TransAsia Airwaysen 222 hegaldia

2014ko uztailaren 23an, TransAsia Airwaysen 222 hegaldiak (GE222/TNA222) Txinako Kaohsiung eta Magong aireportuen arteko hegaldia izan behar zuen baina hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu zen Magong aireportuan, Penghu irlan (Taiwan mendebaldea).

TransAsia Airwaysen 222 hegaldia
Irudia
Map
Motahegazkin istripu
Data2014ko uztailaren 23a
KokalekuMagong Airport (en) Itzuli
HerrialdeaTaiwan
Partehartzaile kopuru58
AireontziATR 72 (en) Itzuli
AbiapuntuKaohsiung International Airport (en) Itzuli
HelmugaMagong Airport (en) Itzuli
KudeatzaileaTransAsia Airways (en) Itzuli
Hegazkinaren erregistroaB-22810
Kausacontrolled flight into terrain (en) Itzuli
Pertsona hilak48
Pertsona zaurituak15
Bizirik irten direnen kopurua10

Gertaera aldatu

Hegazkina Taiwaneko aireportu batetik atera zen ordubeteko atzerapenarekin, Matmo tifoiaren ondorioz, eta ordu erdi geroago irlan lur hartzea zen aurreikusitakoa. Tokiko agintarien arabera, lur hartzeko bigarren saiakeran erori zen hegazkina[1].

Istripuaren jatorria aldatu

Tifoiaren ondorioz orduko 100 kilometroko abiadura harrapatzen zuen haizeak eta eurite gogorrak jo zuen irla. Gainera, bi hildako, dozenaka zauritu eta 5.000 pertsona etxetik atera zituzten tifoiaren ondorioz. Agintarien guztiz ziurtatu ez arren, tifoia jotzen zuten istripuaren eragiletzat.

Bidaiariak eta eskifaia aldatu

Hasiera batean, Yong Peng Penghuko Suhiltzaileen buruak 51 hildako zeudela jakinarazi zuen, baina Garraio ministroak, behin-behinean, 47 direla esan zuen. TransAsia Airways konpainia taiawandarreko ATR 72 hegazkinean 54 bidaiari (lau haur tartean) eta eskifaiako lau kide zihoazen[2].

TransAsia Airwayseko 222 hegaldian zihoazen bidaiaren nazionalitatea
Nazionalitatea Pertsonak
  Taiwan 56[3]
  Frantzia 2
Guztira 58

Erreferentziak aldatu

  1. «Gutxienez 47 pertsona hil dira hegazkin-istripuz Taiwanen», Berria, 2014-07-23
  2. «Gutxienez 47 lagun hil dira Taiwanen izandako hegazkin istripu batean», Berria, 2014-07-23
  3. Kopuru honetan hegazkineko 4 eskifaia sartzen dira, taiwandar nazionalitatekoak eta 52 bidaiari, hauek ere taiwandarrak.

Kanpo estekak aldatu