Artritisa (grekotik 'giltzadura' eta 'hantura') artikulazioen handitzea dakarren patologia bat da. Sintoma nagusiak giltzaduretan mina eta zurruntasuna izatea dira[1]. Beste sintoma batzuk ondorengoak dira: gorritasuna, berotasun sentsazioa, hantura eta kaltetutako giltzaduren sentsibilitate murriztua, besteak beste[2]. Kasu batzuetan, beste organo batzuetan ere eragin dezake. Gaixotasuna autoimmunitarioa edo infekziosoa izan daiteke eta bere agerpena bat-batekoa edo pixkanakakoa. Ehundik gora artritis mota ezberdin ezagutzen dira.

Artritis
Artritis erreumatoide duten eskuak
Deskribapena
Motahezurren hantura, inflammatory disease (en) Itzuli, artropatia, musculoskeletal system symptom (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
Sintoma(k)joint inflammation (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaksalsalate (en) Itzuli, azido alfa-linoleniko, azido meklofenamikoa, golimumab (en) Itzuli, adalimumab (en) Itzuli, metilprednisolona, abatacept (en) Itzuli, pregabalin (en) Itzuli, celecoxib (en) Itzuli, leflunomide (en) Itzuli, meloxicam (en) Itzuli, Hidroxiklorokina, Gabapentina, metotrexato, ustekinumab (en) Itzuli, Gammaglobulina, tofacitinib (en) Itzuli, sulfasalazine (en) Itzuli, certolizumab pegol (en) Itzuli, tocilizumab (en) Itzuli, diklofenako, rituximab (en) Itzuli, prednisona, (S)-duloxetine (en) Itzuli, apremilast (en) Itzuli, Buprenorfina eta etanercept (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM00-M25
GNS-9-MK710 -719
GNS-10M00-M25
GNS-9710 -719
DiseasesDB15237
MedlinePlus001243
eMedicinetopic list
MeSHD001168D001168
Disease Ontology IDDOID:848
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Giltzadura bakarrean eragiten duen kasuetan monoartritis deritzo, 2 edo 3 kaltetzean, aldiz, oligoartitris eta aldi berean 4 edo gehiagori eragitean poliartritis.

Kontuan izan behar da ezin dela artritisa artrosiarekin nahastu, izan ere, azken hau endekapenezko gaixotasuna da, ez hanturazkoa. Hala ere, batzuetan artrosia osteoartritis bezala izendatzen da, anglosaxoi literaturan bereziki.

Osteoartritisa jendearen %3,8ak jasaten du eta artritis erreumatoidea, berriz, %0,24ak.[3] Hala ere, adina aurrera doan heinean gaixotasun honen agerpena ohikoagoa izaten da eta jasaten dutenen bizi kalitatea zeharo kalte dezake.

Hezurren hausturak nahiz artikulazioen higadurak berak eraginda sortzen da gaixotasun hau.


Sailkapena aldatu

Zenbait gaixotasunetan giltzaduretako mina seinale nagusia da. Gehienetan norbaitek "artritisa" izateak hauetako bat duela esan nahi du:

  • Osteoartritisa
  • Artritis erreumatoidea
  • Hezueria eta kondrokaltzinosia
  • Artritis septikoa
  • Espondilitis ankilosantea
  • Gaztaroko artritis idiopatikoa
  • Still-en gaixotasuna

Kasu batzuetan giltzaduretako mina beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke. Halakotan, artritisa bigarren plano batean gelditzen da. Hauen artean:

Artritis desberdindugabea gaixotasun klinikoen kategorietan sailkapenik ez duen patologia da eta gaixotasun erreumatiko definitu goiztiarra izan ohi da.

Sintomak aldatu

Mina, intentsitate aldakorra izan dezakeena, artritis mota guztietan da ohikoa, sintoma nagusia izanik. Beste sintoma batzuk dira:

  • Eskuak erabiltzeko edo oinez ibiltzeko ezintasuna
  • Zurruntasuna, larriagoa izanik goizetan edota esfortzuak eta gero
  • Ondoeza eta nekea
  • Pisu galera
  • Lo eza
  • Muskuluetako mina
  • Gehiegizko sentikortasuna
  • Giltzadura mugitzeko zailtasunak

Artritis aurreratuak bigarren mailako ondorioak sor ditzake. Adibidez, kirola egitea zaildu dezake eta honek muskuluen ahultasuna eta malgutasunaren eta gaitasun aerobikoaren galera dakartza era berean.

Diagnostikoa aldatu

Diagnostikoa azterketa kliniko batez bidez burutzen du profesional medikoak eta beste diagnosi teknika batzuen (erradiologia eta odol analisiak, adibidez) bidez egiazta daitezke emaitzak[6]. Mina sintoma nagusia dela kontuan hartuta bere kokapenak artritis motaren identifikazioan lagun diezaguke.

Diagnostikoa egiterako orduan garrantzitsuak diren ezaugarriak ondorengoak dira: agerpenaren abiadura, giltzaduren egoera, sintomen simetria, goizaldeko hantura, sentikortasuna, inaktibitatatea, gaitzaren hobekuntza edo kaltea eragiten duten faktoreak eta abar. Azterketa fisiko batek diagnostikoa baiezta dezake, edo gaixotasun sistematiko baten seinale izan. Erradiografiak askotan erabiltzen dira gaixotasunaren eboluzioa ikusteko edo larritasuna ebaluatzeko.

Kalteturiko giltzaduren odol analisiek eta X izpiek laguntza handia eskaintzen dute diagnostikoa ezartzerako orduan. Artritis zehatz batzuen susmoak nagusitzekotan, odolaren azterketa oso esanguratsua da faktore erreumatoideak eta antinuklearrak, erauzi daitezkeen antigeno nuklearrak eta antigorputz espezifikoak identifikatzeko.

Tratamendua aldatu

Artritis erreumatoideak eta osteoartritisak ez daukate ezagutzen den sendabiderik. Artritis motaren arabera aukera ezberdinak daude tratamenduari dagokionean, terapia fisikoa, bizimoduan aldaketak(pisuaren kontrola eta kirola), giltzadura ortopedikoak eta sendagaiak adibidez. Giltzaduren ordezkapena burutzen duen kirurgia beharrezkoa izaten da batzuetan higadura berreskuratzeko. Sendagaiek giltzaduren hantura gutxitzen lagun dezakete, mina murriztuz.

Terapia fisikoa aldatu

Orokorrean, azterketek erakutsi dutenez, kaltetutako giltzadurak lantzen dituzten ariketa fisikoek eraginkortasunez hobetu dezakete luzetarako mina. Are gehiago, ariketa hauek giltzadura bera osasuntsu mantentzen dute, baita pertsonaren gorputz osoa ere.[7]

Artritisa duen jendeak terapia fisikoarekin batera, terapia okupazionalaren abantailak aprobetxa ditzake. Gaixotasunarekin, giltzadurak gogortu egiten dira eta mugimenduak mugatuta gelditzen dira. Egiaztatua dago terapia fisikoak mina murrizten duela eta kirurgiaren beharra atzeratzen duela larriak diren kasuetan. [8]Terapeuta fisiko batek gomendatutako ariketak sendagaiak baino eraginkorragoak dira belauneko osteoartritisa sendatzerako orduan, izan ere, askotan ariketak muskuluen indarra, erresistentzia eta malgutasuna hobetzen du. Kasu batzuetan orekan ere eragin dezake. Terapia okupazionalak laguntza eskaini dezake ariketari eta ekipamenduari dagokinean.

Sendagaiak aldatu

Artitrisa sendatzeko hainbat medikamentu daude.[9] Tratamenduaren hasieran, bigarren mailako ondorio gutxien sortzen dituzten sendagaiak gomendatzen dira, eta hauek eraginkorrak ez izatekotan botika gehiagotara jotzen da.

Artritis motaren arabera, medikazioa ere desberdina izango da. Esaterako, osteoartritisa sendatzeko lehen tratamendua parazetamola izan ohi da, hanturazko artritisaren kasuan berriz, esteroideak ez diren hanturaren aurkako botikak erabiltzen dira, ibuprofenoa adibidez.

Artritis erreumatoidea gaixotasun autoinmunea da; hori dela eta, minaren aurkako medikazioaz gain, beste mota bateko drogak ere erabiltzen dira, gaixotasun eraldatzaile antierreumatiko deritzenak. Honen adibide da Metotrexatoa. Halakoek defentsa sisteman dute eragina eta artritis erreumatoidearen aboluzioa geldotzen dute.

Kirurgia aldatu

1950etik aurrera, zenbait eskuartze erreumakirurgiko gehitu dira artritisaren tratamendura. Belauneko osteoartritisarentzako kirurgia artroskopikoa ez da hobekuntza nabarmena terapia fisiko eta medikoaren aurrean.[10]

Medikuntza alternatiboa aldatu

Ikerketa sakonagoak beharrezkoak dira azalaren bitarteko kitzikapen elektrikoa belauneko osteoartritisean mina kentzeko eraginkorra den determinatzeko.[11]

Intentsitate baxuko laser bidezko terapia ere gaixotasunaren mina eta gogortasuna arintzeko baliagarri izan litezke[12]. Hala ere, emaitzak behin-behinekoak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. (Ingelesez) Communications, Trish Reynolds, Office of Science Policy, Planning and. Arthritis and Rheumatic Diseases. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  2. (Ingelesez) Arthritis Types | Arthritis | CDC. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  3. March, Lyn; Smith, Emma U. R.; Hoy, Damian G.; Cross, Marita J.; Sanchez-Riera, Lidia; Blyth, Fiona; Buchbinder, Rachelle; Vos, Theo et al.. (2014-06-01). «Burden of disability due to musculoskeletal (MSK) disorders» Best Practice & Research Clinical Rheumatology 28 (3): 353–366.  doi:10.1016/j.berh.2014.08.002. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  4. (Ingelesez) Guandalini, Stefano; Assiri, Asaad. (2014-03-01). «Celiac Disease» JAMA Pediatrics 168 (3)  doi:10.1001/jamapediatrics.2013.3858. ISSN 2168-6203. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  5. Volta, Umberto; Caio, Giacomo; De Giorgio, Roberto; Henriksen, Christine; Skodje, Gry; Lundin, Knut E.. (2015-06-01). «Non-celiac gluten sensitivity: A work-in-progress entity in the spectrum of wheat-related disorders» Best Practice & Research Clinical Gastroenterology 29 (3): 477–491.  doi:10.1016/j.bpg.2015.04.006. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  6. (Ingelesez) How is arthritis diagnosed? | Arthritis Research UK. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  7. (Ingelesez) Ettinger, Walter H.. (1997-01-01). «A Randomized Trial Comparing Aerobic Exercise and Resistance Exercise With a Health Education Program in Older Adults With Knee Osteoarthritis» JAMA 277 (1)  doi:10.1001/jama.1997.03540250033028. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  8. (Ingelesez) Fransen, M.; Crosbie, J.; Edmonds, J.. (2001-01-01). «Physical therapy is effective for patients with osteoarthritis of the knee: a randomized controlled clinical trial.» The Journal of Rheumatology 28 (1): 156–164. ISSN 0315-162X. PMID 11196518. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  9. Living With Arthritis | Arthritis.org. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  10. Kirkley, Alexandra; Birmingham, Trevor B.; Litchfield, Robert B.; Giffin, J. Robert; Willits, Kevin R.; Wong, Cindy J.; Feagan, Brian G.; Donner, Allan et al.. (2008-09-11). «A Randomized Trial of Arthroscopic Surgery for Osteoarthritis of the Knee» New England Journal of Medicine 359 (11): 1097–1107.  doi:10.1056/NEJMoa0708333. ISSN 0028-4793. PMID 18784099. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  11. (Ingelesez) Rutjes, Anne WS; Nüesch, Eveline; Sterchi, Rebekka; Kalichman, Leonid; Hendriks, Erik; Osiri, Manathip; Brosseau, Lucie; Reichenbach, Stephan et al.. (2009-10-07). Transcutaneous electrostimulation for osteoarthritis of the knee. John Wiley & Sons, Ltd  doi:10.1002/14651858.cd002823.pub2/abstract;jsessionid=bafae2a06d6538fa0c533e3919b4bfdc.f02t04. ISBN 14651858. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  12. Brosseau, L.; Welch, V.; Wells, G.; Tugwell, P.; de Bie, R.; Gam, A.; Harman, K.; Shea, B. et al.. (2000-08-01). «Low level laser therapy for osteoarthritis and rheumatoid arthritis: a metaanalysis» The Journal of Rheumatology 27 (8): 1961–1969. ISSN 0315-162X. PMID 10955339. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).