Ireki menu nagusia

Ulysses Simpson Grant

Hiram Ulysses Grant, ezagunagoa da Ulysses Simpson Grant izenaz (Point Pleasant, Ohio, AEB, 1822ko apirilaren 27an jaioa – Mount McGregor, New York, AEB, 1885eko uztailaren 23a), Ameriketako Estatu Batuetako 18. presidentea izan zen.

Ulysses Simpson Grant
Ugrant.jpeg
18. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1869ko martxoaren 4a - 1877ko martxoaren 4a
Andrew Johnson - Rutherford Birchard Hayes
Commanding General of the United States Army Itzuli

1864ko martxoaren 9a - 1869ko martxoaren 4a
Henry Halleck Itzuli - William Tecumseh Sherman
Bizitza
Izen osoa Hiram Ulysses Grant
Jaiotza Point Pleasant Itzuli1822ko apirilaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New York
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Wilton (New York)1885eko uztailaren 23a (63 urte)
Hobiratze lekua Grant's Tomb Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: laringeko minbizia
Familia
Aita Jesse Root Grant
Ama Hannah Simpson Grant
Ezkontidea(k) Julia Grant  (1848ko abuztuaren 22a -  1885eko uztailaren 23a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Estatu Batuetako Akademia Militarra
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra, politikaria, estatu-politikaria, esploratzailea, idazlea, slave owner Itzuli eta armadako ofiziala
Altuera 173 zentimetro
Jasotako sariak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Union Army Itzuli
Gradua General of the Army Itzuli
Parte hartutako gatazkak Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Estatubatuar-Mexikar Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Presbiterianismoa
Metodismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
UlyssesSGrantSignature.png

BiografiaAldatu

Estatu Batuetako jenerala eta politikaria izan zen. Mexikoko gerran (1845-1848) parte hartu zuen, eta gero Gerra Zibilean batasunaren aldekoekin gudukatu zuen. Belmont-eko garaipena eta Donelson eta Henry gotorlekuak (1862) eskuratu zituen. Vicksburgen eta Mississippin garaile (1863) izan zen; Iparraldekoen buruzagitza hartu zuen; Richmond (1865) hartu eta Lee jeneralaren errendizioa Appamattoxen onartu zuen.

Alderdi errepublikarraren izenean lehendakari hautatu zuten (1868, 1872), baina ez zen politikari ona izan, eta Hegoaldearen kontrako zapalkuntza (carpetbaggers) ez zuen gaitzetsi. Haren politikak alderdiaren barruan ere oposizioa sortu zuen eta ez zen berriro hautatua izan.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulysses Simpson Grant  


ErreferentziakAldatu