Maurice Greene (1974ko uztailaren 23a) estatubatuar atleta ohia da, 100 metro eta 200 metroko probetan `parte hartzen zuena. 100 m-ko munduko errekorra izan zuen, 9,79 segundorekin. Bere karreraren goraldian (1997-2004) lau domina olinpiko irabazi zituen eta bost aldiz munduko txapelduna izan zen. Horietatik 3 1999ko Munduko Txapelketan lortu zituen. Lorpen hori lehen Carl Lewisek eta Michael Johnsonek bakarrik lortu zuten, eta ordutik beste hiruk berdindu dute.

Maurice Greene

Bizitza
JaiotzaKansas City1974ko uztailaren 23a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGranada Hills (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaF. L. Schlagle High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q56317796 Itzuli1998ko otsailaren 1a6,41
Q56317796 Itzuli1998ko otsailaren 3a6,39
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua80 kilogramo
Altuera176 zentimetro

IMDB: nm11845978 Twitter: mauricegreene Instagram: mogreene9 IAAF: 14239307 Olympic.org: maurice-greene Edit the value on Wikidata

2001etik aurrera, hainbat lesio izan zituen bere karreran, baina brontzezko domina 100 metroetan eta zilarrezkoa errelebo motzean irabazi zituen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan. Greenek ere arrakasta izan zuen pista estalian: 1999ko Pista Estaliko Munduko txapelduna izan zen, ia 20 urtez 60 metroko lasterketan munduko errekorra izan zuen eta 50 metrotako gizon azkarrena da. 2005ean korrika egin zuen lesio baten ondoren, eta 2008an erretiratu zen ofizialki. Bere ibilbidean zehar, 10 segundotik beherako hirugarren lasterketa gehien egin zuena izan zen (52) 100 metrotan, Usain Boltekin berdinduta eta Asafa Powell eta Justin Gatlin-ek bakarrik gaindituta.

Kirol lorpenak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2000 Sydney   Australia   100m
2000 Sydney   Australia   4x100m
2004 Atenas   Grezia   4x100m
2004 Atenas   Grezia   100m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1997 Atenas   Grezia   100m
1999 Sevilla   Espainia   100m
1999 Sevilla   Espainia   200m
1999 Sevilla   Espainia   4x100m
2001 Edmonton   Kanada   100m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1999 Maebashi   Japonia   100m
Goodwill Games
Urtea Lekua Domina Proba
1998 NYC   AEB   100m
1998 NYC   AEB   4x100m

Marka pertsonalak aldatu

Proba Marka Data Lekua Oharrak
50 m 5,56 1999ko otsailaren 13an Los Angeles, Estatu Batuak Berdindutako munduko errekorra (berretsi gabea)
60 m 6,39 1998ko martxoaren 2an. Madril, Espainia Atlantan berdindua 2001eko martxoaren 3an, munduko errekor zaharra
100 m 9,79 1999ko ekainaren 16a Atenas, Grezia +0,1 m/s haizea, munduko errekor zaharra
200 m 19,86 1997ko uztailaren 7a Stockholm, Suedia +1,6 m/s haizea

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu