Peder Severin Krøyer
Peder Severin Krøyer (Stavanger, 1851ko uztailaren 23a - Skagen, 1909ko azaroaren 21a) daniar margolaria izan zen.
Norvegian jaio zen, baina osaba-izebek Danimarkan hezi zuten. 1870ean amaitu zituen ikasketak Daniar Artearen Errege Akademian. 1871n Charlottenborgen egin zuen bere lehen margolana, eta han erakutsi zuen bere bizitza osoan zehar.
1877 eta 1881 artean Europan zehar bidaiatu zuen, artistak ezagutuz eta artea ikasiz. Parisen Léon Bonnatekin ikasi zuen eta inpresionisten eragina jaso zuen. 1882an Skagen-era bidaiatu zuen eta bertako artista eta idazleen komunitateko kide izan zen. 1888an Marie Martha Mathilde Triepcke margolaria ezagutu zuen Parisen, eta hurrengo urtean ezkondu zen.
IruditegiaAldatu
Artisten bazkaria Skagenen, 1883
Gosaria. Artista, emaztea eta Otto Benzon idazlea, 1893
From the Bourse of Copenhagen, 1895