Hari instrumentu

Hari instrumentuak (kordofonoak) tenkaturiko haria bibraraziz hotsa ematen duten musika-tresna edo instrumentuak dira. Harien bibrazioa lortzeko hauek pultsatu, igurtzi ala kolpatu daitezke.

Biolontxelo baten zubia.

MotakAldatu

Pultsatutakoen artean gitarra, mandolina eta harpa ditugu, besteak beste. Tresna hauetan hariak hatzez edo plektroz pultsatu ohi dira.

Bestetik, biolina eta bere familiako tresnak ditugu, biola, txeloa eta kontrabaxua, adibidez. Aipatutako tresna hauen hariak arku baten bidez igurtzi ohi dira. Herri-musikan erabiltzen diren arrabita eta zarrabetea ere igurtzitako harien taldekoak dira.

Azkenik, ttun-ttunaren kasuan sokak makila batez kolpatzen dira. Pianoa ere kordofonoen familian kokatzen da, teklak zapaltzean mailutxo batzuek sokak kolpatzen baitituzte, hotsa sortuz.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.