Sabin Lopez de Gereño

Musikagile

Sabino López de Guereño Arrarte (Bilbo, 1941-) euskarazko abestien konpositorea da. Ikusi mendizaleak abestia konposatu zuen, Euskal Herriko mendi abestirik garrantzitsuenetakoa.[1][2] Xabier Gereño euskal idazlearen anaia da eta CINSA musika ekoizpen konpainiaren sortzaileetako bat izan zen, euskal musikan espezializatua. Mota guztietako 270 abesti baino gehiago egin ditu (maitasun abestiak, sehaskakoak, lirikoak, martxak ...). Liburugintzari dagokionez, turismoarekin eta festekin lotutako hiru liburu argitaratu ditu.

Sabin Lopez de Gereño

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta ingeniaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuabiolina

Biografia aldatu

Sabino López de Guereño Arrarte Bilbon, Bizkaian (Euskal Herria) jaio zen, 1941ean, musikarekin lotutako familia batean; bai aitak, Lorenzo López de Guereño, bai amak, Inés Arrarte, pianoa jotzen zuten. Haren anaiek Orfeoiko San Antonen kantatu zuten. Sei anaiaren artean gazteena zen. Biolina ikasten hasi zen Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan, eta bertan, Juan José Vitoriaren eskolak jaso [3] Gaitasun Diploma eskuratu zuen 1960an. Batxilergoa egin ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasketak hasi eta 1964an graduatu zen Peritu Industrial Elektriko tituluaz. 1994an Merkataritza Marketineko Zuzendaritza eta Salmenta Zuzendaritza masterra egin zuen. Jarduera profesionala Mungiako Arteche Taldeak duen Arteche Hermanos elektroteknikoan garatu zuen.

Argiñe Zarraga Atekarekin ezkondu zen 1969an eta hiru seme-alaba izan zituzten: Asier, Aritza eta Naiara.

Sabin Gereñok idatzi zuen lehen abestia abesti liriko bat izan zen, Zorioneko egun au, bere koinatuari eskainitakoa Venezuelatik itzuli zenean. Bigarren pieza zortziko bat izan zen, emaztea izango zenari eskainia: Loreak baratzetan. Hirugarrena, eta ezagunena, Ikusi mendizaleak izan zen, azkar oso martxa ezaguna bihurtu zena.

Ikusi mendizaleak aldatu

Sabin Gereñok, anaia Xabierrek eskatuta, mendizaleek beren txangoetan kanta zezaketen abesti bat nahi zuela eta, ondu zuen Ikusi mendizaleak martxa ezaguna, 1966ko gau batean, doinua eta, ondoren, letra. Xabier Gereñok Euskal Kantu Berriak lehiaketara aurkeztu zuen, baina epaimahaiak ez zuen onartu, "interes gutxiko martxa"tzat hartuta. Ordurako, partitura jadanik banatuta zegoen zenbait txistulari eta orfeoi talderen artean, eta egileak jakin gabe, abestia aski zabaldu zen.

1968an, Argoitia neba-arrebek (Irune eta Andoni) CINSAn kanta argitaratu zuten albumaren errepertorioan txertatuta zegoen dagoeneko. 1970ean, Sabin López de Gereñok piezaren copyrighta erregistratu zuen. Bertsio ugari ditu eta artista askok interpretatu dute, besteak beste, Oskorri folk taldearen eta Leihotikan taldeko rock bertsioak daude.[4]

Beste lan batzuk aldatu

CINSA argitaletxean, Fiestas de Vizcaya liburua argitaratu zuen, 1975ean. Musikagile gisa, Ikusi mendizaleak abestiaz gain, ondoko lan hauen partiturak eta herri-kanten bertsioen bildumak argitaratuak ditu:

  • Cancionero Vasco[5]] (1980)
  • Euskal kantu liriko berriak, I [bilduma][6] (2004)
  • Eguzkia (2006)
  • Euskal kantu liriko berriak Euskaldun jaio nintzan (2006)
  • Ai, kutuna!: Amaiur-i (2007)
  • Kantuak bihotzetik IV (2008)
  • Euskal kantu liriko berriak II [bilduma; lankidetzan] (2009)
  • Euskal kantu liriko berriak (2010)

Lankidetzan, bestalde, ondoko beste lan eta bilduma hauetan parte hartu du:

  • Itsasgizona [jatorrizko musika eta hitzak, Begoña Onzain; Itzulpen librea euskaraz, Leire Saitua; edizioa, Sabin López de Gereño], (2006).
  • Kurrun kutun: Naiara-ri [musika eta hitzak, Sabin López de Gereño; piano laguntza, Berta Fresco], (2006).
  • Izar barri bat: Asier-i [7][melodia ta hitzak, Sabin López de Gereño; piano laguntza, Gorka Aguinaga ], (2007).
  • Loreak Baratzetan: Argiñe-ri ; Zatoz neuregana [melodia eta hitzak, Sabin López de Gereño; pianoa, Berta Fresco], (2007).
  • Finlandes-en kantua; Maitasun oihartzuna [jatorriko musika eta hitzak, José María Beobide; itzulpen librea euskaraz, Sabin López de Gereño. (2007).
  • Goizean goiz [melodia eta hitzak, Sabin López de Gereño; piano laguntza, Miguel N'Dong], (2008).
  • Olagorta [musika, Carmen Lecumberri; jatorrizko hitzak, Antón Echevarri; itzulpen ibrea euskaraz, Sabin López de Gereño], (2008).
  • Zurengan beti [melodia eta hitzak, Sabin López de Gereño; piano laguntza, Berta Fresco], (2008).
  • El mar [hitzak: Jesús María Hernández Gil; musika: Sabin López de Gereño], (2010).
  • El mar: (reprise) [hitzak: Jesús María Hernández Gil; musika: Sabin López de Gereño] (2010).

Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gartzia Gerra, Jone. (2020-09-01). «Berbetan SabIn Lopez de Gereño Arrarterekin, euskarazko abestien konpositorea."‘Ikusi Mendizaleak’ herriarena bihurtu da, nik herriari eman diot"» Prest! (Deustu: Prest! - Tokikom).
  2. (Gaztelaniaz)[Sabin López de Guereño: bilbaíno y compositor de 'Ikusi mendizaleak' Ésta es la pequeña historia de una de las canciones montañeras más importantes de la historia en Euskal Herria, yo diría la que más, pues ha trascendido en varias generaciones de montañeros vascos y todavía estaba sin contar. Non argitaratua: Deia. Egilea:Iñaki García Uribe. Noiz: 2020ko apirilaren 20a.]
  3. (Gaztelaniaz)Nuestros compositores desconocidos, Sabino López de Guereño. Medio: Revista Bilbao. - N. 114 (marzo 1998), p. 28. WEB ayuntamiento de Bilbao Autor: Ayuntamiento de Bilbao Fecha: marzo de 1998
  4. Argiñano, José Luis. (2005). «Kantu lirikoa tradizionalak bildu dituzte bi irakaslek» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  5. 1941-, Guereño, Sabino L. de. (D.L. 1980). [Cancionero Vasco. ] Caja de Ahorros Vizcaina PMC 434869943. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  6. Arkaitz., Guereño, Sabino L. de 1941- Bienzobas, Roberto. Ezkurra, Julen 1930- Onzain, Begoña. Iztibarez,. (D.L. 2005). Euskal kantu liriko berriak, I. [Sabino López de Guereño] PMC 435936908. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  7. (Gaztelaniaz) «Nuestros compositores desconocidos, Sabino López de Gereño.» Revista Bilbao (Bilbo: Bilboko udala) 114: 28..
  8. «Athleticek Sabin Lopez de Gereño omenduko du euskal derbian, ‘Ikusi Mendizaleak’ abestiaren sortzailea - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Kanpo estekak aldatu