, sentiberatasun handiena 498 nm luzeran (berde-urdina).
Pertzepzioa eta interpretazioaAldatu
Burmuinak begiek igorritako informazioa interpretatzen ditu informazio koherentea osatzeko. Adibidez, gauza bereko bi zati, argitan eta itzaletan daudenak, kolore berekoak direla aurreikusten du.
Kolore sintesiakAldatu
Koloreak nahasteko erabiltzen dugun moduaren arabera, kolore bat edo beste hauteman daiteke. Argiak, pigmentuak eta margoak nahas daitezke, eta emaitza desberdina da bata edo bestea nahasten den[2].
Sintesi gehigarriaAldatu
Argiaren oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira. Kolore horiek proportzio egokian nahasiz gero, gainerako kolore guztiak sortzeko gai dira, eta proportzio berean nahasiz gero, kolore zuria sortzen dute. Argirik gabe, berriz, beltza lortzen da. Argiaren koloreak bikoteka eta proportzio berean nahasiz lortzen dira argiaren kolore sekundario deritzenak, hau da, gorria eta berdea nahasiz horia sortzen da, berdea eta urdina nahasiz ziana sortzen da, eta gorria eta urdina nahasiz magenta sortzen da.
Sintesi kengarriaAldatu
Sintesi gehigarria baino maizago gertatu ohi da nahasketa kengarria. Horren adibide tipikoa pintura-nahasketak dira. Pintura-kolore bakoitzak argi-uhin batzuk xurgatzen (kentzen) ditu eta beste batzuk islatzen, hori dela eta hautematen dugu kolore bat edo beste. Pintura gorria, berdea eta urdina nahasten badira, emaitza ez da pintura zuria. Pintura gorriak argi zuriaren kolore berdea eta urdina xurgatzen ditu eta kolore gorria islatu; pintura berdeak gorria eta urdina xurgatzen ditu eta berdea islatu; pintura urdinak, azkenik, gorria eta berdea xurgatzen ditu eta urdina islatu. Hori horrela izanik, oinarrizko hiru koloreak nahasten badira, elkar xurgatzen dute eta kolore beltza (edo oso iluna den kolore bat) da emaitza.
Kolorearen teoriaAldatu
Margolaritzan, diseinu grafikoan, diseinu bisualean, argazkigintzan, inprentan eta telebistan, kolorearen teoria koloreen nahasketaren oinarrizko arau multzo bat da. Nahi den efektua lortzeko argi edo pigmentu koloreak konbinatzean datza. Argiarekin gorria, berdea eta urdina konbinatuz kolore zuria sortzen da; pigmentuekin, berriz, zian, magenta eta horia konbinatuz, kolore beltza sortzen da. Kolorearen teoriak Koloreak sortzeko prozesua aztertzen du.
Kolorearen psikologiaAldatu
Gizakiok sistema sentsorialaren bidez hautematen ditugu koloreak, eta, beraz, pertsona bakoitzak modu desberdinean hauteman ditzazke. Hala ere,kolore bakoitzari sinbolismo eta esanahi zehatzak ematen zaizkio kode kulturalaren arabera.
Esparru honetan aditu ezagunenetariko bat Eva Heller [3]psikologo alemaniarra izan zen. Gaian sakontzeko zenbait ikerketa burutu eta gero, koloreen eta sentimenduen arteko erlazioa ez dela ustekabekoa baieztatu zuen. Alegia, bere ikerketen arabera, koloreen gustuak ez dira gustu arrazoiak baizik eta haurtzarotik gure lengoaian eta pentsamenduan errotuta dauden esperientzia unibertsalak. Ikerlariaren aburuz, kolore bakoitzak efektu ezberdinak zor ditzazkete, askotan beraien artean kontraesankorrak direnak. Izan ere, kolore berak esanahi ezberdina izan dezake egoeraren arabera. Kolore gorria, adibidez, erotikoaizan daiteke egoera batean eta basatia beste batean. Testuingurua elementu garrantzitsua dela aipatzen du, horrek emango baitio koloreari gugan sortutako eragina. Hau da, kolore bera testuinguru ezberdinetan ager daiteke (arropa, espazioa, janaria, eta abar), baina gugan sortutako sentimenduak ezberdinak izan daitezke.
Kolorearen filosofiaAldatu
Mundua, ikusten dugun bezala, kolorezko objektuz betetako mundua da. Normalean, kolore edo forma koloretsuz betea ikusten dugu mundua. Koloreak garrantzitsuak dira bai objektuak identifikatzeko, hau da, espazioan aurkitzeko, bai eurekin gogoratzeko ere. Gauza fisikoekiko dugun pertzepzioak, neurri handi batean, objektuak beren itxuragatik identifikatzea eskatzen du, eta koloreak funtsezkoak izaten dira objektu baten itxurarako; beraz, ikus-pertzepzioaren edozein azalpenek koloreen azalpenen bat izan behar du. Ikusmen-pertzepzioa pertzepzioaren espezierik garrantzitsuenetako bat denez, eta, beraz, mundu fisikoari eta gure inguruneari (gure gorputza barne) buruzko ezagutzak barneratzen ditugunez, kolorearen teoria bi aldiz da garrantzitsua[4].
Kolorearen arazo nagusietako bat zientziak (fisikak zein optikak, adibidez) gorputz fisikoez eta haien kualitateez esaten digunean koloreei buruz dakiguna ahokatzearekin lotuta dago. Arazo horrek eraman ditu historikoki koloreari buruz hausnartu duten fisikari nagusiak objektu fisikoek normalean eta gure ustez objektuek dituzten koloreak benetan ez dituztela uste izatera. Ozeanoak eta zeruak ez dira urdinak, guk uste bezala, eta laranjak ez dira laranja.
Tradizio zientifiko nagusia ez da soilik kolorearen sen ona modu horretan ulertzearen aurkakoa; gainera, tradizio zientifikoak kolorearen oso kontzepzio kontraintuitiboa du. Adibide gisa, David Humeren ohar ospetsua dago[5].
« | Filosofia modernoaren arabera, soinuak, koloreak, beroa eta hotza ez dira objektuen nolakotasunak, gogamenaren pertzepzioak baizik. | » |
Honekin bat egin duten fisikarien artean daude Galileo, Boyle, Descartes, Newton, Thomas Young edo Maxwell. Kanporakortasunaren (objektu fisikoek ez dute kolorerik, ez behintzat zentzu erabakigarrian) eta subjektibismoaren (kolorea ezaugarri subjektiboa delako iritzia) zientziaren historian eta filosofiaren historian garrantzitsua da.
Zeruak urdina dirudi urdina delako, belarrak berdea dirudi berdea delako eta odolak gorria dirudi gorria delako. Harrigarria badirudi ere, uste horiek funtsean okerrak dira. Objektuak eta argiak ez dira benetan "kolorezkoak" esperimentatzen ditugun moduan. Kolorea gure esperientzia bisualen propietate psikologikoa da objektuak eta argiak begiratzen ditugunean, ez objektu edo argi horien propietate fisikoa. Ikusten ditugun koloreak objektuen propietate fisikoetan eta kolorez ikustea eragiten duten argietan oinarritzen dira, zalantzarik gabe, baina ezaugarri fisiko horiek desberdinak dira hautematen ditugun koloreen alderdi garrantzitsuetan[6].
Koloreen irudikapenaAldatu
Koloreak irudikatzeko eta zehazteko hainbat eredu erabiltzen da:
- RGB kolore-eredua (ingelesezko Red = gorria, Green = berdea, eta Blue = urdina) sintesi gehigarrian erabiltzen da eta kolore bakoitza oinarrizko hiru koloreen nahasketarekin irudikatzen. Oinarrizko koloreen intentsitatea adierazteko, balio bat egokitzen zaio bakoitzari, 0 (txikiena) eta 255 (handiena) artean. Horrela, gorria irudikatzeko (255,0,0) erabiltzen da, berdea (0,255,0) eta urdina (0,0,255). Kolore falta, hau da, beltza (0,0,0) da eta guztien nahasketa maila handienean (255,255,255) zuria da. Kolore sekundarioak, oinarrizko bi kolore nahastean sortzen direnez, horrela dira: horia (255,255,0), ziana (0,255,255) eta magenta (255,0,255).
