Pneumonia

arnas aparatuko gaixotasuna

Pneumonia birikei eragiten dien hantura da, gehien bat albeoloetan agertzen dena. Herri hizkeran, beste izen hauek ere hartzen ditu: alborengo, birikeri, birik(et)ako min, biriketako eta birika-min.

Pneumonia

PneumonisWedge09.JPG

Gaixo baten bularraren X-izpien bidezko irudia.
Deskribapena
Mota pneumopatia, beheko arnasbideetako infekzioa
pneumonitis (en) Itzuli
Espezialitatea pneumologia
infektologia
Arrazoia(k) infekzio, aspiration pneumonia (en) Itzuli
smoking (en) Itzuli
Sintoma(k) Eztula, tachypnea (en) Itzuli, sukarra, Arnasestua, Azkura, hemoptisia
Zurrunga
Azterketa medikoa chest radiograph (en) Itzuli, ordenagailu bidezko tomografia axiala
sputum culture (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak Bakterio-kontrako, Antibiriko, oxigenoterapia, tobramycin (en) Itzuli, Albuterol / Ipratropium (en) Itzuli, Sulfamethoxazole / Trimethoprim (en) Itzuli, tigecycline (en) Itzuli, doxiziklina, Voriconazole (en) Itzuli, meropenem trihydrate (en) Itzuli, Tiotropio, Ziprofloxazino, Azitromizina, Budesonide/formoterol (en) Itzuli, moxifloxacin (en) Itzuli, zeftriaxona, linezolid (en) Itzuli, clarithromycin (en) Itzuli, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli, metronidazol, Salbutamol, cefepime (en) Itzuli, zefuroxima, Bankomizina, Azitromizina, dicloxacillin sodium (en) Itzuli, tosufloxacin (en) Itzuli eta cefepime (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23
GNS-9-MK 480-486, 770.0
GNS-10 J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23
GNS-9 480-486, 770.0
DiseasesDB 10166
MedlinePlus 000145
eMedicine topic list
MeSH D011014D011014
Disease Ontology ID DOID:552
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gehienetan birusek edo bakterioek sortutako gaixotasun infekzioso baten ondorioz agertzen da, baina beste mikroorganismo batzuek ere eragiten dute, bai eta beste baldintza batzuek ere: esaterako, zenbait drogak eta gaixotasun autoimmunek.

Sailkatzeko orduan, bi mota nagusi bereizten ditugu: ospitaletik kanpo edo bertan harrapatutakoak. Horren arabera, eragile mikrobiologikoak eta tratamenduak aldatzen dira. Sintoma nagusiak sukarra, eztula, arnasestua eta toraxeko mina dira. Badaude pneumonia mota batzuk prebenitzeko txertoak.

Urtero 450 milioi pertsonak pairatzen dute pneumonia, munduko populazioaren % 7k, eta 4 milioi inguru hiltzen dira, gehien bat garapen bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietan, oraindik ere heriotza zio nagusietako bat da zaharrenen, gazteenen eta gaixotasun kronikoak dituztenen artean.

HistoriaAldatu

Hipokratesek (K.a. 460 - K.a. 380) horrelako deskribapena egin zuen aspaldiko garai hartan:

"Peripneumonia eta pleurako eritasunak begiratu beharrekoak dira: Sukarra akutua bada, eta mina baldin badago alde batean edo bietan, eta arnasa hartzean mina balego eztularekin batera, eta karkaxa horixka edo iluna izanez gero edo mehe eta gorrixka, edo bestelako ezaugarri anormalak edukiz... Pneumonia punturik altuenean dagoenean, gaixoa purgatu ezean kasuak konponbiderik ez dauka, eta arnasestua edukiz gero txarra da, eta txiza mehea eta garratza, eta izerdia agertzen bada lepo eta buru inguruan, izerdi horiek txarrak direlako, itolarriak eta gaixotasunaren bortizkeriak eragindakoak, eritasuna gailentzen ari delako."

EragileakAldatu

Sintomak eta zeinuakAldatu

Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta karkaxa, arnasestua eta toraxeko mina dira.

Zeinuen artean, biriketako auskultazioan krepitatzaileak entzuten dira.

DiagnostikoaAldatu

TratamenduaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu