Jean-Baptiste Lamarck
Jean-Baptiste-Pierre-Antoine de Monet, Lamarck-eko zalduna (Bazentin, Pikardia, 1744ko abuztuaren 1a – Paris, 1829ko abenduaren 18a) naturalista frantsesa izan zen, Historia Naturalaren sistematizazioaren garaiko zientzialari handienetakoa, Linneo, Buffon-eko kondea eta Cuvier-en ingurukoa.
Lamarckek eboluzio biologikoaren lehenengotako teoria bat formulatu zuen, Lamarckismoa deitu zitzaiona, eta bera izan zen aldi berean bizidunen zientziari biologia izena ezarri ziona.
Biografia
aldatu1744ko abuztuaren 1ean jaia zen familia dirudun batean. 1755tik 1959ra Amiens hirian ikasi zuen, Jesuitekin.
1761ean aita hil zitzaion eta frantziar armadan sartu zen Saint-Martingo zalduna izenarekin. Lesio bategatik( badirudi norbaitek burutik altza zuela eta lesioa eragin zion) ezin izan zen ejerzituan geratu. Ondoren medikuntza ikasketak egin zituen (baina ez zuen inoiz mediku bezela lan egin) eta botanikaz zaletu zen. Bere lehenengo liburua Frantziar florari buruzkoa (1778) izan zen eta bertan sailkapen dikotomikoa erabiliz lehenengo aportazio zientifikoa egin zuen. Liburu honekin Buffon-eko kondearen konfiantza eskuratu eta Frantziako Zientzietako Akademiarako ateak zabaldu zitzaizkion. Jardin des plantes lorategian lan egin zuen 1793ra arte, bere laguntza dela medio, museo bihurtu zen arte.
Eboluzioari buruzko lehenengo ideiak 1801ean argitaratu zituen, Animalia ornogabeen sistema liburuan, 1802an Hidrogeologia izeneko liburuan izaki bizidunen inguruko ezagutza guztiak jaso zituen eta hurrengo urteetan Paris inguruko fosilei buruzko hainbat obra kaleratu zituen. Laster iritsiko zen bere libururik ezagunena, Philosophiae Zoologique (1809), bere teoria eboluzionista azaltzen zuena.
Frantziako iraultzaren ondoren boterea eskuratu zutenek ordea ez zituzten ongi hartu bere esanak eta bizitzako azken hamar urteak pobre eta itsu pasa zituen. Hala ere azken liburu bat idatzi zuen, Histoire Naturelle des animaux sans vertèbres. Liburu honen atal asko bere alabari diktatu zizkion. Azken urteetan bere harrebak zaidu zuten.
1829an hil zen bere Parisko etxean eta hilobi komun batean lurperatu zuten.
Lan nagusiak
aldatuLamarcken idatziak eskuragai daude faksimilean eta word formatuan (frantsesez) www.lamarck.cnrs.fr gunean.
- 1809. Philosophie zoologique, ou Exposition des considérations relatives à l’histoire naturelle des animaux..., Paris.
Ornogabeen sailkapenaz:
- 1801. Système des animaux sans vertèbres, ou tableau général des classes, des ordres et des genres de ces animaux; présentant leurs caractères essentiels et leur distribution, d'après la considération de leurs..., Paris, Detreville, VIII : 1-432.
- 1815-1822. Histoire naturelle des animaux sans vertèbres, présentant les caractères généraux et particuliers de ces animaux...,
- 1. iburukia (1815): 1-462
- 2. iburukia (1816): 1-568
- 3. iburukia (1816): 1-586
- 4. iburukia (1817): 1-603
- 5. iburukia (1818): 1-612
- 6. iburukia , 1. zatia (1819): 1-343
- 6. iburukia , 2. zatia (1822): 1-252
- 7. iburukia (1822): 1-711.
Bere izenarekin izendatutako espezieak
aldatu- Acropora lamarcki
- Avaricia lamarcki
- Ascaltis lamarcki
- Bursa lamarckii
- Carinaria lamarckii
- Caligodes lamarcki
- Cyanea lamarckii
- Cyllene desnoyersi lamarcki
- Erosaria lamarckii
- Genicanthus lamarck
- Gorgonocephalus lamarcki
- Gyroidinoides lamarckii
- Lamarckdromia
- Lamarckina
- Lobophytum lamarcki
- Marginella lamarcki
Kanpo loturak
aldatu- (Frantsesez)(Ingelesez) www.lamarck.cnrs.fr
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Baptiste Lamarck |