- HTML kolore-eredua sintesi gehigarrian ere erabilia, webguneetan erabiltzen da eta RGB (gorri-berde-urdin) oinarrizko koloreak ditu ere. Osagai bakoitzaren intentsitatea 0 eta 255 artekoa ere bada, baina kode hamaseitarra erabiltzen du. Horrela, 255 balioa bi digiturekin bakarrik adierazten da. Sistema hamaseitarrean, 0 eta 9 arteko zenbakiez gain, sei letra erabiltzen dira, zenbakizko balioak dutenak: a=10, b=11, c=12, d=13, e=14 eta f=15. Sistema hamaseitarraren eta hamartarraren arteko parekotasuna honako formulak ematen du: [hamartarra = lehen hamaseitar zifra * 16 + bigarren hamaseitar zifra] Horrela, intentsitate handiena ff da (15*16)+15=255 hamartarrean, eta txikiena 00. Eredu honetan, kolore bakoitza 3 digitu parerekin (6 digiturekin) irudikatua dago.
- CMYK kolore-eredua (ingelesezko Cyan = zian, Magenta, Yellow = horia, eta Key = beltza, inprimatzeko erabilitako key plateren laburtzapena) sintesi kengarrian erabiltzen da. CMY kolore nahasketa kengarria da eta orri zurian ziana, magenta eta horia inprimatzean, beltza lortzen da. Hala ere, hainbat arrazoirengatik, beltz hori ez da oso egokia eta tinta beltza ere erabiltzen da oinarrizko beste koloreez gain.
Kolore ohikoenakAldatu
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gorria | #FF0000 | 255 | 0 | 0 | 0° | 100% | 100% | |
Gorribizia | #E34234 | 227 | 66 | 51 | 5° | 77% | 89% | |
Eskarlata | #FF2400 | 255 | 36 | 0 | 8° | 100% | 100% | |
Gorriluna | #800000 | 128 | 0 | 0 | 0° | 100% | 50% | |
Gorrimina | #960018 | 150 | 0 | 24 | 350° | 100% | 59% | |
Kardinal kolorea | #C41E3A | 196 | 30 | 58 | 350° | 85% | 77% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Berdea / Orlegia | #00FF00 | 0 | 255 | 0 | 120° | 100% | 100% | |
Chartreuse-a | #7FFF00 | 127 | 255 | 0 | 90° | 100% | 100% | |
Irlandar berdea | #4CBB17 | 76 | 187 | 23 | 120° | 48% | 48% | |
Esmeralda | #50C878 | 80 | 200 | 120 | 140° | 60% | 78% | |
Jadea | #00A86B | 0 | 168 | 107 | 158° | 100% | 66% | |
Oliba-berdea | #6B8E23 | 107 | 142 | 35 | 80° | 75% | 56% | |
Ehiztari-berdea | #355E3B | 53 | 94 | 59 | 120° | 45% | 45% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urdina | #0000FF | 0 | 0 | 255 | 240° | 100% | 100% | |
Errege-urdina | #318CE7 | 49 | 140 | 231 | 210° | 79% | 55% | |
Itsas urdina | #120A8F | 18 | 10 | 143 | 244° | 93% | 56% | |
Urdin heraldikoa | #0000CD | 0 | 0 | 250 | ?° | 93% | ?% | |
Anila | #4B0082 | 75 | 0 | 130 | 275° | 100% | 51% | |
Urdin elektrikoa | #2C75FF | 3 | 80 | 130 | 180° | 30% | 60% | |
Majorelle urdina | #6050DC | 96 | 80 | 220 | 247° | 67% | 59% |
- Zianak edo urdin argiak
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ziana | #00FFFF | 0 | 255 | 255 | 180° | 100% | 100% | |
Turkesa | #30D5C8 | 48 | 213 | 200 | 175° | 77% | 84% | |
Oztina / Zeru-urdina | #87CEFF | 135 | 206 | 255 | 204° | 47% | 100% | |
Zeru-kolorea | #98B4D4 | 152 | 180 | 212 | 212° | 28% | 83% | |
Aquamarina | #7FFFD4 | 127 | 255 | 212 | 160° | 50% | 100% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Magenta | #FF00FF | 255 | 0 | 255 | 300° | 100% | 100% | |
