Shinichi Suzuki (japonieraz: 鈴木 鎮?) (Nagoia, 1898ko urriaren 17a - Matsumoto, 1998ko urtarrilaren 26a) Japoniar pedagogoa izan zen, izen bereko biolin-ikaskuntzarako metodoaren sortzailea.

Shinichi Suzuki
Bizitza
JaiotzaNagoia1898ko urriaren 17a
Herrialdea Japonia
HeriotzaMatsumoto1998ko urtarrilaren 26a (99 urte)
Familia
AitaMasakichi Suzuki
Hezkuntza
HeziketaBerlin University of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Kunitachi College of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

Musicbrainz: ed1bd492-9b98-4028-8ab7-de0abb19b68b Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aitak harizko musika-tresna japoniarrak egiten zituen, eta Japoniako biolin-fabrikatzaile handiena izatera iritsi zen. Tokion lehenbizi, eta Berlinen gero, Joseph Joachim hungariar biolin-jotzaile eta irakaslearen ikasle handienetako birekin egin zituen musika-ikasketak. Laukote bat osatu zuen bere anaietako hirurekin, baina batez ere musika-irakaskuntzak eman zion ospea eta arrakasta. Biolina jotzeko irakaskuntza-metodo bat osatu zuen, haur orok, adimena gorabehera, hitz egiten ikasten duen bezala musika-tresna bat jotzen ere ikas dezakeelako printzipioan oinarrituta. Suzuki metodoa izena hartu zuen. Metodo horrek talde-diziplina bultzatzen du, banakoarena bultzatu ordez eta biolinaren kasuan ez ezik, beste tresna batzuen irakaskuntzan ere erabili izan da. Gaur egun, mundu osoan dago zabalduta.

Erreferentziak aldatu