Tankredo Rohangoa (1630-1649), Rohango dukerriaren dukegai bat zen. Enrike II.a Rohangoaren (1579-1638) usteko semea zen, eta honen emazte Margarita Béthune-Sullykoaren semea, eta, beharbada, honen maitale Candaleko dukearena. Parisen jaio zen Enrike dukea Venezian zegeoen garaian. Herbehereetan hazi eta hezia izan zen.

Tankredo Rohangoa

Bizitza
Jaiotza1630eko abenduaren 18a
Heriotza1649ko otsailaren 1a (18 urte)
Familia
AitaHenri II de Rohan, Henry de Nogaret de La Valette
AmaMarguerite de Béthune
Haurrideak
Jarduerak

Biografia

aldatu

Enrike dukea hil zenean, Argovian gertatua Suitzarentzako zerbitzuan ari zela, bere amak, ahalegin guztiak egin zituen Tankredori Rohango Duke titulua eman ziezaioten, senar-emazteen alaba bakarrak, Enrikeren oinordekoa zena eta hau ere Margarita deitua Enrike Chabotekoa dukearekin ezkondu baitzen, Margarita Béthunekoak onartzen ez zuen ezkontza. Hala eta guztiz ere, 1646an, Parisko Parlamentuak Margarita Rohan-Chabotekoaren alde egin zuen.

Parlamentuaren Frondan Tankredo adin nagusitasunera heltzear zegoen, eta elegitea egiteko asmoa zuen, bere arreba Rohango dukesa bezala berretsi zuen epaiketaren aurka, baina Julio Mazarino kardinalaren ministerioaren aurka agertu zen, eta, handik denbora batera, Bois de Vincennesen segada batean erori zen, bertan tiro batez hil zutelarik.

Henri Griffetek, Liegeen, 1767an Tankredo Rohangoaren historia izenburu bezala zuen liburu bat argitaratu zuen. Henri Martin historialariaren Gauerdi eta eguerdi izeneko lana, 1832an idatzia, 1855ean berrargitaratua izan zen, oraingoan, Tankredo Rohangoa izenburuarekin.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu