Ile
Ile edo biloa animaliek, bereziki ugaztunek, azalean izaten duten harizpi proteikoa da, dermisko folikuluetatik hazten dena eta gizakiengan bereziki buruan agertzen dena. Hala ere, emakume eta gizonengan ilearen distribuzio eredu desberdinak daude biologikoki. Beste alde batetik, banakoaren arabera, buruko ilea kizkurra nahiz leuna izan daiteke. Kolore guztiak bestela bi pigmenturen emaitza dira, horitik gorrira doanak feomelaninaren menpe daude batetik eta marroitik beltzerakoak eumelaminak eraginda. Estetikoki arrunt osagai garrantzitsua da antzinatik, eta kultura bakoitzak molde ezberdinak ezarri ditu ilea moldatu eta apaintzean.
Ilea | |
---|---|
Gizakiaren ile leun eta gaztain kolorekoa. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | ile androgenikoa set of hairs (en) |
Kokapena | Ile-folikulua |
Konponenteak | cuticle (en) cortex (en) medulla (en) Q23900278 |
Identifikadoreak | |
Latinez | pili |
MeSH | A17.360 |
Kodea | TH H3.12.00.3.02001 |
TA | A16.0.00.014 |
TH | H3.12.00.3.02001 |
FMA | 53667 |
Terminologia anatomikoa |
Lotutako gaixotasunak
aldatuHipertrikosia edo hirtsutismoa ilearen larregizko hazkuntza da, emakumezkoengan banaketa aldaketa dakar gizonezkoen itxura emanez, eta gizonezkoengan ilea leku normaletan banatzen da baina gehiegizko kopuruan. Beste alde batetik, burusoiltasuna edo alopezia ilearen eskasia da, eta gizonei gehiago eragiten die biologikoki. Ilearen arazoez arduratzen den espezialitate medikoa dermatologia da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |