Longboard surfeko taularen aldaera bat da, lehorrean ibiltzeko balio duena.

Cruiser modalitatea.

Erabilerak aldatu

Longboardari hainbat erabilera ematen zaio. Hona hemen arruntenak:

  • carving (sigi-saga mugituz abiadura hartzea)
  • downhill lasterketa (aldapan beherako lasterketa)
  • slalom lasterketa, sliding (irristatzea)
  • transport (hiritik ibiltzea, garraiobidetzat erabiltzea)
  • dancing (oholaren gainean «dantzatzea»)

Neurriak eta prezioak aldatu

Normalean skate normal bat baino garestiagoak dira, prezioen zerrenda oso zabala da 100€-tik aurrera.

Tamaina ugariko taula aurki ditzakegu merkatuan, 90cm –tik 150cm –ra. Horrez gain forma anitz dituzte, eta forma horien barruan tail (atzeko partea) eta nose (aurreko partea) desberdinak aurkitu ditzakegu. Baina ez dugu bakarrik ohola kontuan hartu behar, ardatzak eta gurpilak oso garrantzitsuak baitira. Ardatzei dagokienez skate batek dituen ardatzekin konparatzen baditugu alderantzizkoak direla konturatuko gara. Gurpilak tamaina eta gogortasunaren arabera sailkatzen dira.

Profesionaltasuna aldatu

Ez dago mundu profesionalik kirol honetan txapelketari bagagozkio, baina profesionaltzat har ditzakegu marka baten laguntza duten longboarder edo longboard lasterkariei.

Filmak eta oihartzuna aldatu

Pelikulak egin dira kirol honen inguruan, gehien bat bere jatorriari buruz. “Los amos de Gogtown” da ezagunena. Aipatzekoa da ere Original Skateboards markak duen kanala You tube-n.

Kanpo estekak aldatu