Ireki menu nagusia

Zikloi tropikala haize bortitzak eta euri ugariak duten eta behe-presio gune baten inguruan sortutako ekaitz sistema osatzen duen fenomeno meteorologikoa da, haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituztenak. Indarra eta kokapenaren arabera, zikloi tropikalak beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, haizerauntsia[1] edo (urakana ere deitua) edo tifoia izan daitezke. Izena egitura zikloiko eta jatorri tropikala izatetik datorkie.

EgituraAldatu

 
Catarina zikloia, 2004.

Zikloi tropikal guztiek nukleo beroa, begia izenekoa, begi inguruko hormak eta inguruan zenbait euri alboak dituzte. Azken hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.

KokapenaAldatu

Munduan zikloi tropikalak pairatzen dituzten zazpi eskualde nagusi daude:

Urtero laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldeko Ozeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hego Ozeano Atlantikoan, Mediterranear itsasoan eta beste lekuetan.

SorreraAldatu

Zikloi tropikal bat sortzeko honako betebeharrak behar dira:

  1. Itsas azalaren tenperatura gutxienez 26,5 °C.
  2. Hozketa arina gaindegian.
  3. Hezetasun handia.
  4. Zizailadura bertikal behea.
  5. Ekuatoretik 10 gradu baino ez.
  6. Aurretiko nahasmendu atmosferikoaren sistema.

Horrexegatik, Tropiko artean sortzen dira, Coriolis efektuari esker. Itsas azalaren tenperatura hori udaren bukaeran lortzen da.

Zikloiak ezberdintzeko izenak jartzen zieten, nomenklatura eskema bat jarraituz.

Zikloi tropikalik ezagunenakAldatu

Eskualdeko izenakAldatu

Eskualdeen arabera, zikloi tropikalek izen ezberdinak dituzte:

ErreferentziakAldatu

  1. Behe-presioko perturbazio bortitza, kilometro askotara hedatzen da eta 118 km/h abiadura hartzen duten haizeak eragiten ditu. Euskalmeten definizioa

Kanpo loturakAldatu