Ireki menu nagusia
Sex Pistols taldeko Sid Vicious baxu-jotzailea eta Johnny Rotten abeslaria, 1977an.

Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rockarena. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortu zen. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeetako batzuk.

Punkak bere kultura eragin zuen: gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, pogo dantza, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Punk  


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.