Palermo

udalerri italiako

Palermo[1] (italieraz: Palermo; sizilieraz: Paliermu edo Paliemmu) izen bereko probintziaren eta Sizilia osoko hiriburua eta portua da. 670.000 biztanle inguru ditu gaur egun, eta, metropoli-eremuarekin, 1.064.000. Siziliaren ipar-mendebaldean dago, Tirreniar itsasoan. Ardoa, nekazaritzako gaiak eta produktu kimikoak esportatzen ditu. Garrantzi handiko industriagunea da (janari-industria, ehungintza, kimika, ontzigintza).

Palermo
Palermo
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
AlkateaRoberto Lagalla (en) Itzuli
Izen ofizialaPanormus
παν-όρμος
Palermo
Palermu
Jatorrizko izenaPalermo
Posta kodea90121, 90122, 90123, 90124, 90125, 90126, 90127, 90128, 90129, 90131, 90133, 90134, 90135, 90136, 90138, 90139, 90141, 90142, 90143, 90144, 90145, 90146, 90147, 90148, 90149 eta 90151
ISTAT kodea082053
Geografia
Koordenatuak38°06′56″N 13°21′41″E / 38.1156581°N 13.3612619°E / 38.1156581; 13.3612619
Map
Azalera160.59 km²
Altuera14 m
MugakideakBagheria, Belmonte Mezzagno, Ficarazzi, Isola delle Femmine, Monreale, Torretta, Villabate, Altofonte eta Misilmeri
Demografia
Biztanleria630.167 (2023ko urtarrilaren 1a)
−38.238 (2018)
Dentsitatea3.924,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia091
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Bizerta, Bukavu, Chengdu, Gdańsk, Hanoi, Khan Yunis, Miami, Monterey, Ottawa, Palermo (en) Itzuli, Timișoara, Pistoia, Rijeka, Samara, Santiago, Sestu, Tbilisi, Jaroslavl, Zagreb, Buenos Aires, Málaga, Sause, Düsseldorf eta Betleem
Katastro kodeaG273
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaPA
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.palermo.it

Aipagarriak dira katedrala (XII. mendean hasia) eta normandiarren garaiko elizak: San Giovanni degli Eremiti (XII. m.) eta San Cataldo (XII. m.), besteak beste. Aipagarriak dira, orobat, jauregiak: Zisa (XII. m.), Sclafani (XIV. m.), Marchesi (XV. m.), Chiaramonte (XIV. m.), Abbatelli (XV. m.) eta Bonagia (XVII. m.), besteak beste.

Geografia aldatu

Palermo kokatuta dago Papireto, Kemonia eta Oreto ibaiek eratutako arroan. Toki honi IX. mendeko arabiarrek Urrezko arroa deitu zioten. Palermoko mendilerroak arroa inguratzen du. Mendi hauek Tirreniar itsasora begira daude. Historian zehar, bere golkoaren itxurarengatik, anitz populaziok erabaki zuen Palermo konkistatzea. Izan ere, golkoa berezko portua da. Monte Pellegrinotiko panoramika ikusgarria da.

Orografia aldatu

 
Monte Pellegrinoren argazkia XIX. mendearen amaieran. Mendia ikusgai dago hiriko edozein tokitatik.

Hiriaren atzeko mendiak kareharrizkoak dira. Mendilerroaren itxurak Palermoko urbanizazioa behartu zuen, mendiek hiriko barruti batzuk banatzen dituztelako. Arroaren ondoko mendiek, hiria gotorleku naturala bilakatzen dute. Era honetan, iraganean oso zaila zen Siziliaren barrualdera iristea. Mendilerroaren altuerarik handiena La Pizzuta da, 1.333 metro inguru. Hala ere, historikoki mendirik garrantzitsuena Monte Pellegrino da, nahiz eta lautada batek mendilerrotik aldentzen duen. Johan Wolfgang von Goethek, mendi honen labarra Italiar bidaia saioan munduko harkaitzik ederrena definitu zuen.

Hidrografia aldatu

Gaur egun, Papireto eta Kemonia ibaiek antzinatik altxatutako eraikuntzaz beterik daude. Edozein kasutan, nabariak dira ibaien ibilguak, kaleak beraien gainean egin zirelako. Gaur egun, oraindik drainatu ez den ibai bakarra Oreto da, mendebaldeko hiriaren erdigunea eta industria-barrutiak banatzen dituena. Arroan badaude urtaroko errekak, betidanik aipatuta, zonalde zingiratsuak eratzen dituztenak, hala nola, Mondello barrutia.

Klima aldatu

Palermoko uda beroa da (Csa Koppen sailkapenean), neguak freskoak eta hezeak. Urtean zehar Palermo epela da, urteko batez besteko tenperatura 18,5 °C. Urteko Eguzkiaren argia 2.530 orduak dira. Elurra arraroa da.

      Datu klimatikoak (Palermo)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.8 15.1 16.1 18.4 21.8 25.1 28.3 28.8 26.6 22.9 19.3 16.0 21.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.5 12.1 13.2 15.7 18.9 22.4 25.6 26.2 24.1 20.4 16.8 13.3 18.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.2 9.1 10.9 12.9 16.0 19.7 22.9 23.6 21.5 17.8 14.3 10.5 15.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71.6 65.4 59.5 44.1 25.5 12.2 5.1 13.3 41.5 98.0 94.3 80.0 610.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.7 10.0 8.7 6.1 3.2 1.6 0.8 1.6 4.1 8.3 9.4 10.8 74.3
Iturria: World Meteorological Organization (Nazio Batuen Elkartea)[2]

Auzoak aldatu

Barrutia Auzoak
I Kalsa, Albergheria, Seralcadio eta La Loggia
II Settecannoli, Brancaccio eta Ciaculli-Oreto
III Villagrazia-Falsomiele eta Stazione-Oreto
IV Montegrappa, S. Rosalia, Cuba, Calafatimi, Mezzomonreale, Villa Tasca-Altarello eta Boccadifalco
V Zisa, Noce, Uditore-Passo di Rigano eta Borgo Nuovo
VI Cruillas, S. Giovanni Apostolo, Resuttana eta San Lorenzo
VII Pallavicino, Tommaso Natale, Sferracavallo, Partanna Mondello, Arenella, Vergine Maria eta San Filippo Neri
VIII Politeama, Malaspina-Palagonia, Libertà eta Monte Pellegrino

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

 
Arte mesolitikoa Addaura koban

Gizakiaren aztarnak Mesolito garaitik agertzen dira Palermon, K.a. 8.000 urte inguru. Garai horretako Addaura kobako labar pinturak dira[3], non giza irudia agertzen den. Tuzididesen arabera, sikano herria Iberiar penintsulatik etorri zen, Kataluniatik beharbada[4][5].

Feniziarrak aldatu

Feniziarrek, Kanaan iparraldeko itsas-merkatariek, establezimendu bat eraiki zuten K.a. 734an Palermoko berezko portuan. Zenbait iturriren arabera, portua Ziz (lorea) deitu zuten[6]. Denbora pasa ahala, hau izan zen Siziliako feniziar kolonietatik garrantzitsuenetariko bat, Motia eta Soluntumekin batera. Hala ere, feniziar aztarnak eskasak dira eta hauek hiriko gunean daude. Hori dela eta, indusketak hastea garestia da eta, noizean behin, zaila da aztarna guztiak ateratzea ere. Feniziarrek aukeratutako tokia ez zen kasualitatezkoa izan. Kokapena, portua eta mendiak erraz konektatzen zituena, zuzeneko errepide bat zen, gaur egun Corso Calatifimi bilakatu da. Errepide hau lagungarria zen mendietatik at bizi zen populazioarekin merkataritza egiteko.

 
Harresi punikoen aztarnak

Lehenengo establezimendua Paleapolis izenarekin ezagutzen da (Παλεάπολις), grekeraz antzinako hiria, ezberdintzeko K.a. V. mendean gertatu zen bigarren kokatzetik. Azken hau Neopolis deitu zen (Νεάπολις), hiri berria. Neapolisa ekialdera eraiki zen eta, erasoetatik salbu egoteko, sekulako harresiz inguratu zen. Egitura honen zenbait zati ikusgai daude Cassaro barrutian. Barruti honek harresitik hartu zuen izena, arabieratik al-qsr (gaztelu). Harresiaren luzeran, bazeuden zenbait ate hiriko irteera eta sarrera errazteko. Honek adierazten du Siziliaren barruko herriekin merkataritza egiten zela. Honetaz gain eta beste ikerketen arabera, litekeena da harresi batzuk egotea, hiri zaharra eta berria banatuz. Hiriko bilakaerari dagokionez, kolonia garatu zen kale luze baten ondoan (decumanus), zeina elkarzut beste kale butzuk mozten baitzuten. Kale hau beti egon da erabilgarri, gaur Corso Vittorio Emanuele deitzen dena.

Gehienetan, Palermo feniziar erroekiko leiala izan zen[ohar 1]. Garai hori oso baketsua izan zen. Hala ere, hiria greziar kulturarekin topatu zenean, K.a. VI. eta V. mendearen artean, bakea bukatu zen Siziliar gerrak hasi zirelako. Gatazka hau Sirakusako greziarren eta Kartagoko feniziarren artean piztu zen, biek Sizilia osoa kontrolatu nahi zutelako. Gerra horren garaian, greziarrek Panornos izendatu zuten hiria (Πάνορμος) (guztia portua) haren kostaren profilarengatik.

 
Magna Graecia

Gerraren bilakaera Diodoro Sikulo greziar idazleak kontatu zuen eta azaldu nolakoa zen Palermoko portua ere. Hamilkar I.aren armada (Himera batailan garaitua izan zena) Palermoko portutik abiatu zen[7]. Diodorusek zioenez, K.a. 409an, Hermokrates Sirakusakoak hiria arpilatu zuen. Siziliar gerrek K.a. 265ean bukatu zuten, 335 urte eta gero, erabaki zutenean erromatarren kontra haien indarrak biltzea, Lehenengo Gerra Punikoan, Sizilia osoa menperatu nahi zutelako. K.a. 276an, Gerra pirrikoan, Panornos greziar kolonia bilakatu zen Pirro Epirokoaren konkista eta gero. Berriz ere, K.a. 275ean, Palermok Kartagori leialtasuna adierazi zion, baina K.a. 254 erromatarrek Panornos konkistatu zuten setio baten ondoren. Kartago saiatu zen errekuperatzen K.a. 251ean, baina alperrik. Palermoaren izen latindarra Panornus zen. Augusto enperadorearen garaian, erromatar legionariak hirian ezarri ziren. Ordura arte, Sizilian gailentzen zen hizkuntza greziera zen, gehienbat ekialdean, Palermo grezierako mugan zegoen.

Erdi Aroa aldatu

Herri germaniarrak aldatu

Erromatar inperioa desagertu zenean, zenbait tribu germaniarrek Palermo kontrolatu zuten. Lehenak bandaloak izan ziren K.o. 440ean, Genseriko erregeak zuzenduta. Bandaloek Afrikako iparraldeko erromatar probintziak okupatu zituzten 455ean inguruan[8]. Geroago, Korsikaz, Sardiniaz eta Siziliaz jabetu ziren. Hala ere, ostrogodoek lurralde horietaz laster kanporatu zituzten. Ostrogodoen konkista, Teodoriko Handiarekin, 488an hasi zen. Nahiz eta ostrogodoak germaniarrak izan, Teodoriko erromatar kulturan eta gobernuan oinarritu zen[9].

Bizantziar inperioa aldatu

Ekialdeko Erromatar Inperioak (Bizantzioko inperioak) ostrogodoen kontra borrokatu zuen. Belisarius jeneralak 535ean hartu zuen Italiako lehenengo zatia Sizilia izan zen. Jeneralaren garaipenei esker Justiniano I.aren erregetza indartu zen[10][11]. Bizantziarren esku egon zen garaian, hiriak hazkunde handia izan zuen.

Musulmanak aldatu

Eufemius Mesinako almiranteak, Miguel II.a enperadoreari traizionatu eta geroTunisiara alde egin zuen eta aglabtarren liderrari Ziyadat Allahri laguntza eskatu zion. 831ko Siziliako konkista horren ondorio bat izan zen, 904 arte erresistentzia gogorra izan bazen ere. Menperatu eta gero, Siziliako emirerria ezarri zen[12]. Musulmanek uhartea gobernatu zuten 120 urtez.

 
San Giovanni degli eremiti eliza, bizantziar arabiar eta normandiar arkitekturako elementuekin.

835ean, arabiarrek hiria hartu zuten, eta hainbeste aberastu zen Afrikako iparraldearekin zituen merkataritza-harremanekin esker non Kordoba eta Kairorekin konkurrentzia egiten baitzuen[13][14]. Palermok Sirakusa ordezkatu zuen Siziliako lehenengo hiriburu moduan. Arabiarrek zenbait nekazaritza-produktu ekarri zuten, gaur egun siziliar sukaldean erabiltzen direnak[8]. Palermon arabiar jatorrizko musulmanak kokatu ziren, baina Siziliako beste zonaldetan berbereak nagusi ziren. Aglabtarren boterea desagertu ondoren, irlak autonomia gehiago izan zuen, baina baita arabiarren, berbereen, eta kristauen arteko matxinadak eta barruko gerrak usuak ziren ere. Ifriqiyan Fatimiar kaliferria ezarri orduko, Ismail Al-Mansur kalifak irla baretu zuen, haren ordezkaria Hasan al Kalbi emir izendatu zuelarik 948an. Agintari honek egoitza Palermon kokatu eta Kalbidar dinastia ezarri zuen. Bakearekin loraldi ekonomikoa lortu zen nekazaritza, merkataritza eta artisautzaren hobekuntzari esker. Ismaildarrek ezarritako zergak hiriko herri-lanetan erabili ziren, portua handitu zen baita eraikin asko ere, hala nola, gaztelu berri bat, lorategiak, meskitak (hauen artean Aljama meskita) eta Palermoko lehenengo qanat[15]. Honi esker, uraren hornidura bermatu zen hiriak 300.000 biztanle lortu arte. Populazioa uhartearen beste aldeetatik zetorren baita atzerriko merkatariak ere. Biztanle guztiarentzat harresiz inguraturiko auzo berriak eraiki ziren. Garai honetan, Palermon komunitate juduak eta kristauak elkarrekin bizi ziren arazorik gabe, yizia[16] ordaintzen zutelako. Arabiar jatorrizko anitz toponimo daude, adibidez hiriko barruti historikoarenak[17].

Normandiarrak aldatu

Normandiarrak, Roger Hautevillekoak eta bere anaia Roberto Guiscardek zuzendurik, 1061ean aita santuaren onarpenarekin, Siziliako konkista hasi zuten. Hiriaren kontrako lehen erasoa 1064an gertatu zen, Pisako soldadu espedizio bat hiria konkistatzen saiatu zenean. Ezin zutenez helburua lortu, inguruak eta portua suntsitu eta arpilatu zituzten.

 
Normandiarren jauregia

Normandoek 1071n, setio bat jarri zuten hiria menperatzeko. Lehenagoko zenbait saiakeren ondoren, 1072an lortu zuten Palermoko kapitulazioa. Adostutakoaren arabera, hiritarrak libre izango ziren nahi zuten erlijioa praktikatzeko eta beraien legeekin gobernatuak izateko. Roberto Guiscarden eta haren armada heroi giza onartuak izan ziren[18][19] Hiriko gorakadarik handiena 1072-1194 urte-bitartean izan zen, normandiarren agindupean Palermo Siziliako erreinuaren hiriburua izan baitzen. Roger II.a Siziliakoarekin Siziliako eta italiar penintsulako normandiar lurraldeak kategoriaz aldatu ziren, hau da, Siziliako konderria izatetik Siziliako erresuma izatera. Erresuma Palermotik gobernatu zen, Palazzo dei Normandi erregearen egoitzatik. Garai horretan, anitz eraikin egin ziren, Palermoko katedrala adibidez. Siziliako erresuma Europako estaturik aberatsenetako bat izan zen, beste normandiar estatu bezala, Ingalaterrako erresumaren bezalakoa[20]. 1194. urtean Germaniako Hohenstaufen dinastiak hartu zuen aginpidea. Frederiko II.aren garaian (XII. m.) Palermo Europako kulturagune nagusietakoa izatera iritsi zen. 1266. urtean, Frantziako Karlos I.a Anjoukoak boterea hartu zuen. Handik gutxira, herria agintearen aurka matxinatu zen (siziliar bezperak, 1282), eta Aragoiko Petri Handiari eskatu zion laguntza. Hark anjoutarrak bota zituen, eta Caltabellotako hitzarmenarekin (1302) gerra amaitutzat eman zen. Palermo Aragoiko koroaren agindupean geratu zen. 1412. urtean, Siziliako koroak Aragoikoarekin bat egin zuen.

Aro Modernoa aldatu

 
Viktor Amadeo II.a Savoiakoa.

Aragoitarrek, austriarrek eta espainarrek hiria okupatu zuten. Espainiar agintaritzan, populazioak XV. mendearen erdian 30.000 biztanle ziren eta 1656ko izurri beltzaren bezperetan 135.000ra heldu zen. XVI. eta XVII. mendeetan Palermon barroko estiloko edifizio asko eraikin ziren, egundaino iraun dutenak. Geroago, Palermoren gainbehera hasi zen. 1647. urtean herria Espainiako gobernuaren aurka altxatu zen. Utrechteko hitzarmenaren (1713) ondorioz, Palermo Savoiako Viktor Amadeo II.aren mende geratu zen, eta 1718. urtetik aurrera, Austriako habsburgotarren mende. Hala ere, 1734an borboiak itzuli ziren aginpidera, Sizilia eta Napoliko erresuma batuz. Karlos III.ak[21] Palermo aukeratu zuen koroatua izateko Siziliako errege giza. Karlosek etxe berriak eraikitzea agindu zuen handitzen ari zen biztanleentzat, merkataritza eta industria ere garatzen zihoazelako. Hala ere, Palermo probintziako hiri bat bilakatu zen errege-gortea Napolira lekualdatu zenean eta jauregiak jadanik ez zirelako erabili.

Aro Garaikidea aldatu

Karlosen semea, Fernando I.a, nahiz eta herriarentzat gogokoa ez izan, Palermon bilatu zuen babesa Frantziar iraultzaren ostean, 1798an. Bidaian, Alberto printzea, sei urte zituela, hil zen. 1848ko urtarrilaren 12an, Palermo izan zen Europako mugimendu iraultzaileen eszenatoki bat[22]. Napoleonen gerrak amaitu zirenean, Sizilia osoa borboien esku geratu zen. 1820 eta 1848 urteetan, borboien aurkako matxinadak gertatu ziren. Azkena Giuseppe La Masak zuzenduta. Konstituzio bat aldarrikatu zen, eta parlamentuaren lehen presidentea Ruggero Settimo izan zen. Borboiek Palermo (1849ko maiatzean) berreskuratu eta kontrolatu zuten Garibaldi 1860ean agertu arte.

 
Giuseppe Garibaldi 1866an.

