Martina Castells Ballespí

mediku katalana, Espainian mediku-doktore gradua lortutako lehen emakumea

Martina Castells eta Ballespí (Lleida, Katalunia, 1852ko uztailaren 23aReus, 1884ko urtarrilaren 21a) mediku katalana, eta Espainian medikuntzan doktoratu zen lehenengo emakumea.[1][2][3][4]

Martina Castells Ballespí

(1882)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartina Castells i Ballespí
JaiotzaLleida1852ko uztailaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaReus1884ko urtarrilaren 21a (31 urte)
Heriotza modua: Nefritisa
Familia
Ezkontidea(k)Antoni Constantí Bages (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
(1877 - 1882) lizentzia : medikuntza, Kirurgia
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Josep de Letamendi i de Manjarrés (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua
InfluentziakJosep de Letamendi i de Manjarrés (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Lleidan jaio zen 1852ko uztailaren 23an. Martín Castells Melcior medikuaren eta Luisa Ballespí Solanesen alaba. Espainiako medikua izan zen, Espainiako lehen hiru emakumeetako bat zelako ezaguna, María Elena Maseras eta Dolores Aleu Rierarekin batera, matrikulatzen (1877) eta medikuntzan lizentziatzen (1882, Bartzelonako Unibertsitatean). Lizentziatu ondoren, doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen, 1882ko urriaren 4an, Dolores Aleu baino lau egun lehenago, eta María Isidra de Guzmán y de la Cerda baino mende bat geroago —Alcaláko Unibertsitateak Giza Arte eta Letren Fakultatean doktoratu zuen 1785ean—.[5]

Medikuen biloba eta alaba, Jose de Letamendik babestu zuen lizentziatzeko behar ziren baimenak lortzeko. Pediatrian espezializatu eta Reusera joan zen. Han Ospitale Militarrean eta Pere Mata Institutuan egin zuen lan.

Antonio Constantirekin, mediku militarrarekin, ezkondu zen. Martina Castells 1884ko urtarrilaren 21ean hil zen Reusen, hogeita hamaika urterekin, lehen haurdunaldian gertatutako nefritisaren biktima.[6]

 
Martina Castells Ballespí doktorearen omenezko bustoa. Lleidako etorbidean dago.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Lleidako gizarteak Martina Castells ohoratu nahi izan du hainbat aintzatespen eta ekimenekin:

  • Rambla bat Cappont auzoan.
  • Cappont Kultur Kolektiboak 1999ko ekainaren 5ean bere izena zeraman erraldoi bat bataiatu zuen, bere garaiko jantziekin eta mediku maletatxoarekin eta fonendoskopio bat eskuan.
  • Cappont Kultur Kolektiboak brontzezko busto bat egiteko ekimena sustatu zuen, Miquel Gaston eskultore targararen lana, eta Martina Castellsen ramblan jarri zuten.[7]

2013an Bartzelonan ere medikua ohoratu nahi izan dute, Arrabaleko plazatxo eta haur parke bati bere izena jarrita.[8][9]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu