Staccatoa (italierazko staccare hitzetik, hautsi esan nahi duena) nota bere jatorrizko baliotik laburtu egiten duen musika exekuzio modu bat da. Musika notazioan bere ikurra puntu bat da.

Staccatisimo superlatiboa ere badago. Staccatoa legatoaren aurkako artikulaziotzat hartzen da. Staccatoak ez du soinuaren dinamika handitzen. Aitzitik, ideia "staccatutako" notaren eta hurrengoaren artean oso isiltasun laburra sortu behar dela da, erritmo globalari eta soinuaren bolumenari eragin gabe.

Kantua aldatu

Kantuan, staccatoa ezpainak behar bezala ixten ikasteko erabiltzen da. Diafragma norbere gogoz lantzen ere laguntzen du, etenik gabe landuz eta ohitura zuzenak sortuz kantatzerako unean.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.