Lehoia (Panthera leo) Felidae familiako ugaztun espezie bat da.[1]

Lehoi
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera leo
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
, eta


Datu orokorrak
Ernaldia108 egun
Elikadura iturri nagusiaUngulatua
Masa1,65 kg
arra: 188 kg
emea: 126 kg
Haginkadaren indarra112
Kumaldiaren tamaina2,5
Edoskitzea8 hilabete
Eguneko zikloacrepuscular (en) Itzuli
Genomaren kokapenaensembl.org…

Etimologia

aldatu

Lehoiaren izenak, antzekotasun handia duena hizkuntza erromanikoetan, Latinetik (Leo) eta grekera zaharretik (λέων) dator. Hebreerazko lavi hitzarekin ere egon ahal da erlazionatuta, edo aitzinako Egiptoar hizkuntzarekin.[2][3]

Askotan deskribatu izan dute Felis Leo izenaz, XVIII. mendean Carlos Linneok idatziriko Sistema Naturaen, adibidez.[4] Bere izen zientifikoaren osagai generikoa, Panthera,[5] greko klasikotik datorrela uste da sarritan; Pan- ("guztia") eta ther- ("piztia"), baina herriko etimologian izango litzateke.[1]

Taxonomia

aldatu

Lehoi (Panthera leo) espeziearen barnean hainbat lehoi azpiespezie daude gaur egun bizirik (beste batzuk iraungituak izan diren bitartean):[1][6][7][8]

Iraungitako espezieak

aldatu
 

Morfologia

aldatu

Mutur ahaltsu batzuekin, baraila sendoarekin eta zortzi zentimetroko letagin batzuekin, lehoia bigarren katuki bizidun handiena da, tigrearen ondoren. Harrapakin handiak hil ditzake eta bere koloreak beise argitik marroi horixkara doaz, gorrixka edo okre ilunetatik pasatuz.[18] Behealdeak argiagoak izan ohi ditu eta isatsaren muturrean ileak beltzak ditu.[19] Lehoi umeek heldutu ahala galtzen duten ilaje pinttoa dute, nahiz eta batzuetan hanketan eta sabelean mantentzen den, lehoi emeetan batez ere.[9][20][21]

Lehoi helduetan, arren pisua 150-250 kg-en artean izan ohi da eta emeena 120-182 kg inguruan.[22] Buruaren eta gorputzaren luzerari dagokionez, 1,70 - 2,50 metrokoa da arretan eta 1,40 - 1,75 metrokoa emeetan. Isatsak metro bat inguru neurtzen du. Bai arrak bai emeak, isatsaren amaieran ile-mulu bat dute brotxa formarekin.[20][23][24][25][26]

Emeak (♀) Arrak (♂)
Luzera[27] 160 - 184 cm 184 - 208 cm
Buztan luzera[27] 72 - 89.5 cm 82.5 - 93.5 cm
Pisua[22][28] 118.37 - 143.52 kg (Hego Afrikan)

119.5 kg (Afrika ekialdean) 110 - 120 kg (Indian)

186.55–225 kg (Hego Afrikan)

174.9 kg (Afrika ekialdean) 160–190 kg (Indian)

Adatsa

aldatu

Arra oso erraz bereizten da, duen adatsagatik. Lehoi arraren melena da ezaugarri nabarmena da espezie honetan.[29] Lehoi arrari handiago eta harroago irudiarazteko dela pentsatzen da. Lehoi arrek beste arrekin lehian eta beste harrapariak kikiltzeko baliatzen dute. Adatsaren tamaina eta koloreri dagokionez, baldintza genetikoekin, heldutasun sexualarekin, klimarekin eta testosterona-ekoizpenarekin lotuak dira.[30][31] Orokorrean, zenbat ilunago eta trinko nahiz adatsa, orduan eta osasuntsuagoa da lehoia.[32]

Bizi-zikloa

aldatu
 

Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodu taldekoia dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira.[33][34]

Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak.[35][21] Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.[36]

Ekologia

aldatu

Habitata

aldatu
 
Afrikako lehoien egoera

Egun, lehoirik gehienak Afrikako hego eta mendebaldean bizi dira, baina haien bizilekuak oso arin murrizten ari dira.[37] Gaur egun Afrikan 16.500 lehoitik 47.000ra artean besterik ez dagoela kalkulatu da. Espezie horren urritzea eragiten duten kausak ez dira oso argiak, baina biologo askoren ustez gizakiarena litzateke erru nagusia.[20][38]

Lehoiek askatasunean bizirik iraungo badute, beharrezkoa da natura parkeak zaintzea, hala nola Ethosa parke nazionala.

Lehoi taldeak

aldatu

Bi lehoi talde mota daude:[21]

  • Saldoak: 5-6 lehoi emez, haien kumeez eta ar batez edo koalizio deiturikoan elkartutako bi arrez osatutako taldeak.
  • Nomadak: lurralde handietatik zehar ibiltzen dira, batzuetan bakarrik eta bestetan bikoteka.[39]

Lehoiak animalia haragijaleak dira, hau da, beste animalia batzuk jaten dituzte.[21][40] Harrapakinari hozka egin eta itoarazita hil ohi dute. Gehien ehizatzen dituzten animaliak, ñuak, bestelako zerbido handiak, zebrak, basurdeak eta afrikar bufaloak dira. Noizbehinka, eta lehoi talde handia baldin bada, jirafak, hipopotamoak (soilik lehorrean), errinozero gazteak eta elefante kume edo gazte galduak ere ehizatzen dituzte.[41][42]

Tamaina oso handiko animaliak bere harrapakin ohikoenak ez izan arren, jirafak, hipopotamoak, errinozero gazteak eta elefante kume zein gazteak ehizatzen trebatu diren lehoi talde handiak badaude.[41]

 

Beste harrapariak ehizatzeko aukera badu ere ehizatuko ditu (gehienetan konpetentziagatik jan barik hil egiten dituzten arren), lehorrean galdutako krokodiloak, gepardoak, lehoinabarrak eta afrikar txakur basatiak. Hienak salbuespena dira, hienak hil egiten dituzte harrapakinen lehiakide nagusiak direlako (harrapakin berdinak ehizatzen dituzte, gepardo eta lehoinabar bakartiek harrapakin txikiagoak ehizatzen ohi duten bitartean), baina ez dute inoiz hauen gorpurik jaten.[21][41]

Beraz, orokorrean (eta hienak ez ezik), harrapari gehienak lehiakidetzat hartu eta jan barik hiltzen dituzte, besteak beste, hain animalia txikiekin asetuko ez liratekeelako (ñuen pisuaren goratik dagoen haragi kopurua behar dute).

Ehizatzeko joera baduten arren, esan beharra da lehoiak oportunistak eta sarraskijaleak ere badirela. Izan ere, elikaduraren gehiengoa hilda topatzen dituzten animaliak janez edo beste harrapariek ehizatutako lapurtez lortzen dute.[21][26]

Kontserbazioa

aldatu

Lehoia espezie bulnerablea da[6] eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina, % 30-%50 arteko galera sufritu dituzte. Populazioak ez dira bideragarriak mugatutako erreserbetatik eta parke nazionaletatik kanpo. Nahiz eta gainbehera honen kausa erabat ulertua ez izan, habitataren galera eta pertsonekiko estutasunak kezka-arrazoirik garrantzitsuenak dira gaur egun.[10][43][44]

Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira.[45][46] Berezko zoologikoak ugalketa programetan laguntzen ari dira mehatxatutako subespezie asiarra babesteko.[47][48]

