Arrabita[1] edo xirribika[2] antzinako hari instrumentu bat da, XIII-XVIII. mendeetan erabilia. Zenbaiten ustez, biolinaren aitzindaria izan zen. Goitik behera ebakitako udare luze baten itxura zuen, eta hiru harikoa izaten zen gehienetan. Neurri desberdinak zituen, eta, haien arabera, soprano, kontralto, tenor edo baxu izan zitekeen.

Arrabita bat

Erreferentziak

aldatu
  1. «arrabita» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. «xirribika» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Kanpo estekak

aldatu