Eskumutur
Eskumuturra goiko gorputz adarretako eskualdea da, besaurrea eta eskuaren artekoa, eta karpoa duena.
Eskumuturra | |
---|---|
![]() Giza eskumuturra. ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | goiko gorputz-adarra |
Identifikadoreak | |
Latinez | articulatio radiocarpea |
MeSH | A02.835.583.405.930 |
TA | A01.1.00.026 |
FMA | 24922 |
Terminologia anatomikoa |
Orokorrean hartua, artikulazio kondileoa da, flexio, luzatze, adukzio, abdukzio eta zirkundukzio mugimenduak egitea ahalbidetzen baitu, baina ez errotaziokoak
ArtikulazioakAldatu
Egia esan, ez dago artikulazio bakar batez osatua, hiruz baizik:
- Erradiokarpiar kameraren artikulazioa. Hezurrak honako hauek dira: Goitik erradioa, eta, behetik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Artikulazioa, kapsula artikularraz indartua dago, baita alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin ere. Kondilo morfologiko eta funtzionala da.
- Eskumuturreko urruneko kameraren kanpoaldeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: Goitik, eskafoidea, eta, behetik, trapezioa eta trapezoidea. Artikulazioa, kapsula artikularrarekin eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago. Artrodia bikoitz morfologikoa eta kondilo funtzionala da.
- Eskumuturreko urruneko kameraren barrualdeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: goitik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Eta, behetik, hezur handia eta kako-hezurra. Artikulazioa, kapsula artikularra eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago.
IrudiakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Anatomia | Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |