Christina Aguilera
Christina Maria Aguilera (Staten Island, Ameriketako Estatu Batuak, 1980ko abenduaren 18a - ) ekuadortar eta irlandar jatorriko pop eta R&B abeslari, dantzari, musikagile eta ekoizle estatubatuarra da.
Biografia
aldatuChristina Staten Islanden (AEB) jaio eta hazi zen. Fausto Wagner Xavier Aguilera ekuadortarraren, armada estatubatuarreko sarjentua, eta Shelly Loraine Fidler-ren, gaztelania irakaslea, alaba da[1]. Christinaren aitak Guayaquildar jatorria du eta bere ama, berriz, irlandarra da[2]. Christinak oso haurtzaro gogorra igaro zuen zuen, bere ama eta biak aitaren tratu txar psikologiko eta abusuak jasan behar izan zituzten[3]. Geroago, bere ama Jim Kearns paramedikuarekin ezkondu zen eta bere izena Shelly Kearns-engatik aldatu zuen.[4]
Christinak txikitatik abeslaria izan nahi zuen. Etta James, Whitney Houston [5]eta Madonnaren eragina izan du. Horrez gain, The Sound of Music musikala inspirazio iturritzat dauka.
1990eko martxoaren 15ean Star Search telebista programan Etta Jamesen abesti bat kantatu zuen, baina ez zuen lehiaketa irabazi. Geroago, Pittsburgheko KDKA-TV telebista kateko Wake Up programan abesti berdina abestu zuen. Antzezpenak jendea zur eta lur utzi zuen, jendeak usten baitzuen 10 urteko Christinak hogei urteko neska baten ahotsa zuela.
Ondoren, bere gaztaroan, hockey partiduen hasieran kantatzen jarraitu zuen. 1993an Disney Channel telebista kateko The New Mickey Mouse Club programan sartu zen.[6] Bertan Justin Timberlake, Britney Spears, Ryan Gosling eta Keri Russellekin [7]egon zen. Programa horrek urte bat iraun zuen bertan behera utzi zuten arte.
14 urterekin bere lehenengo abestia grabatu zuen, "All I Wanna Do," Keizo Nakanishi abeslari japoniarrarekin duoan abestu zuen[8]. 1997an, Golden Stag jaialdian Ameriketako Estatu Batuak ordezkatu zuen. Bertan Sheryl Crow eta Diana Rossen abesti bana abestu zituen.
1998an, Whitney Houstonen cover batean "E" nota altua osorik abestea lortu zuen, Run to You abestian. Ondorioz, Disneyk Christina aukeratu zuen Mulan filmaren Reflection abestia kantatzeko MI altua notan abesteko gai zelako. Reflection abestia arrakasta handia izan zen eta RCA Records diskoetxeak kontratu bat egin zion. Reflection Billboard Adult Contemporary-ren zerrendako 20. postura iritsi zen eta Abesti original onenari Urrezko Globoaren sari-proposamena jaso zuen.
1999ko abuztuaren 24an Christina Aguilera izeneko bere lehendabiziko diska atera zuen. Mundu osoan 12 milioi kopia saltzea lortu zuen. 2000. urtean Grammy Saria irabazi zuen.[9]
2000. urtean bere gaztelaniazko lehenengo diskoa aurkeztu zuen: Mi Reflejo. Disko honengatik Grammy Latino 1 irabazi zuen 2001. urtean. 2000ko urriaren 24an Gabonetako kantak zituen My Kind of Christmas diskoa atera zuen eta platinozko diskoa lortu zuen.
2001ean, Aguilera, Lil' Kim, Mya eta Pink abeslariak hautatu zituzten 1975eko Patti LaBelleren Lady Marmelade coverra grabatzeko Moulin Rouge filmaren soinu bandarentzako. Lan horrengatik Grammy Sari bat eta bi MTV Video Music Awards sari irabazi zituzten.
2002ko urriaren 29an Stripped diskoa kaleratu zuen[10]. Beste Grammy Sari bat irabazi zuen. 2003an MTV Europe Music Awards saria irabazi zuen emakumezko abesle onenaren kategorian.
2006ko abuztuaren amaieran Back to Basics diskoa argitaratu zuen.[11]
Sariak
aldatuChristina Aguilerak sari ugari irabazi ditu, horien artean aipagarrienak: 5 Grammy Sari eta Grammy Latino 1.
Diskografia
aldatuAlbumak
aldatu- 1999: Christina Aguilera
- 2000: Mi Reflejo
- 2000: My Kind of Christmas
- 2001: Just Be Free (ez ofiziala)
- 2002: Stripped
- 2006: Back to Basics
DVDak
aldatu- 1999: Genie Gets Her Wish
- 2001: My Reflection
- 2004: Stripped Live in the UK
- 2007: Back to Basics and Beyond
- 2008: Back To Basics: Live And Down Under
Birak
aldatu- 2000: Sears & Levis US Tour
- 2001: The Latin America Tour
- 2003: Justified and Stripped Tour
- 2003: Stripped World Tour
- 2006 - 2008: Back To Basics World Tour
Filmografia
aldatu- 1993 – 1995: Mickey Mouse Club - aurkezlea
- 1999: Beverly Hills 90210 - kameoa
- 2000: Saturday Night Live - gonbidatua
- 2003: Saturday Night Live - gonbidatua
- 2004: Shark Tale - ahotsa
- 2004: Saturday Night Live - aurkezle nagusia
- 2006: Saturday Night Live - gonbidatua
- 2008: Shine a Light - gonbidatua
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Christina Aguilera Biography : People.com» web.archive.org 2014-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ Christina Aguilera. 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «MTVNews.com: Christina Aguilera's Old Soul» web.archive.org 2014-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ Us Weekly. 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Christina Aguilera's Fast Track» web.archive.org 2018-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Dreaming Of Genie» web.archive.org 2007-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Christina Aguilera» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Breaking News, Analysis, Politics, Blogs, News Photos, Video, Tech Reviews» Time 2001-09-15 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «on Yahoo! Music» web.archive.org 2008-05-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Stripped by Christina Aguilera. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Christina Makes Her Comeback Twice As Nice By Expanding Basics Into Double LP - MTV» web.archive.org 2014-10-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Christina Aguileraren webgune ofiziala