Herri kulturan

aldatu
 

Arrak oso ondo bereizi ahal dira, lepoan duten ileagatik. Horri esker, oso sarritan agertzen da literaturan, bandera nazionaletan eta filmak eta literatura garaikideetan eskulturan, pinturan...[49]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  2. (Ingelesez) «Home : Oxford English Dictionary» www.oed.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  3. «No document found» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  4. Laurentii Salvii.; Linne?, Carl von. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae ?secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Holmiae : Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  5. (Alemanez) Okens Lehrbuch der Naturgeschichte: 3. Theil. Zoologie ; 2. Abt. Fleischthiere. 3,2. 1816 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  6. a b (Ingelesez) IUCN. (2014-06-20). Panthera leo: Bauer, H., Packer, C., Funston, P.F., Henschel, P. & Nowell, K.: The IUCN Red List of Threatened Species 2016: e.T15951A115130419.  doi:10.2305/iucn.uk.2016-3.rlts.t15951a107265605.en. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  7. Kitchener, A. C.; Breitenmoser-Würsten, C.; Eizirik, E.; Gentry, A.; Werdelin, L.; Wilting, A.; Yamaguchi, N.; Abramov, A. V.; Christiansen, P.; Driscoll, C.; Duckworth, J. W.; Johnson, W.; Luo, S.-J.; Meijaard, E.; O'Donoghue, P.; Sanderson, J.; Seymour, K.; Bruford, M.; Groves, C.; Hoffmann, M.; Nowell, K.; Timmons, Z. & Tobe, S. (2017). "A revised taxonomy of the Felidae: The final report of the Cat Classification Task Force of the IUCN Cat Specialist Group". Cat News. Special Issue 11: 71–73.
  8. Hunter, Luke. (2018). A field guide to the carnivores of the world. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4729-5080-2. PMC 1056109209. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  9. a b (Ingelesez) Haas, Sarah K.; Hayssen, Virginia; Krausman, Paul R.. (2005-07). «Panthera leo» Mammalian Species 762: 1–11.  doi:10.1644/1545-1410(2005)762[0001:PL]2.0.CO;2. ISSN 0076-3519. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  10. a b (Ingelesez) IUCN. (2008-06-30). Panthera leo ssp. persica: Breitenmoser, U., Mallon, D.P., Ahmad Khan, J. & Driscoll, C.: The IUCN Red List of Threatened Species 2008: e.T15952A5327221.  doi:10.2305/iucn.uk.2008.rlts.t15952a5327221.en. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  11. (Ingelesez) IUCN. (2014-03-07). Panthera leo (West Africa subpopulation): Henschel, P., Bauer, H., Sogbohoussou, E. & Nowell, K.: The IUCN Red List of Threatened Species 2015: e.T68933833A54067639.  doi:10.2305/iucn.uk.2015-2.rlts.t68933833a54067639.en. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  12. Meegaskumbura, Madhava. (2005-01-01). «A second extinct big cat from the late quaternary of Sri Lanka» The Raffles Bulletin of … (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  13. (Ingelesez) Sotnikova, Marina V.; Foronova, Irina V.. (2014-08). «First Asian record of Panthera (Leo) fossilis (Mammalia, Carnivora, Felidae) in the Early Pleistocene of Western Siberia, Russia» Integrative Zoology 9 (4): 517–530.  doi:10.1111/1749-4877.12082. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  14. (Ingelesez) Sabol, Martin. (2014-10-31). «Panthera fossilis (REICHENAU, 1906) (Felidae, Carnivora) from Za Hájovnou Cave (Moravia, the Czech Republic): a fossil record from 1987 – 2007» Acta Musei Nationalis Pragae, Series B, Historia Naturalis / Sborník Národního muzea řada B, přírodní vědy: 59–70.  doi:10.14446/AMNP.2014.59. ISSN 1804-6479. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  15. (Ingelesez) Barnett, Ross; Mendoza, Marie Lisandra Zepeda; Soares, André Elias Rodrigues; Ho, Simon Y. W.; Zazula, Grant; Yamaguchi, Nobuyuki; Shapiro, Beth; Kirillova, Irina V. et al.. (2016-06-23). «Mitogenomics of the Extinct Cave Lion, Panthera spelaea (Goldfuss, 1810), Resolve its Position within the Panthera Cats» Open Quaternary 2: 4.  doi:10.5334/oq.24. ISSN 2055-298X. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  16. (Ingelesez) Stuart, Anthony J.; Lister, Adrian M.. (2011-08). «Extinction chronology of the cave lion Panthera spelaea» Quaternary Science Reviews 30 (17-18): 2329–2340.  doi:10.1016/j.quascirev.2010.04.023. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  17. (Ingelesez) Barnett, Ross; Shapiro, Beth; Barnes, Ian; Ho, Simon Y. W.; Burger, Joachim; Yamaguchi, Nobuyuki; Higham, Thomas F. G.; Wheeler, H. Todd et al.. (2009-04). «Phylogeography of lions ( Panthera leo ssp.) reveals three distinct taxa and a late Pleistocene reduction in genetic diversity» Molecular Ecology 18 (8): 1668–1677.  doi:10.1111/j.1365-294X.2009.04134.x. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  18. Turner, J. A.; Vasicek, C. A.; Somers, M. J. (2015). "Effects of a colour variant on hunting ability: the white lion in South Africa". Open Science Repository Biology: e45011830.
  19. McBride, Chris. (1977). The white lions of Timbavati. E. Stanton ISBN 0-949997-32-3. PMC 3509558. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  20. a b c Guggisberg, C. A. W.. (1975). Wild cats of the world. (First edition. argitaraldia) ISBN 0-8008-8324-1. PMC 1627553. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  21. a b c d e f Schaller, George B.. (1972). The Serengeti lion : a study of predator-prey relations. ISBN 0-226-73639-3. PMC 500945. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  22. a b (Ingelesez) Smuts, G. L.; Robinson, G. A.; Whyte, I. J.. (1980-03). «Comparative growth of wild male and female lions ( Panthera led )» Journal of Zoology 190 (3): 365–373.  doi:10.1111/j.1469-7998.1980.tb01433.x. ISSN 0952-8369. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  23. Smuts, G. L. (1982). Lion. Johannesburg, South Africa: MacMillan.
  24. SINHA, DR SATYA PRIYA. (2011). ECOLOGY OF WILDIFE IN SPECIAL REFERENCE TO GIR LION (P.LEO PERSICA).. LAP LAMBERT ACADEMIC PUBL ISBN 3-8443-0545-9. PMC 1201652874. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  25. Brakefield, Tom. (1996). Big cats : kingdom of might. (1st softcover ed. argitaraldia) Voyageur Press ISBN 0-89658-329-5. PMC 33863554. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  26. a b Nowak, Ronald M.. (1999). Walker's mammals of the world. (Sixth edition. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5789-9. PMC 39045218. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  27. a b Kingdon, Jonathan. (2013). Mammals of Africa.. Bloomsbury Publishing ISBN 978-1-4081-8996-2. PMC 854973585. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  28. Chellam, R. and A. J. T. Johnsingh (1993). "Management of Asiatic lions in the Gir Forest, India". In Dunstone, N.; Gorman, M. L. (eds.). Mammals as predators: the proceedings of a symposium held by the Zoological Society of London and the Mammal Society, London. Volume 65 of Symposia of the Zoological Society of London. London: Zoological Society of London. pp. 409–23.
  29. Zoologische Staatssammlung Mchen. (1950). Verfentlichungen der Zoologischen Staatssammlung Mchen. Mchen : Die Staatssammlung (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  30. (Ingelesez) Yamaguchi, Nobuyuki; Cooper, Alan; Werdelin, Lars; Macdonald, David W.. (2004-08). «Evolution of the mane and group‐living in the lion ( Panthera leo ): a review» Journal of Zoology 263 (4): 329–342.  doi:10.1017/S0952836904005242. ISSN 0952-8369. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  31. (Ingelesez) Munson, Linda. (2006-07). «Contraception in felids» Theriogenology 66 (1): 126–134.  doi:10.1016/j.theriogenology.2006.03.016. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  32. Menon, Vivek. (2003). A field guide to Indian mammals. Dorling Kindersley, India in association with Penguin Book, India ISBN 0-14-302998-3. PMC 61684347. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  33. Estes, Richard. (1991). The behavior guide to African mammals : including hoofed mammals, carnivores, primates. University of California Press ISBN 0-520-05831-3. PMC 19554262. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  34. Scott, Jonathan. (2002). Lion. HarperCollins ISBN 0-00-714666-3. PMC 50582127. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  35. Pacifici, M.; Santini, L.; Di Marco, M.; Baisero, D.; Francucci, L.; Grottolo Marasini, G.; Visconti, P.; Rondinini, C. (2013). "Generation length for mammals". Nature Conservation (5): 87–94.
  36. Hayssen, Virginia Douglass. (1993). Asdell's patterns of mammalian reproduction : a compendium of species-specific data. Comstock Pub. Associates ISBN 0-8014-1753-8. PMC 27188281. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  37. (Ingelesez) IUCN. (2008-06-30). Panthera leo ssp. persica: Breitenmoser, U., Mallon, D.P., Ahmad Khan, J. & Driscoll, C.: The IUCN Red List of Threatened Species 2008: e.T15952A5327221.  doi:10.2305/iucn.uk.2008.rlts.t15952a5327221.en.. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  38. (Ingelesez) Riggio, Jason; Jacobson, Andrew; Dollar, Luke; Bauer, Hans; Becker, Matthew; Dickman, Amy; Funston, Paul; Groom, Rosemary et al.. (2013-01). «The size of savannah Africa: a lion’s (Panthera leo) view» Biodiversity and Conservation 22 (1): 17–35.  doi:10.1007/s10531-012-0381-4. ISSN 0960-3115. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  39. (Ingelesez) «Biology: Maneless lions live one guy per pride» Science News 161 (16): 253–253. 2009-07-01  doi:10.1002/scin.5591611614. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  40. Frank, L. G. (1998). Living with lions: carnivore conservation and livestock in Laikipia District, Kenya. Mpala Research Centre, Nanyuki: US Agency for International Development, Conservation of Biodiverse Resource Areas Project, 623-0247-C-00-3002-00.
  41. a b c (Ingelesez) Hayward, Matt W.; Kerley, Graham I. H.. (2005-11). «Prey preferences of the lion ( Panthera leo )» Journal of Zoology 267 (3): 309–322.  doi:10.1017/S0952836905007508. ISSN 0952-8369. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  42. Mukherjee, Shomita; Goyal, Surendra P.; Chellam, Ravi. (1994-12-20). «Refined techniques for the analysis of Asiatic lion Panthera leo persica scats» Acta Theriologica 39: 425–430.  doi:10.4098/AT.arch.94-50. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  43. Singh, H. S.. (2017-03-01). «Dispersion of the Asiatic Lion <i>Panthera leo persica</i> and its Survival in Human-Dominated Landscape Outside the Gir Forest, Gujarat, India» Current Science 112 (05): 933.  doi:10.18520/cs/v112/i05/933-940. ISSN 0011-3891. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  44. Chardonnet, P. (2002). Conservation of African lion. Paris, France: International Foundation for the Conservation of Wildlife.
  45. De Courcy, Catherine. (1995). The zoo story. Penguin Books ISBN 0-14-023919-7. PMC 33858832. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  46. «Lion - Panthera leo : WAZA : World Association of Zoos and Aquariums» web.archive.org 2011-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  47. Barnett, Ross; Yamaguchi, Nobuyuki; Shapiro, Beth; Nijman, Vincent. (2007). «Using ancient DNA techniques to identify the origin of unprovenanced museum specimens, as illustrated by the identification of a 19th century lion from Amsterdam» Contributions to Zoology 76 (2): 87–94.  doi:10.1163/18759866-07602002. ISSN 1383-4517. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  48. Yamaguchi, N.; Haddane, B. (2002). "The North African Barbary Lion and the Atlas Lion Project". International Zoo News. 49: 465–481.
  49. Garai, Jana. (1974). The book of symbols.. Simon and Schuster ISBN 0-671-21773-9. PMC 980879. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: lehoi .
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Panthera leo