Niccolò Paganini

Niccolò Paganini edo Nicolò (Genova, Italia, 1782ko urriaren 27a - Niza, Sardiniako Erresuma, 1840ko maiatzaren 27a) italiar biolin-jotzaile, biola-jotzaile, gitarra-jotzaile eta musikagilea izan zen.

Niccolò Paganini
Niccolo Paganini01.jpg
Bizitza
Jaiotza Genova1782ko urriaren 27a
Herrialdea  Genovako Errepublika
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Niza1840ko maiatzaren 27a (57 urte)
Hobiratze lekua Villetta Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua : barne-odoljarioa
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Ikaslea(k) Camillo Sivori (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, biolin-jotzailea, Birtuosoa, biola-jotzailea eta gitarra-jotzailea
Lan nabarmenak 24 Caprices for Solo Violin (en) Itzuli
Violin Concerto No. 1 (en) Itzuli
Violin Concerto No. 2 (en) Itzuli
Violin Concerto No. 3 (en) Itzuli
Violin Concerto No. 4 (en) Itzuli
Violin Concerto No. 5 (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa art music (en) Itzuli
Musika instrumentua biolina
biola
gitarra
IMDb nm0656028
Paganini-signature-1832.png

BiografiaAldatu

XIX. mendeko biolin-jotzaile nagusia izan zen eta biolinaren teknikaren eraberritzailea. Txikitatik hasi zen biolinerako idazten eta kontzertuak ematen. 1797. urtean Lombardian zehar ibili zen aitarekin biolina jotzen, eta gero eta ezagunagoa bihurtu zen.

1805. urtean Luccako gortean aritu zen biolin-jotzaile eta orkestra zuzendari gisa.

Hurrengo urteetan aurkezpena egin zuen Milanen (1813), Vienan (1828), Parisen eta Londresen (1831), eta berebiziko arrakasta lortu zuen.

Lan aipagarriak ditu: 24 Capricci, 6 biolin kontzertu, 12 sonata biolin eta gitarrarako; 6 kuarteto biolin, biola, txelo eta gitarrarako, eta bariazioak.

Paganinik behatzak jartzeko eta biolina doitzeko modu berriak zituen. Inprobisatzeko orduan bikaina zen, eta noizean behin biolineko hariak puskatzen zituen, eta hari bakarrarekin ere jotzen zuen.

Pablo Sarasatek eta Eugène Ysaÿek erabili zituzten, besteak beste, Paganiniren berrikuntza teknikoak.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niccolò Paganini