Claudio Monteverdi (Cremona, Lonbardia, 1567ko maiatzaren 15a -Venezia, 1643ko azaroaren 29a) italiar musikagilea izan zen. XVI. mendeko tradizio polifoniko eta madrigalistaren eta XVII. mendeko drama lirikoaren eta operaren jaiotzaren arteko trantsizioa markatu zuen. Pizkundeko eta barrokoko musikaren arteko trantsizioko pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen.

Claudio Monteverdi

San Marko basilikako kapera-maisu

1613 - 1643ko azaroaren 29a
kapera-maisu

1601 -
Bizitza
JaiotzaCremona1567ko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1643ko azaroaren 29a (76 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria Gloriosa dei Frari (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Claudia de Cattaneis (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Marc'Antonio Ingegneri
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikaren teorikoa, viol player (en) Itzuli, apaiz katolikoa, classical composer (en) Itzuli, abeslaria, musikagilea, opera composer (en) Itzuli, koreografoa eta musikologoa
Lan nabarmenak
MugimenduaPizkundeko musika
musika barrokoa
Genero artistikoaopera
musika barrokoa
Musika instrumentuaviola da braccio (en) Itzuli
viol (en) Itzuli
organoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0599669 Spotify: 5iAhVgz6P8Nylxijb0C65v iTunes: 618710 Last fm: Claudio+Monteverdi Musicbrainz: 9a33a7ad-f725-473a-b50a-1d1796183af1 Songkick: 528191 Discogs: 154174 IMSLP: Category:Monteverdi,_Claudio Allmusic: mn0001173620 Find a Grave: 7571 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Marc'Antonio Ingegneriren ikaslea izan zen. Mantuako Dukea zen Vincenzo Gonzagaren zerbitzari sartu zen 1590. urtean, biola-jotzaile gisa, eta 1602. urtetik aurrera kapera eta ganberako maisu izan zen; hamaika urtez izan zituen bere esku kargu horiek. 1595 urtean Hungarian izan zen nagusiarekin, eta 1599. urtean Flandrian; bertan idatzi zituen Scherzi musicali ospetsuak. Florentziako eskolako esperientziak eta lanak aztertu ondoren drama lirikoak idatzi zituen: La favola d´Orfeo (1607) eta Ariadna (1608); lehena guztiz berrizalea zen, indar dramatikoa eta orkestraren adierazkortasuna bateratzen baitzituen.

Vincenzo Gonzaga hil zenean, eta familia ere galdu zuela, Mantuatik Veneziara joan zen, eta 1632an apaiz egin zen. Harrezkero gutxitan irten zen Veneziatik eta irakaskuntzan jardun zuen. Haren ikasle izan ziren Giovanni Batista Rovetta, Francesco Cavalli eta Heinrich Schütz. Venezian antzoki lirikoak zabaldu zirenean, Monteverdik berriz ere dramak idazteari ekin zion. Operak, madrigalak, eliz musika eta oratorioak idatzi zituen baina haren musika lan asko galdu dira.

Monteverdi aldi berean, azken madrigalen egilea eta lehen opera egilea izan zen. Bestalde, XVI. mendeko azken polifonista bikaina eta XVII. mendeko lehen lirikoa izan zen. Liturgia musikan XVI. mendeko polifonia izan zuen oinarri; bestelako musikan, berriz, askatasunez jokatu zuen, eta hurrengo mendeetako musikagileen aitzindari izan zen.

Lanak aldatu

Veneziara joan aurretik argitaraturikoak:

Zazpi operetatik hiru gorde dira:

Beste lan dramatikoak:

Madrigal bildumak:

Eliz musika:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claudio Monteverdi