Ireki menu nagusia

Miguel Rufino Lacy Donall (Bilbo, Bizkaia, 1795eko uztailaren 19a - Londres, Ingalaterra, 1847ko irailaren 20a) biolinista eta musikagilea izan zen. Irlandar familia batean sortu zen, eta sei urte zituela eskaini zuen lehen kontzertua Madrilen. Bordelen eta Parisen egin zituen musikako lehen ikasketak, eta Londresen amaitu. Oso biolin-emanaldi arrakastatsuak egin zituen Europan zehar. Pianorako fantasiak, hiru rondo eta beste konposizio batzuk ondu zituen.

Rufino Lacy
Bizitza
Jaiotza Bilbo1795eko uztailaren  19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Londres1847ko irailaren  20a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerak biolin-jotzailea

ErreferentziakAldatu