Nerbio-sistema
Nerbio-sistema animaliek (poriferoak, plakozooak eta mesozooak salbu) ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema organiko konplexua da. Badirudi gutxienez bi aldiz sortu dela nerbio-sistema eboluzioan, Ctenoforoena era independientean sortuko baitzen[1].
Nerbio-sistema | |
---|---|
![]() Giza nerbio-sistema: horiz: nerbio-sistema zentrala; urdinez: nerbio-sistema periferikoa ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | sistema neurobaskularra |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema nervosum |
MeSH | A08 |
TA | A14.0.00.000 |
FMA | 7157 |
Terminologia anatomikoa |
Mikroskopikoki, bi atal nagusi ditu: Neuronak eta glia.
Makroskopikoki, nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa desberdintzen dira.
Ornudunetan, nerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Nerbio-sistema periferikoa nerbio-sistema zentraletik ateratzen diren nerbioek osatzen dute (nerbio kranialek eta bizkarrezurreko nerbioek). Gizakiengan egitura hauek ditu barne, beraz, nerbio-sistemak: Entzefaloa, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak (kranialak eta bizkarrezurrekoak)
Atal mikroskopikoaAldatu
NeuronakAldatu
Nerbio sistema osatzen duen unitate morfologiko eta funtzionala. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak.
AnatomiaAldatu
SomaAldatu
Neuronaren zelula-gorputza da. Zelulen ohizko funtzioak betetzeaz gain, neurotransmisore peptidikoak sintetizatzen ditu, axoi-bukaeretara eramateko ondoren. Dendritak bezala, beste neuronengandik seinaleak jasotzeko gaitasuna du.
DendritakAldatu
Somatik hazten diren luzakin hauek beste neuronen axoi-bukaerekin egiten dute topo, bertan sinapsia eginez eta estimulua jasoz. Kasu batzuetan dendritek seinalea beste neurona batera eraman dezakete (sinapsi dendrodendritikoen bidez). Dendritek plastikotasun handia dute, estimulu ugari jasotzen dituzten zeluletan hauek hazi eta biderkatu ohi dira, kontaktuan dauden neuronekin komunikazioa indartuz.
AxoiaAldatu
Soka antzeko luzakina da, bakarra neurona bakoitzeko. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita edota somara bihaltzen du, ekintza potentziala izeneko prozesuaren bitartez. Axoia mielinizatua edo mielinagabea izan daiteke, diametro gutxiko axoietan mielinarik agertzen ez delarik. Axoi multzoek nerbioak osatzen dituzte nerbio-sistema periferikoan, eta luzera handikoak izan daitezke. Axoiak axodendroi edo axoi-bukaera du muturrean, zuhaitzen adarren tankerako egitura, adar bakoitzaren amaieretan botoi terminala dagoelarik. Bertan gertatzen da sinapsia beste zelulen dendrita edo somekin. Botoi terminaletan neurotransmisore ez-peptidikoak sintetizatzen dira.
Sailkapena egituraren araberaAldatu
Unipolar edo PseudounipolarAldatu
Luzakin bakarra dute, bertatik norantza aurkako bi adar hazten dira, dendrita eta axoi funtzioa betetzen dutenak. Neurona sentsorialak dira, hortaz Nerbio-sistema periferikoaren parte dira, bere gorputz multzoek ganglioak osatuz. Dendritak zentzumen organoetatik datorren seinalea jasotzen du, eta honek luzakin bakarra eta gorputzetik igaro ondoren axoiaren aldetik irten egiten du, bizkarrezur-muineruntz.
BipolarAldatu
Dendrita bakarra eta axoi bakarra somaren aurkako aldetatik irtetzen dira. Begiko betsarean (erretina) oso ugariak dira.
MultipolarAldatu
Bi dendrita baino gehiago dituztenak. Bi mota daude:
- Golgi I: axoi luzedunak, seinalea urrun eramaten dute. Adibidez zelula piramidalak (garun azalean) eta purkinje zelulak (zerebeloan).
- Golgi II: axoi motzekin, inguruko neuronekin komunikatzeko. Adibidez izar-zelulak (garun azalean, zerebeloan, hipokanpoan).
Sailkapena funtzioaren araberaAldatu
Neurona aferenteaAldatu
Nerbio Sistema Periferikoan daude.Zentzumen-errezeptoreetatik datorren informazioa NSZ-ra daramate, bidean zehar informazio hau zertxobait prozesatzen dute.
Neurona eferenteaAldatu
Nerbio Sistema Periferikoan daude. NSZ-tik gihar eta guruinetara aginduak eramaten dituzte.
InterneuronaAldatu
Nerbio Sistema Zentralean daude. Aferente eta eferenteen artean kokatuak, lehenengoek jasotako informazioa prozesatzen dute, prozesu honen emaitza bigarrengoek bete dezaten.
Sailkapena efektuaren araberaAldatu
Neurona kitzikatzaileaAldatu
Beraien helburu neuronak (bere seinalea jasotzen dutenak) kitzikatzen dituzte. NSZ-ean glutaminergikoak izan ohi dira, hau da, glutamato neurotransmisorea erabiltzen dute sinapsietan; Motoneuronak aldiz, giharrak kitzikatzen dituztenak, kolinergikoak dira (azetilkolina).
Neurona inhibitzaileaAldatu
Beste neurona batzuk inhibitu egiten dituzte. Garuneko zenbait egituren irteera seinalea beti inhibitzailea da (neostriatum, globus pallidus, cerebellum). Neurotransmisore inhibitzaile nagusiak GABA eta glizina dira.
Neurona modulatzaileaAldatu
Beste neurona edo neurona multzoa estimulatu ordez, bi neuronen arteko komunikazioa aldatzen du. Neurona modulatzaileek sinapsi axo-axonikoa erabiltzen dute, eta dopamina, azetilkolina eta serotonina neurotransisoreak nagusiki.
Sailkapena deskarga-patroiaren araberaAldatu
- Tonikoa edo buruxka (espiga) erregularrekoa, zenbait neurona beti ari dira bulkadak sortzen.
- Fasikoa, bulkada-sortak eragiten dituenak.
- Buruxka azkarrekoa, hauek kitzikatzerakoan bulkada asko ematen dituzte oso denbora gutxian.
- Buruxka motzekoa, akzio potentzial motzak erabiltzen dituzte axoietan, besteekin konparaturik.
Oharra: Buruxka hitzak gaztelerazko espigari (spike) egiten dio erreferentzia, eta akzio potentzialean gertatzen den polarizazio inbertsioa du esanahi, elektrograman muino itxura duelako.
GliakAldatu
Neuronak baino hamar aldiz ugariagoak diren zelula laguntzaileak. Egitura eutsi, neuronak elikatu, homeostasia mantendu, mielina sortu eta babesa ematen dute besteak beste. Honetaz gain, garapenean parte hartzen dute, neurona gazteak kokapen egokira gidatuz; axoi eta dendriten haziera kontrolatzen dute haziera-faktorea askatuz. Ezagutu berri da sinapsietan parte hartzen dutela neurotransmisoreak ezabatuz; egitura presinaptikoan eragina dutela ATP bezalako faktoreen bidez, eta neurotransmisoreak sortzeko gaitasuna dutela. Azken ikerketen arabera glia eta neuronek lehen uste baino antza handiagoa dute.
AstrozitoakAldatu
Nerbio-Sisteman zelula ugarienak, izar itxura ematen dieten luzakin ugari dituzte. Neurona eta odol-kapilarren tartean daude eta odol-korrontetik neuronetara zeharkatzen duten osagaiak filtratzen dituzte. Sistema honi muga hematoentzefalikoa deritzo, eta nerbio ehuna odoleko zenbait gaietatik babesteko helburua du. Hontaz gain, espazio sinaptikoan askatzen diren neurotransmisoreak ezabatzen dituzte, behin sinapsia gertatu ondoren.
OligodendrozitoakAldatu
Zelula honek NSZ-ko neuronen axoiak mielinizatzen ditu. Zelula-mintza hainbat lekutan luzatu eta inguruko axoi zati baten inguruan biltzen da, mielina-zorroa osatuz. Mielinadun axoi batek (badira ere mielina gabekoak) oligodendrozito ezberdinen mielina-zorroak jasotzen ditu, eta estaldura koipetsu honen helburua axoian zehar doan akzio-potentziala azkarrago eta eraginkorragoa izatea da.
Schwann-zelulakAldatu
Oligodendrozitoak bezala, baina Nerbio-Sistema-Periferikoan dauden axoiak mielinizatzen dituzte. Schwann-zelula bakoitzak axoi bakarra mielinizatzen du, eta nerbioa (axoia bera) mozten denean, hau berregiten laguntzen du. Nerbioa garbi hausten bada, axoia deskonposatu egiten da, beharrezko gaiak zelula gorputzetik jasotzen baititu, eta neuronak axoi berria luzatu behar du. Schwann-zelulek desagerutako axoiaren bidea gordetzen dute, nerbio berria garatu arte.
MikrogliaAldatu
Tamaina txikiko zelulak dira eta forma ezberdinak dituzte. Nerbio-Sisteman dauden zelula kopuruaren %15 inguru mota honetakoak dira. Babes funtzioa dute(makrofagoak), zelula hondakinak eta habar fagozitatuz. Zelula mota hauek odoleko globulu zuriak omen ziren jatorriz. Mugikorrak dira eta ezbeharra gertatzen denean bidertzeko gaitasuna dute.
Atal makroskopikoakAldatu
Nerbio-sistema zentralaAldatu
- Bizkarrezur-muina edo Ornomuina.
Nerbio-sistema periferikoaAldatu
- Nerbio kranialak (12 pare): entzefalotik ateratzen direnak
- Bizkarrezurreko nerbioak edo nerbio errakideoak (31 pare): bizkarrezur-muinetik ateratzen direnak
SailkapenaAldatu
Nerbio-sistema periferikoa funtzioaren arabera atal desberdinetan sailkatzen da:
- Nerbio-sistema somatikoa: borondatezko mugimenduak zuzentzen dituena
- Nerbio-sistema autonomoa edo begetatiboa: nahi gabeko erantzunak ematen dituena. Bi atal hauek ditu:
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) The ctenophore genome and the evolutionary origins of neural systems. Nature, 510, 109–114 or..