Yoga Indian sortu zen diziplina fisiko eta mental tradizionala da. Meditazioa eta askapena nabarmentzen ditu, eta haren testu nagusia Yoga Sutra da. Hitza meditazio praktikekin lotzen da hinduismoan, budismoan eta jainismoan.

Yogi shivatarrek errautsez estaltzen dute gorputza, heriotzaren eta berpiztearen sinbolo gisa.

Etimologia

aldatu

Sanskritozko योग ("yoga") hitza yuj aditzetik dator eta zera esan nahi du: uztarria jarri (abere bati), meditazioan murgildu, gogoratu, lotu... Sei darshanaren edo Hinduismoaren ohiko ikasbideak azaltzen ditu.

Zaleen arabera, hitzak "gizabanakoa osotasunarekin bat egitea" adierazi nahi du.

Antropologo batzuen ustez, yogarik zaharrena ez zen ez erlijiozkoa, ezta mistikoa ere.

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

Yogaren sorrera zehaztea oso zaila da, historialariek eta Indiako kulturan aditu direnek zailtasunak aurkitzen baitituzte: izan ere, oso konplexua da vediar kulturaren antzinako testuak deszifratzea. Bestalde, idazkiren bat aurkitzea mirari bat da; adituek kultura hori bere jatorrian ahoz transmititzen zela ziurtatzen baitute.

Ikertzaileen arabera, lehen hastapenak K.a. 10.000 eta 5.000 urteen artean izan ziren. Planteamendu hori antzinako kokalekuetan aurkitutako estatuen posizioetan oinarrituta dago. Zehazki, yogien edo yoga praktikatzaileen kokalekua gogorarazten du, meditazioa egiten ari ziren bitartean.

Zibilizazioa

aldatu

Datu batzuek dioten moduan, zibilizazio baketsu, solidario eta komunitario batean sortu zen. Hasieran praktikatzen zen yogaren helburua jainkoen botereaz jabetzea zen (brahmanismoa). K.a. X. mendearen inguruan (Antzinaro Garaian) brahmanismoa praktikatzen zuen kultura bat egon zen, gorputzarentzako eta zentzumenentzako ariketa gogorrak egitea eskatzen zuen erritu-sistema bat. Urteetan zehar, ariketek bilakaera izan: esaterako, atzean utzi zuten jainkoei beren botereak inposatzeko bilaketa.

Ezjakintasuna sorreraz eta motez

aldatu

Yoga nola sortu zen ezin jakiteak nolabaiteko xarma ematen dio. Hala ere, hainbat forma ditu: yoga vinyasa, yoga ashtanga, yoga dinamikoa, yoga iyengar, yoga hatha, yoga nidra, yoga kundalini, eta abar. Testu bakar batetik datoz: Yoga sūtratik.

Yoga sūtra K.a II. eta V. mendeen artean  idatzi zen. Lau kapituluk osatzen dute: kontzentrazioa, praktika, botereak eta askapena, eta 195 serie biltzen ditu, hau da, buruz ikasi behar diren esaldi laburrak. Testuaren zati bakoitzak yoga zer den eta nola praktikatu behar den zehaztea du xede.

Testuak

aldatu

Testuak yogaren bide garaikide guztiak arautzen ditu, hau da, lau bide tradizionalak (karma yoga, bhakti yoga, jnana yoga eta raja yoga) eta kriya yoga bideak (tantra yoga, mantra yoga eta hatha yoga). Bide horietako bakoitzak bere praktikak eta ariketak ditu. Testu horretan azaldutako arauak jarraituz, yogien ordenak sortzen hasi ziren: vishnuak eta shivaistak. Praktika hori indiar kulturaren forma erlijiosoekin batu zen.

K. o. II. mendean

aldatu

Kristo ondorengo II. mendetik aurrera, yogaren praktika munduko beste leku batzuetan zabaltzen hasi zen, arabiarrei, greziarrei eta persiarrei esker.

XVI. - XIX. mendeetan

aldatu

XVI. mendearen inguruan izandako kultur eta merkataritza trukeen ondorioz, yoga bezalako praktika berriak aurkitu ziren. Yogi handitzat hartutakoak XIX. mendean hasitako globalizazioaz baliatu ziren yogaren benetako izaera zein zen azaltzeko. Urteen joan-etorrian, yogan aritzen ziren zentro asko ireki ziren, eta zenbait gimnasio diziplina horretan sartzen hasi. Hala ere, 2011tik aurrera hasi zen yogaren loraldia.[1]

 
Pranayama

Moten arteko harremana

aldatu

Indiako doktrinen jarraitzaileek bide ezberdinek helburu berera daramatela diote. Oro har, yoga mota baten jarraitzaileak yoga bakarra (Jainkoarengana hurbiltzeko edo elkartzeko metodoa) norberarena dela uste du, eta beste yoga mota batzuen praktikatzaileak mespretxatzen ditu.

Yogak hainbat eskola ditu: funtsezkoak yoga marra, jñana yoga eta karma yoga dira, eta funtsezkoak ez direnak hatha yoga, bhakti, ashtanga vinyasa yoga, kriyla yoga eta kundalini yoga dira.

  • Gñaniak (batzuetan gñana-yogiak deituak) Absolutuaren existentzian urtu nahi dute (itsasoan tanta bat bezala). Gñanien ustez, bhaktaren helburuak Jainkoarekin "egoteak" esan nahi bide du, arima oraindik maiaren beloak estaltzen baitu, Jainkoarekin alderatura ezberdina dela sinestarazten diona.
  • Bhaktentzat (inoiz bhakti-yogi izenaz ezagunak) gñaniaren helburua naraka da (infernua), bhaktek harreman pertsonala izan nahi dutelako Jainkoarekin (bi pertsona ezberdin dia: arima eta Jainkoa).

Hauek dira funtsezkotzat jotzen diren yoga motak:

Bhakti yoga eta hatha yoga izendapenak ez datoz bat yoga klasikoaren adar edo bide nagusiekin. Hatha yoga yogaren zati bat da.

Raja yoga

aldatu

Raja yoga (yoga regio edo yogen arteko erregea) —rasha "erregea" da— Patañjalik deskribatutako yoga astangarekin identifikatzen da.

Zortzi etapak

aldatu

Patañjaliren testu sanskritoa (ziur aski K. a. III. mendekoa) Ashta-anga yoga, "Zortzi kideen yoga" (ashta "zortzi" da, eta anga, "kidea") deritzona osatzen duten zortzi manuri atxikitzea agintzen du. Testu horretan, Patañyalik teknika horiei buruzko ezagutzak bildu eta sistematizatu zituen.

Hona zortziak:

  1. Yama ('debekuak'):
    1. Ahimsa ("bortizkeriarik eza", beste izakiekiko sentsibilitatea).
    2. Satia ("egiazkotasuna", gezurrik ez esatea).
    3. Asteia ("ez lapurtzea").
    4. Brahmacharia ("jokabide brahmanikoa", nahiz eta praktikan zelibatoa eta Vedasen azterketa esan nahi zuen)
    5. Aparigraja ("etxeari ez atxikitzea", etab.)
  2. Niyama ("manuak"):
    1. Sahatsa ("garbiketa" fisikoa eta mentala)
    2. Santosha ("erabateko asebetetzea").
    3. Tapak (diziplina, "beroaren bidez kontsumitzea").
    4. Swadhiaia (“Vedak ahopean” norberarentzat otoitz egitea).
    5. Iswara-pranidhana ('kontrolatzaileari eskaintzea')
  3. Asana ("jarrera"): bizkarrezurra tente mantendu behar da eta gorputza jarrera eroso batean meditatzeko. Hatha yoga kide horretan enfokatzen da.
  4. Pranayama ("arnasketaren kontrola": prana arnastutako airean dagoen energia mistikoa da, eta yama, "kontrola").
  5. Pratiajara ("gutxi jatea", zentzumenen kontrola: prati "gutxi" da, eta ahara, "jatea", kanpoko objektuen zentzumenak uzkurtzea dakar)
  6. Dharana ("eustea": dhara "eustea" da, gogamenak pentsamendu batean kontzentratzea dakar).
  7. Dhiana ("meditazioa").
  8. Samadhi ("xurgatze osoa") .

Gñana yoga

aldatu

Gñana (ezagutza) testuinguru sakratu zein laikoetan aplikatzen da. Yoga terminoarekin lotuta, ikaskuntza edo ezagutza kontzeptualari erreferentzia egin dakioke, baita jakituria, ikuspegi intuitibo edo gnosi gorenari ere; hau da, ezagutza askatzaile edo intuizio moduko bati. Noizbehinka, gñana azken errealitatearekin ere parekatzen da. Grezierazko gnōsis terminoa, latinezko cognōscere terminoa eta sanskritozko gñana sustrai indeouropea* gnō haren kognatuak dira.

Karma yoga

aldatu

Karma yoga, "Ekintzaren yoga" edo, hobeto esanda, "Zerbitzuaren yoga" jarduerak, hitzak eta buruak Jainkoari eskaintzen dizkion dedikazio osoa da, ez da ongiari eskainitako jarduera. Hinduismoaren arabera, lan onek (karma onak) ez dute Jainkoarengana eramaten, hurrengo berraragitzera baizik, bizitzeko egoera hobean; bekatuzko jarduerek (karma txarrak), berriz, egoera okerragoan berraragitzera daramate. Karma yogak ez du erreakzio materialik sortzen, arima askatzen du eta, heriotzaren unean, Jainkoarengana itzultzen uzten dio.

Yoga motak

aldatu
 

Doga: yoga txakurrentzat

aldatu

Suzi Teitelmanen-ek Estatu Batuetan sortutako diziplina yoga + dogen ("txakurra") batasuna da. Yogan oinarritutako jarrerak partekatzean datza, masaje egokituak eta luzaketa teknikak aplikatuz. Izan ere, lasaitzeko unea estimulazio fisikoa eta mentala bezain garrantzitsua da txakur orekatua lortzeko.