Fuxia | #F400A1 | 253 | 63 | 146 | 334° | 98% | 62% | |
Malba | #E0B0FF | 224 | 176 | 255 | 276° | 31% | 100% | |
Izokina | #FEC3AC | 254 | 195 | 172 | 17° | 98% | 84% | |
Izpilikua | #E6E6fA | 230 | 230 | 250 | 245° | 40% | 96% | |
Arrosa | #FFCBDB | 255 | 192 | 203 | 350° | 25% | 100% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Horia | #FFFF00 | 255 | 255 | 0 | 60° | 100% | 100% | |
Limoia | #FDE910 | 253 | 233 | 16 | 55° | 94% | 99% | |
Urrea | #FFD700 | 255 | 215 | 0 | 51° | 100% | 100% | |
Anbarra | #FFBF00 | 255 | 191 | 0 | 45° | 100% | 100% | |
Indiar horia | #E3A857 | 227 | 168 | 87 | 35° | 62% | 89% |
- Arreak edo marroiak
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Arrea / Marroia | #964B00 | 150 | 75 | 0 | 30° | 100% | 59% | |
Kakia | #94812B | 148 | 129 | 43 | 49° | 55% | 37% | |
Okrea | #CC7722 | 204 | 119 | 34 | 30° | 83% | 80% | |
Siena | #B87333 | 184 | 115 | 51 | 29° | 29% | 72% | |
Borgoina | #800020 | 128 | 0 | 32 | 345° | 50% | 50% | |
Beixa | #C8AD7F | 200 | 173 | 127 | 38° | 40% | 64% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Morea | #8B00FF | 139 | 0 | 255 | 273° | 100% | 100% | |
Lila | #C8A2C8 | 200 | 162 | 200 | 300° | 19% | 78% | |
Gorrindola | #660099 | 102 | 0 | 153 | 280° | 100% | 60% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Laranja | #FF7028 | 255 | 112 | 40 | 60° | 100% | 100% | |
Korala | #FF7F50 | 255 | 127 | 80 | 16° | 69% | 100% | |
Albertxikoa | #FBCEB1 | 251 | 206 | 177 | 30° | 25% | 87% | |
Haragia | #FFCC99 | 255 | 200 | 160 | 30° | 40% | 100% |
Izena | Lagina | HTML | RGB | HSV | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zuria | #FFFFFF | 255 | 255 | 255 | 0° | 0% | 100% | |
Hezurra | #F5F5DC | 245 | 245 | 220 | 60° | 10% | 96% | |
Bolia | #FFFDD0 | 255 | 253 | 208 | 57° | 18% | 100% | |
Zilarkara | #C0C0C0 | 192 | 192 | 192 | ?° | ?% | ?% | |
Zilarra | #C0C0C0 | 192 | 192 | 192 | 0° | 0% | 75% | |
Grisa | #808080 | 128 | 128 | 128 | 0° | 0% | 50% | |
Beltza | #000000 | 0 | 0 | 0 | 0° | 0% | 0% |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Craig F. Bohren. (2006). Fundamentals of Atmospheric Radiation: An Introduction with 400 Problems. Wiley-VCH ISBN 3-527-40503-8..
- ↑ Iraola, Joxean; Soroa, Marian. Koloreak hautematea. EHU.
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2016-04-07). «Kolorea sentimenduei» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Maund, Barry. (2022). Zalta, Edward N. ed. «Color» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- ↑ Blackburn, Simon. (1993). «Hume on the Mezzanine Level» Hume Studies 19 (2): 273–288. ISSN 1947-9921. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- ↑ Palmer, Stephen E.. (1999). Vision science : photons to phenomenology. MIT Press ISBN 0-585-10814-5. PMC 44962497. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
BibliografiaAldatu
- Perurena, Patziku. (1998). Koloreak euskal usarioan. Erein Argitaletxea.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- ralcolores, Ral koloreak euskaraz
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |