Hazbete
Hazbetea luzera neurri antropometriko bat da, eta hatz bat bezain luze dela jotzen da. Nazioartean, " ikurrarekin adierazten da (adibidez: 6" = sei hazbete). Hatza ere esaten zaio; bai eta, enborren lodiera adierazteko, ontza ere.[1]
Hazbete | |
---|---|
![]() | |
Azpiklasea | system of measures in the Grand Duchy of Lithuania (en) ![]() ![]() ![]() |
Neurtzen du | longitudea |
SI sistemarako konbertsioa | 0,0254 m |
Unitate estandarretan | 0 km, 0,0254 m, 0 mi, 2,54 cm, 25,4 mm, 0,083333 ft, 0,027778 yd, 0 pc, 0 ly, 0,254 dm, 0 UK nmi, 0,00012626 fur, 0,0012626 ch, 1.000.000 µin, 25.399,54 μm, 3 H, 1.000 mil, 1,016 metric inch (en) ![]() ![]() |
Honen izena darama | Erpuru |
Ikurra | ইঞ্চি, in, coloj, tolli, اینچ, pouces, pulgadas, hüvelyk, pollici, инчи, ഇഞ്ച്, cali, pol, țoli, дюймов, tum, дюймів, 英寸, إنش, ίντσες, düym eta in |
Baliokideak
aldatuGaur egun, munduko leku gehienetan Nazioarteko Unitate Sistema erabiltzen da. Hauek dira hazbete mota bakoitzaren baliokideak, sistema horretan:
- Hazbete bat (Euskal Herriko sistema eta Gaztelako sistema) = 2,32166 cm
- Ontza bat (Euskal Herria) = 2,318 cm
- Hazbete bat (britaniar sistema inperiala) = 2,54 cm
- Hazbete bat (Aragoi) = 2,14 cm
- Hazbete bat (Mexiko) = 2,3278 cm
Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak ez du arrazoirik ikusten hazbetea erabiltzen jarraitzeko lan zientifiko eta tekniko modernoetan[2].
Kalkulagailua
aldatuBritainiar sistema inperialeko 1 hazbeteren neurriaren baliokideak hauek dira:
- 2.54 zentimetro (hazbete bat 2,54 cm dira)
- 25.4 milimetro (hazbete bat 25,4 mm dira)
- 1/12 edo 0.08333 oin
- 1/36 edo 0.02777 yarda
- 10000 hazbete hamar-milaren, makinarian erabiltzen den unitatea.
- 1000 hazbete milaren, papergintzan erabilia.
- 100 puntu, Australiako meteorologian erabilia.
- 72 puntu tipografiko.
- 6 pika tipografiko.
- 3 barleycorn, zapatagintzan erabilia.
- 0.999998 AEBko hazbete kartografiko.
- 1/3 edo 0.333 esku.
- 1/4 edo 0.25 arra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Herri kirolak: Aizkolariak Euskadi.net-en
- ↑ (Frantsesez)(Ingelesez) Le Système international d’unités. Bureau international des poids et mesures, 146 or. ISBN 978-92-822-2272-0..
Kanpo estekak
aldatu