Monica Samille Lewinsky (San Frantzisko, Kalifornia, 1973ko uztailaren 23a) Estatu Batuetako emakumezko bat da, hedabideetan lan egin ohi duena, eta 1990eko hamarkadan ospea izan zuen sexu afera izan baitzuen Bill Clinton AEBetako presidentearekin.

Monica Lewinsky

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1973ko uztailaren 23a (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Familia
AitaBernard Lewinsky
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics gizarte-psikologia
Beverly Hills High School (en) Itzuli
Santa Monica College (en) Itzuli
John Thomas Dye School (en) Itzuli
Lewis & Clark College (en) Itzuli
Pacific Hills School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaPsikologia
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea, gizarte-psikologoa, enpresaburua, psikologoa eta ekintzailea

IMDB: nm0506861 Facebook: MonicaLewinsky Twitter: MonicaLewinsky TED: monica_lewinsky Musicbrainz: 04bcaf1a-6a14-4e79-a3d4-dfc4f750d87c Edit the value on Wikidata

Lewinsky eskandalua aldatu

Lewinsky eskandalua izan zen 1998an AEBetako hedabideak eta politika astindu zituen kasua: Bill Clinton presidentearekin izan zuen aferaren ondorena. Izatez, eskandalua piztu zenerako, harremana etenda zegoen. 1995eko azarotik 1997ko martxora artean gertatutako sexu-topaketa bakanak izan ziren harremanaren funtsa, eta harekin lotuta, telefono bidezko sexu-elkarrizketak, opari trukeak, eta lanpostua aurkitzeko maniobra batzuk.

Harreman horien berri Linda Tripp izeneko lagun bati eman zion Lewinskyk, baina Tripp-ek, lagunaren kezkak arretaz hartzen zituelakoan, Clintonen kontrako auzi legala bultzatzeko asmoz manipulatu zuen Lewinsky.

Eskandaluaren ondorengoak aldatu

1999tik aurrera, hedabideetan agerpen ordainduak izaten hasi zen Lewinsky, zelebritateari etekina ateratzeko. Andrew Morton idazlearekin batera, liburu bat ere argitaratu zuen 1999an, Monica's Story, bere bertsioa kontatzen zuena. Harrezkero, hedabideetan agerpenak egiten jarraitu du, baina ez bakarrik bere istorioaz jarduteko, beste kontu batzuk komentatuz ere, iruzkingile ezagun gisa.


  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.