Zur
Zura landare baten enbor, adar edo sustraien gai solido nagusia da, bereziki zuhaitzen kasuan. Eraikuntzan eta altzarigintzan oso erabilgarria da, erraz moldatzen eta luze irauten baitu.
Sutarako-eta erabiltzen denean, egurra esaten zaio.
Osagai nagusiakAldatu
Zura hiru konposatu nagusiz osaturik egon ohi da: zelulosa, hemizelulosa eta lignina. Osagai nagusia zelulosa izan ohi da (%40‐50), hemizelulosarekin batera (%25‐40).
Ligninak, berriz, zuraren %20‐35 inguru osatu ohi du.
Horiez gainera gomak, erretxinak, ura eta beste gai organiko eta ez-organiko batzuk ere baditu zurak.
Funtzioa eta erabilerakAldatu
Zuraren zeregin nagusiak zuhaitz eta zuhaixkei eustea (barnealdeko zur geruza hilari, zurgiharrari esker) eta bere hodien bidez uraren, elikagaien eta abarren garraioa ahalbideratzea da (kanpoaldeko zur geruzak).
Zura izadiko gai ugarienetako bat da; lantzen erraza denez eta beste gai batzuk ez bezala (ikatza, petrolioa, etab.) berritu daitekeenez, gaur egun oinarrizko baliabidea da, eta gauza askotarako erabiltzen da (altzariak, eskulanak, eraikuntza, papergintza, etab.).
Zura eta egurraAldatu
Sutarako ere erabiltzen da, erregai ona baita. Orduan egur izena hartzen du. Hala ere, bizkaieraz eta gipuzkeraz egur hitza erabiltzen da sutarako ez den zura ere izendatzeko.
MotakAldatu
Zuraren ezugarriei dagokienez mota askotako zurak bereizten dira eta sailkapen ugari egin daitezke (gogortasunaren arabera, distiraren arabera, etab.), baina zabalduena gogortasunaren araberakoa da; gogortasun maila zuraren zelulosa eta lignina kopuruek mugatzen dute, eta, oro har, landare gimnospermoak zur bigunekoak dira eta angiospermoak, berriz, zur gogorragokoak.
Ikus, gaineraAldatu
- Basoa
- Zura (musika taldea)
- "Gutik zura" dokumentala (Jon Maia, 2016)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.