Amarcord
Amarcord (euskaraz: «Gogoratu») 1973ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Pupella Maggio, Armando Brancia, Magali Nöel, Ciccio Ingrassia, Nando Orfei, Luigi Rossi, Bruno Zanin eta Gianfilippo Carcano. Nino Rota eta Carlo Rota konposatzaileen musika banda du.
1974ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Sinopsia
aldatuFilmean 1930eko hamarkadako Italia faxista garaian Borgo izeneko herrian bizi diren hainbat pertsonaien bizimodua agertzen da, tartean nerabe talde bat. Borgo herria, berez, Federico Felliniren Rimini hirian oinarritzen da.
Hasieran itxuraz usadiozko italiar filma dirudien arren, ironia, fartsa eta esperpentuz betea dago.
Filmaren izenburua Emilia-Romagna eskualdeko emiliano-romagnolo hizkeraren a m'arcòrd ("gogoratzen dut") esaldiaren laburdura da, Rimini kokatzen den eskualdeko hizkera, hain zuzen.
Aktoreak
aldatu- Bruno Zanin: Titta
- Pupella Maggio: Miranda, Tittaren ama
- Armando Brancia: Aurelio, Tittaren aita
- Stefano Proietti: Oliva, Tittaren anaia
- Giuseppe Ianigro: Tittaren aitona
- Nandino Orfei: Tittaren osaba, "Il Pataca"
- Ciccio Ingrassia: Teo, Tittaren osaba
- Carla Mora: Gina, neskatoa
- Magali Noël: Gradisca
- Maria Anotietta Beluzzi: Estankuko dendaria
- Josiane Tanzelli: Volpina
- Domenico Pertica: Akordeoijole itsua
- Gennaro Ombra: Biscein
- Luigi Rossi: Abokatua
- Gianfilippo Carcano: apaiza, On Balosa
- Dina Adorni: Matematika irakaslea
Kanpo estekak
aldatu- Amarcord filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)