Eskua bi gorputz-atal atal-aniztunak, oratzaileak eta hatz-aniztunak dira. Gizakien edo beste primateen beso bakoitzaren muturrean daude. Gauzak ukitu, hartu eta eraldatzeko erabiltzen dira. Ukimenak garrantzi handia du eskuetan.

Esku
Xehetasunak
Honen partegoiko gorputz-adarra
Konponenteakhatza
Esku-ahurra
Hatz txikia
Hatz nagia
Hatz luzea
Hatz erakuslea
Erpurua
Karpoa
Metakarpoa
back of hand (en) Itzuli
ArtikulazioaBesaurrea (hurbilekoa)
Hona
drenatzen du
Dorsal venous network of hand (en) Itzuli
Arteriaulnar artery (en) Itzuli
ZainaDorsal venous network of hand (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezmanus
MeSHA01.378.800.667
TAA01.1.00.025
FMA9712
Terminologia anatomikoa
Eskuaren atalak

Hezurrak

aldatu
 
Eskuko hezurrak:
1: Urruneko falangeak
2: Erdiko falangeak
3: Hurbileko falangeak
4: Metakarpoa
5: Karpoa

Esku bakoitzak 27 hezur ditu:

Karpoa

aldatu

Karpoa da eskuturretik gertuen dagoen zatia. Zortzi hezur ditu, launa hezurretako bi ilaratan antolatuak:

  1. Hurbileko ilara, radio hezurretik hasita kubitu hezur aldera: eskafoidea, ilargi-formakoa, piramidala eta pisiformea.
  2. Urruneko ilara: trapezioa, trapezoidea, hezur handia eta kako-hezurra.

Metakarpoa

aldatu

Metakarpoa bost hezurrek osatzen dute, eskuturretik urrutien daudenak dira eta esku-ahurraren barruan eta ahurrean daude.

Falangeak

aldatu

Falangeak hatzeko hezurrak dira.

Hiru dira hatzeko: hurbilekoa, erdiko eta urrunekoa. Erpuruak bi du: hurbilekoa eta urrunekoa.

Giharrak

aldatu

Besagainetik datozen giharrak bi eratakoak dira: esku-ahurrekoak (estutzaileak) eta eskugainekoak (luzatzaileak). Eskuak berak, hala ere, baditu bere giharrak, kubituaren ingurukoak (4), erpuruaren ingurukoak (4) eta esku-ahurrekoak (11). Guztira 19 gihar dira berezkoak eta 15 besagainetik datozenak eta zainetan bukatzen direnak. Eskuaren odol elikadura radio arterien eta kubitu arterien bidez egiten da nagusiki. Zain txiki ugariren sarea dago, horiez gainera, azalean barrena. Eskuaren ezaugarri nagusia mugimendurako aukera da, giharren, zainen eta hezurren giltzadurari esker.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu