Félix Taberna

Félix Taberna Monzón (Martzilla, 1961eko abenduaren 18a) IUN-NEBko politikaria da.

Félix Taberna
Bizitza
Izen osoaFélix Taberna Monzón
JaiotzaMartzilla1961eko abenduaren 18a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa
UNED
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEzker Batua

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziatuta, NUPen, UNEDen eta beste toki batzuetan klaseak eman zituen. Alabaina, 1991n parlamentari bihurtu zenetik ez dihardu horretan. CCOO sindikatuko kidea ere bada.

Nafarroako Ezker Batuko zuzendaritzan 1989 eta 2005 bitartean aritu zen. Alderdiko Ordezkari Orokorra 1992tik 2004 arte izan zen, Ion Errok ordezkatuta. Nafarroako Parlamentuan 4 legegintzalditan egon da (1991-2007). 2004an, Espainiako Ezker Batuatik deitu zioten Komisio Federalean jarduteko, eta Instituzio Politika nahiz Estatu Ereduko koordinatzailea izendatu zuten.