Perspektiba
Perspektiba bolumenak —hiru dimentsioko objektuak— planoan —bi dimentsioko gainazalean— marrazteko artea da, sakontasuna eta objektuen kokaleku erlatiboa irudikatzeko balio duena. Marrazki batean, perspektibak sakontasuna eta txikitze efektuak ematen ditu.

Era berean ikusleak duen ilusio bisuala da, hainbat distantziatan sakontasuna eta objektuen kokalekua zehazten laguntzen duena. Hainbat perspektiba mota bereizten dira (ikus: Perspektiba motak).
HistoriaAldatu
Perspektibaren legeak, espazioa eta bolumena irudikatzeko antzea sortu zutenak, Errenazimentuan eman ziren (Brunelleschi, Alberti, Masaccio, Van Eyck); lege horiek aplikatuz, koadro bateko gauzakiak batzuk besteak baino urrutiago (edo gertuago) zeudela adierazteko, urrunekoa gertukoa baino txikiagoa irudikatzen zuten; zenbat eta urrunago egon orduan eta txikiagoa izaten zen gauzakia, eta ikuslearen ikuspuntuari zegokion irudizko gune batean biltzen ziren lerro sistema baten arabera moldatzen zuten irudia. Errenazimentuko perspektibak eragin handia izan zuen, Mendebaldean batez ere, eta perspektibaz lortutako emaitza bikainei esker Mendebaldeko arteak Ekialdekoaren maila gainditu zuen.
Lerro sisteman oinarritutako perspektiba, artean ez ezik, arkitekturan, ingeniaritzan eta beste zenbait alorretan ere oso erabilia da, eraikuntza edo dena delakoa egiten hasi aurretik amaitzean nolakoa izango den ikusteko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da beste perspektiba mota bat, perspektiba atmosferikoa, perspektiba koloreen eta argi-itzalen kontrastearen bidez adierazten duena.
XX. mendean perspektibak orain arte izan duen indarra galdu du; kubismoaz geroztik irudiak plano bakar batean irudikatzeko joera nagusitu da, erlatibitatearen teoriaren eta artea hizkuntza dela eta ez errealitatearen irudikapena dioen joera estetikoaren bidez.
Perspektiba motakAldatu
Aurkezpena | Tipoa | Azpi-tipoa | |
Konikoa | Hainbat perspektiba mota eta ihes puntu | ||
Zilindrikoa edo Axonometrikoa | Ortogonala | Isometrikoa (hiru angelu berdin (120º), txikitzeko koefizienteak ere berdinak) | |
Dimetrikoa (bi angelu berdin, bi koefiziente ezberdin) | |||
Trimetrikoa (hiru angelu eta koefiziente ezberdin) | |||
Zeiharra | Kabalier perspektiba | ||
Zeiharra | Militar perspektiba | ||
Zeiharra | Altzari perspektiba |
Perspektiba konikoaAldatu
Puntu bakarreko perspektiba konikoaAldatu
Bi puntuko perspektiba konikoaAldatu
Hiru puntuko perspektiba konikoaAldatu
Zero puntuko perspektibaAldatu
Zero puntuko perspektibako marrazkietan lerroak ez dira ihes puntu batean elkartuko. Airetiko ikuspegi askok, paisaia askok, zero puntuko ikuspegia izan ohi dute.
Pieza baten ebakidura.
Panteoia, Paris, irudigilea: Jacques-Germain Soufflot.
Perspektiba axonometrikoa edo zilindrikoaAldatu
Perspektiba ortogonalaAldatu
Perspektiba isometrikoaAldatu
Perspektiba dimetrikoaAldatu
Perspektiba trimetrikoaAldatu
Perspektiba zeiharra edo perspektiba eslaiaAldatu
Kabalier perspektibaAldatu
Kabalier perspektiba edo kabalier ikuspegia[1] perspektiba zeihar mota bat da.
Eskuinean kabalier perspektiban egindako pieza baten marrazkia. 30° angelua duen perspektiba zeiharra eta 1/2 ratioa duten neurriak. Ezkerretara piezaren bi bista. Ezkerrean eta goian piezaren aurreko aldea edo aurreko bista. Ezkerrean eta behean, piezaren planta edo goiko bista.
Zurgintzan, erabiltzen den beste kabalier perspektibako irudi bat. 45° angelua eta neurrietan zeiharreko lerroei 2/3 ratio ezarri zaie.
Gotorleku zati batuzk Kabalier perspektiban marraztuak (Cyclopaedia vol. 1, 1728).
Militar perspektibaAldatu
Altzari perspektiba, zurginen perspektibaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.