Plebiszitu baten ondoren, 1861an, Palermok eta Sizilia osoak Italiako erresumarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran (1943) aliatuek hiria hartu zuten bonbardaketa gogor baten ondoren: portua eta ondoko barrutiak suntsitu zituzten. 1946an, hiria eskualdeko egoitza izendatu zuten, horretarako Palazzo dei Normandi aukeratu zuten. Palermoko etorkizunak bikaina ematen zuen baina gaitasunik ezak, ezintasunak, ustelkeriak eta larderiak porrotera bidali zuten. Mafiak zerikusi handia izan zuen Palermoko kontrol gabeko garapen urbanistikoan. Estatu italiarrak mafiarekin partekatu behar zuen botere ekonomikoa eta administratiboa. 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat funtzionario publikok mafiaren kontrako borrokan galdu zuten bizia. Palermo konektatuta dago nazioarteko aireportuarekin eta zenbait itsas-liniekin. Edonola ere, lehorreko komunikabideak pobreak dira. Arrazoi guztiengatik, turismoa ez da garatu, nahiz eta baliabide hau ezinbestekotzat hartu da Palermo suspertzeko, hiru mila urteko ondareaz eta folkloreaz baliatuz.

Hiri senidetuak aldatu

Palermo ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia aldatu

Oharrak aldatu

  1. Kartago izan zen haren merkataritza-partaiderik onena.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Weather Information for Palermo. .
  3. Sandars, Nancy K., Prehistoric Art in Europe, Penguin (Pelican, now Yale, History of Art), 1968 (nb 1st edn.), pp. 85-86
  4. "Sicily: Encyclopedia II – Sicily – History". Experience Festival. 7 October 2007
  5. "Aapologetico de la literatura española contra los opiniones". Ensayo historico. 7 October 2007.
  6. History of Palermo". ItalyTravelEscape.com. 7 October 2007.
  7. "Destiny of a King's Capital". BestofSicily.com. 7 October 2007.
  8. a b Privitera, Joseph. Sicily: An Illustrated History. Hippocrene Books. ISBN 978-0-7818-0909-2.
  9. "Theodoric". Encyclopædia Britannica. 7 October 2007.
  10. Hearder, Harry. Italy: A Short History. Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-33719-9.
  11. "The Greek and Byzantine Roots of Palermo". HellenicComserve.com. 7 October 2007.
  12. "Brief history of Sicily" (PDF). Archaeology. Stanford.edu. 7 October 2007.
  13. Of Italy, Touring Club (2005). Authentic Sicily. Touring Editore. ISBN 88-365-3403-1.
  14. Joseph Strayer, Dictionary of the Middle Ages, Scribner, 1987, t.9, p.352
  15. Qanata lur elkorretan erabilitako egitura da. Honek mendixketako lur azpiko ura aprobetxatzen du inguruko lautada ureztatzeko.
  16. Zerga hau musulman ez zirenek (dimmi) ordaindu behar zuten eta haien erlijioa jarrai zezaketen praktikatzen.
  17. Comune di Palermo (1997). «Breve storia di Palermo» (en italiano). Consultado el 3 de diciembre de 2008.
  18. Brief history of Sicily" (PDF). Archaeology. Stanford.edu. 7 October 2007.
  19. Appleton, The World in the Middle Ages, 100.
  20. John Julius, Norwich. The Normans in Sicily: The Normans in the South 1016–1130 and the Kingdom in the Sun 1130–1194. Penguin Global. ISBN 978-0-14-015212-8
  21. 1734tik 1759ra Napoli eta Siziliako erregea izan zen. Napolin Karlos VII.a izenarekin eta Sizilian Karlos V.arekin.
  22. Correnti, Santo: A Short History of Sicily, Les Editions Musae, Montreal (2002); Scianò, Giuseppe: Sicilia, Sicilia, Sicilia!, Edizione Anteprima, Palermo (2004); fuentes citadas en en:Sicilian revolution of independence of 1848.

Kanpo estekak aldatu