Lewinsky eskandalua, 1998an azaleratutako eskandalu politikoa izan zen. Honetan, orduko AEBetako Bill Clinton 49 urteko ezkondutako presidenteak Etxe Zurian lan egiten zuen Monica Lewinsky 22 urteko neska gazte bekadunarekin Bulego obalean harreman sexualak izan zituela agerian gelditu zen. Une hartan, Bill Cliton presidentea Hillary Clinton lehen damarekin ezkondua zegoen.

Bill Clinton eta Monica Lewinsky.

1998ko urtarrilean The Washington Post egunkariak lehenbizikoz berri eman zuen, berehala herrialde hartako hedabideetara hedatu eta mundu osoan sekulako ohiartzuna izan zuen. Ezkontzaz kanpoko harremanak nahiz ondorengo ikerketa hedabide nagusi guztietan agertu zen, Alderdi Errepublikarrak ere eskandaluaren ikerketa bultzarazi eta Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxeak zinauste eta justizia oztopatzeagatik epaiketa politikoa egitea lortu zuen. Epaiketa Ameriketako Estatu Batuetako Senatuan ospatu eta 21 egun iraun zituen. Andrew Johnson presidentea zenaren garaitik, AEBetako presidente bati epaiketa politikoa egin zitzaion bigarrena izan zen. Azkenean, hura bexalaxe, Clinton ere leporatzen zizkioten salaketetatik libratua izan zen.

Eskandaluak ingelesez prentsa eta hedabideetan beste hainbat izendapen ere jaso zituen, batzuk nahiko ironiko eta umoretsuak: Monicagate, Lewinskygate, Tailgate, Sexgate eta Zippergate (Monika eskandalua, Lewinsky eskandalua, Buztan eskandalua, Sexu eskandalua eta Kremailera eskandalua).

Kanpo estekak aldatu