Luthierrek hari igurtzizko eta pultsatuzko instrumentuak sortzen, doitzen edota konpontzen dituzten artisauak dira. Besteak beste, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, gitarrak, laudeak, mandolina harpak eta bestelako harizko instrumentuekin egiten dute lan.

Antonio Stradivariren irudia, luthier garrantzitsuenetakoa.

Luthierren ogibidea bi taldetan banatu ohi izan da, batetik, pultsatutako eta urratutako instrumentuak egiten dituztenak daude, eta bestetik, igurtzizko instrumentuak egiten dituztenak. Hori dela eta, azken talde honetako luthierren barruan beste talde bat badago, hain zuzen ere, arkuak egiten dituztenak. Luthierrek instrumentuak egiten eta konpontzeaz gain, egiteko prozesua ere irakasten dute.

EtimologiaAldatu

Lutherie hitzak, lehenago aipatu bezala, harizko instrumentuak egitearen arteari deritzo. Baina, etimologiari dagokionez, luthier hitza frantsesezko luth hitzetik dator eta era berean hitz honen jatorria arabieran dago العود al-ʿūd ('laúd'), beraz, luthier hitzak  etimologikoki laude esan nahi du. Hortik abiatuta, hitz hau eraldatuz joan da eta esaterako izen (Luther) eta abizenetan (Lutero) eraldatu da .

Bestalde, luthier galizismoa gaztelerara eta euskarara egokitua izan da eta hiztegietan eta musika arloko hizkuntzan hedatua den termino bat da.

Hari pultsatuzkoakAldatu

LaudeakAldatu

GitarrakAldatu

Hari igurtzizkoakAldatu

Arkuarekin jotzen diren instrumentuena artean honako hauek sartzen dira: biolontxelo, crwth, kontrabaxau, erhu, biolina, hudok, morin khuur, nyckelharpa, zanfona, rabab, rebec, sarangi, biola (biola da gamba, biola da braccio, biola d'amore).

HistoriaAldatu

XVI. eta XVIII. mendeen artean lan egin zuten gaur egun ere luthier ezagunenak direnek, nagusiki Italiako iparraldean.

Bresciako (Italia) eskola munduko zaharrena da, 1530 eta 1630 artean sortua eta 20 "magister" edo maisuek osatua. Horien artean Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta Micheli familiakoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco) ditugu.

Hauetaz gain, Gasparo da Salò (1540-1609), Gio Paolo Maggini (1580-1630), Amati familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), Guarneri (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesù), Tiroleko Jacob Stainer (1617-1683), Cremonako Stradivari familia (Antonio: ca. 1644-1737), Gagliano familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), Piacenzako Giovanni Battista Guadagnini (1711-1786) eta Bolognako Ansaldo Poggi (1893-1984) eta Roberto Regazzi (1956).

Gaur egun, luthier eskolak sortu dira munduan zehar. Nahiz eta onenetakoak Europan aurkitu, Amerikan, Japonian eta Txinan ere aurkitu ditzakegu luthier eskolak. Euskal Herrian, Bele Lutheria Eskola dago, Bilboko Musika Kontserbatorioaren barruan.[1][2][3]

ErreferentziakAldatu

  1. «Nola egiten da biolin bat? Bilboko luthier eskolan sartu gara.» Euskadi Irratiko Faktoria saioa 2014-05-27 Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  2. Bele Lutheria Eskola. Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  3. Arroitajauregi: Taller de Luthería. Noiz kontsultatua: 2018-12-16.

Kanpo estekakAldatu