Musika hezkuntza

Musika-hezkuntza» orritik birbideratua)

Musika-hezkuntza terminoak musikaren arloko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren inguruko guztia hartzen du: hezkuntza-programak, irakaskuntza-metodoak, arduradunak, irakasleak eta pedagogoak.

Banakako plaken metalofonoa (haurren musika-irakaskuntzan erabiltzen dena).

Musika-hezkuntzaren adierazpena oso esparru eta irakaskuntza desberdinei buruzkoa izan daiteke, besteak beste, musika derrigorrezko hezkuntzan, musika hezkuntza ez-formaleko erakundeetan (musika-eskolak) edo musika erakunde espezializatuetan (kontserbatorioan).

Musikaren irakaskuntza lehen hezkuntza mailetatik ikasketa aurreratuenetara sartzea, musika-zentro espezifikoetan edo unibertsitateetan, oso planteamendu zabaldua da mendebaldeko gizarte osoan.

Musika hizkuntza gisa aldatu

Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri diren adiera ezberdinetatik batzuk nabarmendu daitezke:

  • Musika: Soinuak arau jakinen arabera konbinatzeko artea; antolaketa horren araberako emaitza. Musikaren adierazpen idatzia. Musika gogorarazten duten hotsen saila.
  • Hizkuntza: Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Komunikatzea ahalbidetzen duen ikur sistema ez hitzezkoa. Adierazteko modua; pertsona bakoitzaz hitz egiteko eta idazteko estiloa eta modua.

Musika-hizkuntza terminoa era askotara defini daiteke. Hauek dira aipagarrienak:

  • Adierazpen asmoa duen soinuen artea.
  • Berau irakurri eta ulertzeko beharrezkoak diren elementuen azterlan praktikoa.
  • Musika forma baten arabera antolatzen diren funtsezko lau elementuk (erritmoa, melodia, testura eta tinbrea) osatutako kode propio eta partikular baten gainean eraikitako mezu baten transmisioa.

Musika hizkuntza unibertsaltzat hartu izan da kultura guztien parte delako, baina gaur egun musika fenomeno unibertsala dela esatea hobesten da.

Zerbait adierazteko unean, forma desberdinak erabiltzen dira komunikatuko denaren arabera. Musikarekin ere horrela gertatzen da: etenak, azentuazioak eta kadentziak ditu. Hizkuntza guztiek bezala, aurkezpena, garapena eta amaiera behar ditu.

Komunikatu eta adierazten duenez, musika hizkuntza dela esan daiteke. Esaterako Aldous Huxleyk dio musikak adierazezina adierazten duela eta Aristotelesek, berriz, musikak arimaren mugimenduak adierazten dituela.

Musikari garrantzia eman zaio zibilizazio guztietan eta Platon, Aristoteles edo Rousseau moduko pentsalari handiek leku nabarmena eman zioten musikari.

Zalantzarik gabe, musika nonahi aurki daiteke.

Musika Hezkuntza online aldatu

Gaur egun, musika irakasteko modu berriak garatu dira, besteak beste, Internet bidez irakastea. Metodo berri honekin musikaren irakaskuntzatik kanpo zegoen jende askorengana iristeko aukera zabaldu da. Bestalde, teknologia berriak erabiliz on line ikastea praktikoa izan da, soinu- eta multimedia-baliabide askok erabiltzen baitute irakaskuntza-metodoa.

New Yorken kokatua dagoen Juilliard eskola ospetsua duela gutxi hasi da online eskolak eskaintzen. Proiektuaren xedea ikasleei musika erakustaldi birtualen bidez erakustea da.

Sergio Blardonyren esku dagoen Kontserbatorio Birtuala, musikari eta hezkuntzari buruzko kezkak dituzten ikasle eta irakasleentzako proposamena da. Proiektua 2006an hasi zen garatzen, eta hainbat prestakuntza-planekin osatu da.

Arte Hezkuntzarako eta Arteen Zabalkunderako Plataforma Digitala , publikoak garatzeko prozesuen eta maila guztietako arte-hezkuntzaren beharren arteko sinergia artikulatu eta sortzeko proposamen bat da. Gaur egun teknologien erabilerak munduko informazio eta ezagutzaren aurrerapen esponentziala sustatu du Interneten oinarrituz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak aplikatuz (IKT).

Mexikon, maila profesionalean, musika-hezkuntzako lizentziatura unibertsitate publikoetan egiten da, esaterako Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan, Leon Berriko Unibertsitate Autonomoan eta Pueblako Unibertsitate Autonomoan Nazioartean ere aukera ugari daude.

Erakunde profesionalak aldatu

Kanpo estekak aldatu