Eason Izaro Andres kantariaren bigarren diska luzea da, 2018. urtean argitaratutakoa[1].

Eason
Izaro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2018
GrabazioaGaztain Estudioak
(Zestoa, Gipuzkoa)
Iraupena43'30"

Musikariak aldatu

Grabaketa eta abestiak aldatu

Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak, Zestoan. Donostian ikasten ari denez hiriak presentzia handia izan du abestien sorkuntzan[2] eta hortik diskoari Eason izena jartzea, Donostiaren aintzinako izena baitzen Easo. Donostia izeneko abesti bat ere badu eta Neguprenoa abestiak ere hara garamatza. Abesti hau izan zen gainera diskaren aurkezpena egiterakoan abestu zuena[3]. Aurreko disketan bezala oraingoan ere hiru hizkuntzatan egin ditu abestiak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Diskoa atera aurreko bi aurrerapen singleak Er(h)ori eta Delirios izan dira.

Eason diska aurkezteko bira luzea egin du, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainiar Estatuan egon da eta baita Mexikon ere[4]. Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana[5].

Azala aldatu

Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egin zuen azala eta diskako liburuxka. Argazkietan Izaro bera ageri da Donostian.

Kantuen zerrenda aldatu

  1. Er(h)ori - 3:52
  2. De más - 4:16
  3. Delirios - 4:29
  4. Zure ezpainen itsasoan - 4:51
  5. Neguprenoa - 3:44
  6. Zuri begira - 5:05
  7. Donostia - 5:40
  8. Devil - 4:46
  9. Pick up - 3:19
  10. La felicidad - 3:28

Erreferentziak aldatu

  1. Eason. (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  2. «‘Eason’ izango da Izaroren disko berriaren izena» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  3. Berria.eus. «Izaro askatu egin da 'Eason' diskoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'La Felicidad' kantaren bertsio berezia eskaini diote taldekideek Izarori» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  5. «Musika Bulegoa Sariak 2018 – Musika bulegoa» musikabulegoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).

Kanpo estekak aldatu