Hori azaltzen du Patricia Guerrero txakur-hezitzailea izandakoak eta Espainiako diziplina horretako ordezkaririk handienak. Teitelmanek osatu zuen Patricia, baina urte batzuk igaro ondoren Dogaren onurak eta oinarri dituen oinarri zientifikoak aztertzen (yoga, txakurren muskulazioan berariazko prestakuntza…), diziplinako kontzeptu batzuk birformulatu ditu, txakurrarentzat onura bilatzen duen jarduera bihurtzeko.[2]

 

Aeroyoga

aldatu

Aeroyoga yogaren modalitate edo aldaera bat da, eta bertan jarrera edo mugimendu akrobatiko batzuk sartzen dira, sabaitik zintzilik dagoen oihal batez osatutako zabu baten gainean eginak.

Horrek zera dakar horrek, yoga egiten den bitartean, ez dela zorua ukituko, jarrera mantentzen den bitartean zabuaren gainean egon beharko baita.

Aeroyogan erabiltzen diren zabu horiek 300 kilo ere jasan ditzakete kasu batzuetan eta, beraz, hausteko arriskua oso txikia da.

Yoga oso aldaera fisikoa da, gorputza oso modu bizian lantzeko aukera emango duena, baita diziplina tradizional horren berezko lan mental eta espirituala ere.

Osagai fisiko hori aireko yogan Hatha Yogaren jarrera asko eta Pilatesen eta gimnasia holistikoaren berezko mugimenduak sartzen direlako gertatzen da.[3]

Helburuak

aldatu

Yogak bere egoera fisikoaren maila orokorra hobetu dezake eta bere jarrera eta malgutasuna hobetu. Honako hauek ere egin ditzake:[4]

  • Presio arteriala eta bihotz-maiztasuna murriztea
  • Erlaxatzen laguntzea
  • Nork bere buruan duen konfiantza hobetzea
  • Estresa murriztea
  • Koordinazioa hobetzea
  • Kontzentrazioa hobetzea
  • Hobeto lo egiten laguntzea
  • Digestioa egiten laguntzea

Horrez gain, yoga praktikatzea lagungarria izan daiteke kasu hauetan:

Beste tratamendu fisiko eta mental  batzuetarako ere erabiltzen da:

  • Erlaxazioa (estresa eta antsietatea lasaitzeko)
  • Terapia
  • Adimena garatzeko
  • Kontzentrazioa
  • Minak
  • Oreka

Yogi ezagunak

aldatu

Yogiak yoga praktikatzaile profesionalak dira. Sanskritoz, yogi hitza soilik gizonezko bati buruzkoa da, baina egun, emakumeak ere barne hartzen ditu.

Ideia orokorra da banaka itsaso handi bateko olatuak bezalakoak garela. Alde horretatik, denok elkarri lotuta gaude eta esentzia bera dugu. Denok gaude gorputzez, adimenez eta arimaz eginda, elkarturik dagoen eta arima unibertsal baten parte den arima indibidual bat. Yogiak badaki, badu fedea, gero eta gehiago izan daitekeela bere baitan dagoen eta bere bitartekoa den absolutuaren isla.

 
Yogako posturak

Yogarekiko harremana[5][6][7]

aldatu

Hatha yoga

aldatu

Hatha yoga munduan gehien praktikatzen den yoga mota da, eta bere asanengatik (gorputz-posizioengatik) ezaguna da. Gorputz-jarreren sistema bat da, gorputza meditaziorako prestatzea helburu duena. Asanek lasaitasun fisiko eta mentala sortzen dute; yogi fededun bat meditazio jarrera batean eser daiteke, nekerik edo kezkarik izan gabe. Haren asana nagusietako bat padmatarra eta eguzkiari agurra dira.

Bhakti

aldatu

Bhakti mugimendu erlijioso hinduista bat da. Jainkoarekiko, fededun baten maitasuna azpimarratzen du. Bhakti dualista da, bi pertsonaren arteko harremana: fededuna eta jainkoa. Praktiken artean, Jainkoaren izenaren errezitazioa, ereserkien kantua, ikurrak erabiltzea eta leku erlijiosoetara bidaiak egitea sartzen dira. VII. eta X. mendeetako Indiako hegoaldeko praktikatzaileek, bhakti-a zabalduz poesia eta artea inspiratu zuten.

Vinyasa yoga

aldatu

Vinyasa, mugimenduaren eta arnasketaren arteko harremanari deitzen zaio sanskritoz. Mendebaldean oso zabalduta dagoen yoga modalitate hau, arnasketekin sinkronizatuta dauden gorputz mugimenduak eta asanak praktikatzean oinarritzen da. Praktikan sakondu ahala, areagotu egiten da jarreren zailtasun-maila, nahiz eta saioak erlaxazio-ariketekin amaitzen diren beti.

Ashtanga yoga

aldatu

Modalitate horri "zortzi kideen yoga" ere deitzen zaio, zortzi arauren jarraipena hartzen duelako:

  1. Portaerari dagozkion debekuak (gezurrik ez esatea, ez lapurtzea...)
  2. Diziplina jakin batzuei eustea
  3. Asanak edo jarrerak (bizkarrezurra zuzen mantendu behar da)
  4. Pranayama edo arnasketaren kontrola
  5. Pratiajara (gutxi jatea)
  6. Dharana (kontzentrazioa)
  7. Dharana (meditazioa)
  8. Samadhi (xurgapen osoa)

Kriya yoga

aldatu

Kriya yoga yogaren forma praktikoa da, jainkotasunarekin elkartzea eguneroko betebehar bat bezala hartzen du. Kriya yoga-k eboluzio espirituala bizkortzen du eta lasaitasun egoera sakona sortzen du. Arnas energiaren kontrola litzateke. Kriya yogaren arnasketaren bidez, bihotzaren taupadak baretu egiten dira. Ondorioz, bizi-energia bost zentzumenetatik deskonektatzen da, eta orduan gogamenak egoera kontzientea hartzen du.

Kundalini yoga

aldatu

Jarrerak errazak dira, eta, batzuetan, arnasketa dinamikoa izaten dute lagun, "Suaren arnasketa" bezala ezagutzen dena. Ez du forma fisiko handirik eskatzen, eta bere praktikak lasaitasuna eta bizitasuna sortzen ditu. Sistema osteo-muskularrak, zirkulazio-sistemak, sistema glandularrak, nerbio-sistemak, arnas-sistemak eta digestio-sistemak lantzen ditu.

Kundalini Yogak hainbat alderdi biltzen ditu, besteak beste:

  • Mugimenduaren eta arnasketaren arteko koordinazioa.
  • Jarrera estatikoak eta jarrera dinamikoak konbinatzen ditu.
  • Kontzentrazio mentala mugimenduarekin.
  • Praktikan zehar, arnasketaren fluxua kontrolatzea.
  • Erlaxazioa ariketa bakoitza egitean eta amaitzean.

Yoga nidra

aldatu

Yoga nidra meditazioan erortzen den lo-egoera da: esnatzearen eta lo sakonaren artean dagoen kontzientzia egoera bat da. Gorputza erlaxatuta mantentzen den egoera bat da, eta adimena barne munduaz jabetzen da. Yoga nidra, amets argi bezala ere ezagutzen da.

Yoga fitnessa

aldatu

Fitnessaren eta yogaren artean, muskulatura eta gorputzeko eremu espezifikoak indartzeko barietate hau dago: sabelaldea, hankak eta ipurmasailak. Fitness yogan lantzen diren jarrerek, arnasketa sakonak hartzen dituzte; kontzentrazio handiagoa lortzen da ariketan. Bereziki gomendagarria da aurretik yoga egin dutenentzat eta orain jarduera fisikoan intentsitate handiagoa bilatzen dutenentzat, yogak ematen dituen onura mentalei uko egin gabe.

Yogan erabiltzen diren elementuak

aldatu

Musika

aldatu

Yogaren praktikak ideia unibertsal batean du jatorria, baina, aldi berean, oso praktika pertsonala da. Pertsona bakoitzak bere erara ateratzen du etekina higiduran pentsatzetik, eta ez daude bi buru berdin, ezta yogaren praktika ulertzeko bi modu berdin ere. Yoga eta musika uztartu edo bereizi nahi direnean, berriz ere oso gai pertsonala aurkitzen dugu. Pertsona batzuek nahiago dute musikarekin erlaxazio-une batzuk lagundu, eta beste batzuek, berriz, musika yogakoa ez dela sentitzen dute. Gehienetan, musikak bere lekua aurkitzen du yogaren praktikan, neurri handiagoan edo txikiagoan, eta horrela erakusten digu antzinako praktika honen historiak.

Mantra, funtsean, egoera mental jakin bat lortzen laguntzeko errepikatzen dugun musika da. Izan ere, hitzaren itzulpen literala "tresna mentalaren" antzekoa litzateke. Dena da musika buru ireki baten belarrira; silaba errepikatua, etengabeko kolpekadak, notak tartekatzen dituen tresna. Mantraren kasuan, "Hare Krishna ospetsua bere funtziotik haratago joan zen, irrati hit oso bat izatera iritsiz, George Harrisonek London Radha Krsna Temple taldearekin grabatua. "Hare Krishna Maha" britainiar singleen zerrendan hamabigarrena izatera iritsi zen 1969an. Beharbada, azken finean, mantrak musika izango dira.

Gure adimenaren sakonera iristeko bereziki sortutako musikaz gain, gutako bakoitzak bake-egoera mental horretara eramaten gaituen abestiren bat ere badugu, The Doors, Bach edo Afrikako musika tradizionalarekin. Hemen sartzen da erlaxatzeko bereziki sortutako musika ere. Normalean musika instrumentala izaten da, inguruneko elementu indartsu batekin, soinu naturalak eta ahots lasaiak barne. Normalean, musika mota honek norbanakoa lasaitzen laguntzen du; hala ere, ez daude bi buru berdin, eta ez du zertan guztiekin funtzionatu.

Azken batean, musikak eragina izaten du pertsonengan. Abesti bat, erritmo bat, soinu jarraitu bat; denak eragiten digu modu batean edo bestean. Agian, batzuentzat alaia eta bizia den abestia, beste batentzat lasaigarria den abestia da. Baliteke, halaber, pertsona batzuek musika jakin bat topatzea yoga egiteko orduan, eta beste batzuentzat, berriz, distrakzio bat baino ez izatea. Gauza ziurra da bi kontzeptu horiek zerikusi handia dutela, eta etengabe berelikatzen direla antzinako praktika horren hasieratik. [8]

 
 

Usaina

aldatu

Kandelak eta intsentsua[9][10]

aldatu

Yoga pentsatzerakoan, gehiengoak intsentsuak eta kandelak etorriko zaizkie burura, hiru hauek oso lotuta baitdaude.

Klasera sartu aurretik zapatak kentzea, om-a kantatzea, intsentsua eta kandelak erabiltzea, praktika klasearen hasieran jartzea Yogaren popularizazioaren ondorioz, pertsona askok praktika horren aberastasunari etekina ateratzen diote, baina baita alderdi garrantzitsu batzuk galtzea ere. Indiako filosofian aditua den Naren Herrerok Yogako klaseetan ikusi eta praktikatzen ditugun tradizio hinduaren berezko elementu batzuen jatorrian eta helburuan sakontzen laguntzen du.

Kandelak jartzea apaingarria izan daiteke. Intsentsua erabiltzeak taldeko praktika baten ondoren ikasgelan geratu den giza usaina baretzeko balio dezake. Baina, yogaren tradizioari begiratzen badiogu, erabilera praktiko horiek helburu are erabilgarriagoetan errotuta daudela ikusiko da. Sinbolismo sakonak ere badira, agian ikusten ez ditugunak, baina oraindik ere hor daudenak.

Eskarmentu handiko yoguiek beti gomendatzen dute atmosfera on bat sortzea praktikatu ahal izateko. Ez bakarrik posturak, baizik eta pranayama edo meditazioa, baita leku garbi, lasai eta dardara inspiratzailearekin ere. Horregatik dira garrantzitsuak zapatak kentzea edo Om abestea. Orain, zentzumenak nolabaiteko kontrolpean jartzea yogaren helburua bada ere, asmoa ez da haien aurka borrokatzea, baizik eta haien lagun egitea. Haur bati hortzak garbitzen dizkiogun bezala, goxoki hitz eginez, krokodilo edo marrubizko hortzetako pasta formako eskuila eskainiz.

Ildo beretik, intsentsua erretzean, usain atseginak erakarri eta leku horretan kokatzen gaitu, gure praktikaren lekuan. Egunak joan eta egunak etorri, usaimena usaintzean errazago zentratzen da usaimenaren zentzua, eta gure gogoa ere bai. Ez da kasualitatea, pentsamendu indiar tradizionalarentzat, usaimenaren zentzua lurrarekin lotuta egotea. Ildo horri jarraituz, esan daiteke usain atsegina sentitzeak errotu eta finkatu egiten gaituela.

Egia da pertsona batzuek intsentsuaren usainarekin sufritzen dutela, eta, kasu horretan ere, zentzumenak erakartzeko araua beste metodo batzuetan aplika daiteke. Horregatik, entzumenerako inbokazio-mantrak kantatzen dira, OM kasu. Edo ukimenerako arropa, esterilla edo kuxin bera janzten dugu, praktikarako prestatzen gaituztenak.

Arreta kontzentratzeko gaitasun horretaz gain, intsentsuaren keak, sinbolikoki, Gorenera igortzen du. Den-dena sarkorra da, leku guztietara iristen da, aretoaren bazter urruneneraino. Era berean, gogoa gauza guztietan, izaki guztietan eta leku guztietan dagoela ulertzen da. Hori dela eta, intsentsua erabiltzen da, aromatizatzaile gisa ez ezik, bibrazioa edo energia praktika-espazioan garbitzeko ere.

Purifikaziotaz hitz eginda, sua jotzen da purifikatzaile handitzat. Dena erretzen du, nahiz eta batek kandela edo olio-lanparatxo bat pizten duenean suaren argi-itxura azpimarratzen duen. Argia emateko gaitasun horrek helburu praktikoak ditu, baina baita alderdi sinboliko unibertsala ere: argiak iluntasunean duen garrantzia. Edo, bestela esanda, ezjakintasunari buruzko ezagutzaz. Yoga tradizionalaren bide guztiak autoezagutza du helburu, hau da, gure benetako izaerari erreparatzea. Espirituala dela esan genezake, ez materiala. Kandelak pizteak, beraz, gure esentzia argitzeko asmo hori adieraz dezake.

Yogako areto batean maisu edo jainko baten irudi sakratu edo inspiratzaileren bat dagoenean, kandela bere aurrean jartzen da gurtza bezala. Irudiari argia ematea, hain zuzen ere, gure bidean aurrera egiteko itsasargi egiten gaituen objektu edo pertsona baten irudikapen bat nabarmentzea da.

Jakina, kandela eta intsentsu gabe praktikatu daitekela, eta oraindik zerbait benetakoa edo espirituala litzateke. Era berean, ondo erabilitako kanpo-elementuek gure praktikan sakontzen lagun diezagukete, praktika hori ondo errotuta egon arte behintzat.

Santaluma

aldatu

Jatorriz Asiakoa, santaluma sandaloaren zuhaitz sakratua da, eta ehun urte bete arte bizi daiteke. Bere zur gorrixka eta usaintsua tailu sakratuak egiteko eta aromaterapian eta lurringintzan oso preziatua den olio bat ateratzeko erabiltzen da, hainbat formatutan aurki dezakegu, olio esentzialetik espazio bat erre eta lurrintzeko hagaxketara.

Haren usain atsegin eta inguratzailea oso presente dago Indiako erritualetan. Gogoetarekin, gogoarekin topo egitearekin lotzen da, banako bakoitzaren barneko nia eta zerizan jainkotiarra aurkitzen laguntzen du. Ez da harritzekoa meditazioan erabiltzea: mundu osoko yoga zentroetan dago.

Bere erabilera medizinalak larruazaleko afekzioak hobetzen ere laguntzen du, narritaduratik lehortasun larrira; beraz, bere funtsezko olioaren tantatxo batzuk gehitu diezazkiokezu zure ohiko gorputzeko hidratatzaileari, bere ekintza hobetzeko.

Jantziak

aldatu

Kontua ez da diru asko gastatzea, zure arropan erabil ditzazkezun elementuak bila ditzazkezu; baina kontuan izan beti jantzi bakoitzak honako hau izan behar duela: [11]

  • Erosoa: ariketari begira jartzea da egokiena. Kontuan izan edozein deserosotasunak kontzentraziotik aterako zaituela. Janzkera oso lasaia eta estua ez izatea gomendatzen da.
  • Oso elastikoa: yogako jarrerek gorputza mugiarazten dizute normalean mugituko ez zenukeen modu batean; beraz, zure arropak zure mugimenduetan lagundu behar zaitu.
  • Erresistentea: lurrean luzaroan egongo zara. Beraz, inbertsio iraunkorra egin dezazun eta diziplina hori erabiltzean istripuak saihets ditzazun, kalitate handiko janzkera erabiltzea da egokiena.

Jarraian, kirol honetan laguntzen duten oinarrizko bost jantziak aztertuko dira.

  • Kotoizko edo likrazko galtzak

Bi gauza garrantzitsu hartu behar dira kontuan galtzak aukeratzeko unean: elastikoa izatea norberaren mugimendua ez mugatzeko, baina ez izatea oso zabala edo astuna, deserosotasuna eta desoreka eragin baititzake.

Likrazko galtzak edo legging-ak ezin hobeak dira yoga egiteko. Hala ere, zenbait puntu hartu behar dira kontuan galtza ideala aukeratzerakoan. Ez du estuegia izan behar eta ez du gerrian ebaki baxurik izan behar, azken gauza zure barruko arropa gela osoari erakustea baita.

  • Galtza etnikoak

Galtza estuak erabili beharrean etnia motako galtzak erabili daitezke, normalean bota zabalekoak, hauek, aukera bikaina dira yoga egiteko. Praka mota hori aukeratzen badira, gutizia edo arrantzale mota izatea gomendatzen da, bota zabalak asana bat egitean enbarazu egin ez dezan.

  • Kamiseta mahukarik gabea edo mahuka zabalekoa

Yoga egiteko kamiseta ezin hobea da besoak mugitzeko unean enbarazu egiten ez duena. Horregatik, klimak uzten badu, mahukarik gabeko kamisetak ezin hobeak dira. Kotoizko alkandora elastiko batek ere funtzionatuko du. Gainera, transpirazio asko egiterakoan, kamisetaren materialak hezetasuna xurgatuko du eta.

  • Zapata arinak

Interneten yogako irudien bilaketa azkar bat egitean, ikusten da diziplina hori praktikatzen ari diren pertsonen argazkietan inork ez duela zapatarik erabiltzen. Horrek ez du esan nahi guztien kasua denik. Zapatak erabili nahiean, edo eguraldiak uzten ez badu oinutsik egoten, oinetako arinak, erosoak eta elastikoak aukeratu behar dira.

Galtzerdiak ere erabil daitezke, irristagairik gabe. Kirol jantzien marka ezberdinek yoga egiteko oinetako bereziak ekoitzi dituzte. Oihalezko zapatak dira, lokarririk gabeak, zola oso mehea dutenak eta oinari doituak, eta ez dute eragozpenik jartzen posturak egitean.

  • Yoga egiteko azpiko arropa

Gomendio berezia neskentzat. Ez da komenigarria hagak eta paparreko bularretakoak erabiltzea. Barruko arropa gai garrantzitsua da yoga egiteko unean, eta kirol-topak edo paparreko bularretakoak aukerarik onena dira. Are gehiago, espazio klimatizatuan egoterakoan edo klima epelean eta eroso sentitzean, elastikorik gabeko kirol-topa bakarrik erabil daiteke.

Halaber, erabilitako kuleroa ondo aukeratu behar da, ez badago mugimendu batzuk eragotziko dituen handiagorik edo txikiagorik, tanga aukera bikaina da. Mutilentzat, egokia da slip motako barruko arropa edo estuegia ez den boxer bat erabiltzea.

Turismoa

aldatu

Turismo bidaietan zehar yoga egiteak norbera non dagoen, nola sentitzen den eta unean uneko arreta osoarekin bizitzen laguntzen du. Horrek, inguruneaz gozatzeko bidea zabaltzen, barne-elkarrizketa ona izaten eta gure oztopo guztiak gainditzen laguntzen du. Horrela, bizitzaz gozatzeko aukera eskainiz.[12][13]

Asana edo meditazio errutinen praktikak goizean goiz hasten dira. Beraz, turismoa yogarekin batera burutzeak; eguna energia gehiagorekin, positiboagoarekin eta gaitasun fisiko handiagoarekin hastea ahalbidetzen du.

Yoga bidaiek menu osasungarriak dituzte eta dieta begetariano zein ekologikoak izaten dituzte. Horrela, oporretan lanetik eta presatik deskonektatzeaz gain, ohitura txarretatik eta gaizki jatetik deskonektatzeko aukera ere ematen du.

Osasun fisikoa zaintzeaz gain, ondo pasatzeko aukera dakarte bidaia hauek. Yogako oporren programazioak talde dinamikak izaten ditu, barre algaretan murgiltzeko asmoarekin.

Yoga bidaia hauek oso ingurune naturaletan gertatzen dira; naturarekin konektatzeko, norberaren barneko munduarekin konektatzeko, gauza sinpleek dakartzkiten onuraz gozatzeko eta mundu digitaletik at egoteko.

Leku turistikoak

aldatu
 
Bali

"Jainkoen uhartea" yogien toki gogokoenetako bat da; paisaiengatik, lasaitasunagatik, txoko guztiek duten aire espiritual horrengatik… Balin 500 erretiro espiritual baino gehiago daude eta yoga eskola ugari ere bai. Baliko kultur hiriburua arrozez inguratuta dago eta bakea aurkitzeko bide ematen du.

Han yoga egiteko, beste leku apart bat Canggu da: giro gazteagoa eta surfzaleagoa da, baina erraztasun guztiak ditu eta hondartzatik gertu dago. Zona horretan The Practice Bali eta Serenity gomendagarriak dira.

 
India

Yogaren sorterria da. Tokirik hoberena, beharbada, Rishikesh da, "Munduko yogaren hiriburua" izenaz ezagutzen den hiria. Milaka pertsona joaten dira urtero Rishikeshera bere alderdirik espiritualena esplotatzeko asmoarekin. Gainera, urtero Rishikeshen, munduko yoga ekitaldirik garrantzitsuenetako bat ospatzen da: International Yoga Festival. Astebetez, mundu osoko milaka yogi biltzen dira eguneroko yoga klaseak, meditazio gidatuak, hitzaldiak eta bestelako ospakizunak egiteko.

 
Tailandia

Thailandia, yoga egiteko aukera handiak dituen herrialdea izateaz gain, txokorik merkeenetako bat ere bada. Iparraldean, Chiang Mai hiria toki ezin hobea da aste eta hilabete batzuetan bertan instalatu eta benetako yogia izateko: oso hiri espirituala da, eta jatetxe begano eta begetariano ugari eskaintzen ditu. Wild Rose Yoga hiriko gunerik ospetsuena da. Itsasoa gertu edukitzea nahi izan ezkero, yoga egiteko beste leku on batzuk Koh Phangan eta Koh Yao Noi dira.

Bere aberastasun naturalengatik, yoga praktikatzeko tokirik onenetako bat da. Erdialdeko Amerikako herrialdea erretiro espiritualen zentroz eta yoga eskolaz beteta dago, edozein distrakziotatik urrun. Praktika hondartzarekin konbinatu edo itsasoa gertu eduki nahi baduzu, Santa Teresa leku aproposa da. Hiri txiki eta buhame hau yoga zentroz beteta dago. Ezagunenetako bat Harmony Hotela da, egunero erretiroak, 6 edo 7 eskola eta ikastaroak eskaintzen ditu.

Espainian, yoga egiteko leku aproposenen artean, Ibiza gailentzen da. Balear uhartea festa-leku ospetsua izateagatik ezaguna da eta bere paisaia mediterraneoak yogan inspiratzeko energi iturri agortezina dakar. Ibizan urtero ehun yoga-erretiro baino gehiago antolatzen dira prezio merkeetan. Herri turistikoenetan, yoga eskolak eta Depura Ibiza bezalako terapia holistikoak daude.

Espainian yoga egiteko beste leku on batzuk Alpujarra Granadina, Fuerteventura, Lanzarote eta Tarifa dira.

Atitlan lakua munduko lakurik politenetako bat da, sumendiez inguratuta. Horregatik, ez da arraroa yoga atsegin duten askoren turismo-leku gustukuena izatea. Erraza da lakuaren ertzean yoga eskolak aurkitzea, praktika are lasaiagoa izan dadin.

Yoga Euskal Herrian

aldatu

1980tik aurrera barneratzen hasi zen Euskal Herrian, baina 1990.hamarkadan modan jarri zen arte ez zen masiboki praktikatu.

Mundu osoan zehar asko zabaldu den praktika da, azken urteetan bereziki Europan. Euskal Herrian batez ere yoga egiteko erretiroak daude, gehienak aste bukaera batekoak, lasaitasunean adituekin yoga praktikatzen da. Taldeka joaten dira eta helburua lasaitasunean egotean datza.

Mindfulnessa

aldatu

Askotan, yoga eta mindfulnessa ez dira bereizten: nahiz eta antzekotasunak izan, beharrezkoa da alderaketa bat egitea.

Zer diren

aldatu

Mindfulnessa, arreta osoa edo kontzientzia osoa ere deitua, egiten dugunari nahita adi egotean datza, epaitu, atxiki edo esperientzia nolabait baztertu gabe. [14]

Meditazio vipassanoan oinarritutako praktika da. Pentsamenduei, emozioei, gorputz-sentsazioei eta inguruko giroari arreta desgrinatsua eskaintzean datza, egokiak diren ala ez erabaki gabe. Arreta hautematen den horretan jartzen da arreta, arazoez, horien kausez eta ondorioez arduratu gabe, eta irtenbiderik bilatu gabe.

