Domenico Scarlatti
Domenico Scarlatti (Napoli, Italia, 1685eko urriaren 26a - Madril, Espainia, 1757ko uztailaren 23a) musikagilea izan zen. Bere aita Alessandro Scarlattiren eta F. Gaspariniren ikasle izan zen. Garrantzizko karguak izan zituen Napoliko gortean, eta gero Erromako San Petriko musika-zuzendari izan zen. Europan zehar ibili ondoren, Espainian jarri zen bizitzen Maria Barbara infantaren klabe-jotzaile gisa. Oso ospetsua izan zen teklatuzko musika-tresnak jotzeko zuen gaitasun bikainagatik. Madrilen idatzi zituen lan gehienak. Bostehun sonata baino gehiago idatzi zituen, klaberako gehienak (Esercizi per gravicembalo). Stabat Mater baten egile ere izan zen.
Domenico Scarlatti | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1715 - 1719 | |||
Bizitza | |||
Izen osoa | Giuseppe Domenico Scarlatti | ||
Jaiotza | Napoliko Erresuma eta Napoli, 1685eko urriaren 26a | ||
Herrialdea |
![]() Kingdom of Spain | ||
Heriotza | Madril, 1757ko uztailaren 23a (71 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Alessandro Scarlatti | ||
Familia |
ikusi
| ||
Irakaslea(k) |
Francesco Gasparini (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, klabezin-jotzailea eta organista | ||
Lan nabarmenak |
Essercizi per gravicembalo (en) ![]() | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa |
opera Sonata | ||
Musika instrumentua | Klabizenbaloa | ||
IMDb | nm0769186 |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.