Ireki menu nagusia

Bill Clinton

Ameriketako Estatu Batuetako 42. presidentea

William Jefferson Clinton (Hope, Arkansas, 1946ko abuztuaren 19a), Bill Clinton moduan ezaguna, estatubatuar politikaria da, 1993tik 2001era Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izandakoa.

Bill Clinton
Bill Clinton portrait (2015).jpg
42. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1993-01-20 - 2001-01-20
George H. W. Bush - George W. Bush
Hautaketa: 1992 United States presidential election Itzuli, 1996 United States presidential election Itzuli
Arkansasko gobernadorea

1983-01-11 - 1992-12-12
Frank D. White Itzuli - Jim Guy Tucker Itzuli
Arkansasko gobernadorea

1979-01-09 - 1981-01-19
Joe Purcell Itzuli - Frank D. White Itzuli
Arkansasko Fiskal Nagusia

1977-01-03 - 1979-01-09
Jim Guy Tucker Itzuli
enbaxadore

Bizitza
Izen osoa William Jefferson Blythe III
Jaiotza Hope (Arkansas)1946ko abuztuaren  19a (72 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Chappaqua Itzuli
Talde etnikoa estatubatuar zuria
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Aita William Jefferson Blythe, Jr.
Ama Virginia Clinton Kelley
Ezkontidea(k) Hillary Clinton  (1975-10-11 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Hot Springs High School Itzuli 1964)
Georgetowngo Unibertsitatea
Edmund A. Walsh School of Foreign Service Itzuli
(1964 - 1968) Zientziatan graduatua
University College Itzuli
(1968 - 1970)
Yale Law School Itzuli
(iraila 1970 - maiatza 1973) Juris Doctor Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, estatu-politikaria, abokatua, diplomazialaria, autobiografialaria, idazlea, irakaslea eta saxofoi-jotzailea
Lantokia(k) Washington
Enplegatzailea(k) University of Arkansas Itzuli
Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Kidetza Batzorde Trilaterala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
French-American Foundation Itzuli
Phi Beta Kappa Elkartea
Musika instrumentua saxofoia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001051
www.clintonlibrary.gov/
Bill Clinton signature2.png

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen (1973-1976) Arkansasen. 1974an egin zuen lehen ahalegina politikaren alorrean, Kongresurako hauteskundeetara aurkeztu baitzen eta, galtzaile atera bazen ere, boto-kopuru handia bildu zuen Alderdi Demokratarentzat. 1976an, Clinton berriro hauteskundeetara aurkeztu zen, eta ordukoan Arkansasko fiskal nagusi atera zen. Handik bi urtera, Arkansasko gobernadore hautatu zuten, eta kargu horretan egon zen hainbat urtez.

Clinton Estatu Batuetako lehendakari izendatu zutenean.

1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Alderdi Demokrataren hautagai izatea lortu ondoren, hiru zutabetan oinarritu zuen hauteskunde-kanpaina: ekonomia krisialditik ateratzeko plan bat, erdi-mailako gizarte-klaseari zergak gutxitzea eta osasun-segurantza moduko bat ezartzea. Hauteskundeetan, Clintonek botoen % 43 eskuratu zituen, Bushek % 38 eta Perotek % 19. 1993ko inaugurazio hitzaldian adierazi zuenez,

Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Bill Clinton-en lehen inaugurazio hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Gaur egun, lurreko toki guztietako pertsonekin lehia baketsuan irabazten dugu bizimodua. Indar sakonak eta boteretsuak ari dira gure mundua astintzen eta berregituratzen; garaiotako arazorik premiazkoena ea gure laguna aldatzerik dagoen jakitea da, ez gure etsaia. Mundu berri honek milioika amerikarren bizitza aberastu du, eta lehiatzeko eta irabazteko gai dira amerikarrak. Baina gehiengoak gutxiagoren truke lan gehiago egiten duenean, beste batzuek lanik egin ezin dutenean, osasungintzako gastuak gehiegizkoak direnean familientzat eta enpresak (handiak nahiz txikiak) hondatzeraino hel daitezkeenean, delinkuentziari zaion beldurrak askatasuna ebasten dienean legearekiko leial direnei, eta milioika ume pobrek ezin dutenean irudikatu ere egin guk haientzat eskatzen dugun bizimodua, orduan, lagunok, ez da aldaketarik egon.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Agintera igo eta berehala, ia 500.000 milioi dolar eskatu zituen zerga-igoeretan eta gastu gutxitzeetan, eta Kongresuak ia guztia onartu zion. Agintaldi hartan onartu zen, orobat, Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoren arteko NAFTA edo merkatu batua. Osasun-sistemaren erreforma, ordea, atzera bota zioten. Kanpo-arazoen eremuan, israeldarren eta palestinarren arteko bake-prozesua bultzatu zuen. Balkanetara, berriz, 20.000 soldadu igorri zituen, nazioarteko indar gehiagorekin, bakeak egitera. 1996ko hauteskundeak aurrekoak baino errazago irabazi zituen Clintonek, botoen % 49 eskuratu baitzituen. Kanpo-arazoetan, Errusiako presidentea, Boris Jeltsin, sobietar blokeko kide izandako hiru estatu NATOn sar zitezen konbentzitu zuen.

Clintonen bigarren agintaldi hori markatu zuen gertaera nagusia sexu-eskandalu bat izan zen. Monica Lewinsky izeneko Etxe Zuriko bekadun ohi batekin sexu-harremanak izana egotzi zioten, eta Clintonek ukatu egin zuen, zinpean. Baina Kenneth Starr fiskalak Lewinsky deitu zuen deklaratzera, eta hark harremanak aitortu ondoren, Clintonek onartu behar izan zuen ez zuela egia esan. Hala, 1998ko abenduaren 19an, auzia sartu zioten lehendakariari zin faltsua egiteagatik eta justiziari oztopoak jartzeagatik, baina, Senatura eraman zenean, kasua bertan behera geratu zen.

ErreferentziakAldatu

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bill Clinton