Mendebaldeko testuinguruan arreta osoa garatzen eta jendarteratzen lagundu dutenen artean, Thích Nhất Hạnh, Herbert Benson, Jon Kabat-Zinn, Richard,J Davidson eta Sam Harris daude.[14]

Yogan maila fisikoan zein mentalean lan egiten da, malgutasuna, oreka eta tentsio muskularrak hobetuz. Era berean, maila mentalean, yogak kontzentrazioa, memoria eta sormena bezalako alderdiak hobetzen ditu, eta estresa, antsietatea eta insomnioa kontrolatzen laguntzen du. Ongizate mentaleko egoera hori lortzeko, yogak mindfulnessa txertatzen du bere ariketetan. Mindfulness-a kontzientzia osoa da eta meditazioa orainaldian izatea besterik ez da. [15]

Harremana

aldatu

Yogari dagokionez, mindfulnessaren filosofia darabil, buruaren eta gorputzaren arteko oreka indartzeko. Muskuluen malgutasuna eta erresistentzia lantzea du ardatz eta, beraz, jarduera ez da meditazionala soilik, baizik eta adimenarentzat eta gorputzarentzat balio du. [16]

Testu garrantzitsuak

aldatu
Iturria Data Testua
Patanjali-ren yoga sutrak K.a. IV. mendea "Yoga kontzientziaren gorabeheren lasaitasuna da"
Katha Upanishad K. a. V. mendea "Egoerarik garaiena bezala ezagutzen da, bost zentzumenak adimenarekin batera, geldirik daudenean eta adimena aktibo ez dagoenean. Orduan norbera distrakziorik gabeko egoeran sartzen da, yoga sorrera eta desagerpena baita"
Bhagavad Gita K.a II. mendea "Yoga ekintzarako trebetasuna da"
Vaisesika sutra K.a. IV. mendea "Zentzumenen, adimenaren eta objektuen batasunaren ondorioz plazerra eta sufrimendua sortzen dira. Hori gertatzen ez denean gogamena norberarengan dagoelako da, ez dago ez plazerrik ez sufrimendurik. Hori da yoga"
Linga purana Kristau garaiko VII-X mendeetan "Yoga hitza nirvana da, Shiva".
Adi Shankara-ren

Brahmasutra-bhasya

K.a. III. mendea "'Yoga errealitatea hautemateko bidea da”
Kashmir Shaivism Kristau garaiko VI-X mendeetan "Yoga erakunde batek beste batekiko duen unitatea dela esaten da".
Shaiva Siddhanta Kristau garaiko VI-X mendeetan “Bere izaeraren agerpenari nahitaez lotuta dagoena... Siva egoeran dagoela esaten da”
Yogabija, hatha yoga lana. Gure garaiko XIV “Dualitate guztien batasunari yoga esaten zaio.”

Erreferentziak

aldatu
  1. «Historia del yoga: origen y tradición - AIRE Magazine» beaire.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Doga (yoga para perros): lo nuevo para conectar profundamente con tu perro» La Vanguardia 2019-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  3. «Yoga aéreo o aeroyoga: ¿Qué es y qué beneficios nos ofrece?» aptavs.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Yoga para la salud: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  5. «Tipos de yoga: ¿cuál es el tuyo? | AIRE Ancient Baths» beaire.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Tipos de Yoga. ¿Qué tipo de yoga te viene mejor? ૐ» WIDEMAT®. Disfruta del yoga con más libertad con la esterilla de yoga más grande del mercado. Compra tu esterilla de yoga ideal para hacer yoga en casa 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  7. «Tipos de yoga | Diferencias y cómo saber qué estilo encaja más contigo» Xuan Lan Yoga 2020-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  8. (Gaztelaniaz) Heather. (2016-03-08). «Sobre la música y el yoga « Yogalinda» Yogalinda (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  9. (Gaztelaniaz) Filippi, Aminie. (2020-05-18). «¿Por qué se ponen incienso y velas en tu clase de Yoga?» Revista Yoga Journal (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Sándalo, un aroma para tu equilibrio» InStyle 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  11. (Gaztelaniaz) «¿Qué ropa debo usar para practicar yoga? 5 recomendaciones» Mejor con Salud 2018-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  12. (Gaztelaniaz) Molinero, Lorena. (2020-03-09). «Los increíbles beneficios de los viajes con yoga» Turismo de Bienestar (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  13. (Gaztelaniaz) «Los mejores destinos para practicar yoga» IATI Seguros 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  14. a b Williams, J. Mark G.; Kabat-Zinn, Jon. (2011-05-01). «Mindfulness: diverse perspectives on its meaning, origins, and multiple applications at the intersection of science and dharma» Contemporary Buddhism 12 (1): 1–18.  doi:10.1080/14639947.2011.564811. ISSN 1463-9947. (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  15. (Gaztelaniaz) «¿Qué diferencias existen entre el yoga y el mindfulness?» Cmujer 2020-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  16. (Gaztelaniaz) «La meditación, mindfulness y el yoga» Soluna Cuerpo y Mente 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).

Kanpo estekak

aldatu