Viktor Rydberg
idazle suediarra
Abraham Viktor Ryberg (Jönköping, 1828ko abenduaren 18a - Djursholm, 1895eko irailaren 21a) suediar idazle eta filosofoa izan zen.
Ideologia liberalekoa izan zen eta kazetari gisa lan egin zuen. 1884an kultura eta arte lanbide izendatu zuten Stockholmeko Unibertsitatean. Eskandinaviar antzinateko ikerlaria izan zen eta Italiara bidaiatu ondoren mundu klasikoaz ere interesatu zen. Germaniar mitologia ikasteaz gain, Walter Scott eta Victor Hugoren eragina zuten eleberri historikoak ere idatzi zituen. Bere poemak erromantikoak dira, idealismoak eta humanismoak inspiratuak. Suediako Akademiako kide izan zen.
Lanak
aldatu- 1857, Fribytaren på Östersjön
(Baltikoko filibusteroa)
- 1858, Singoalla
- 1859, Den siste Atenaren (Azken atenastarra)
- 1862, Bibelns lära om Kristus (Kristo Bibliaren arabera)
- 1865, Medeltidens Magi (Erdi Aroko magia)
- 1871, Lille Viggs äventyr på julafton (Vigg txikiaren abenturak Gabon gauean)
- 1874, Romerska sägner om apostlarna Petrus och Paulus (Pedro eta Pablo apostoluei buruzko kondaira erromatarrak)
- 1877, Romerska Dagar (Erromatarren egunak)
- 1876, Goetheren Faustoaren suedierazko itzulpena
- 1882, Segerssvärdet (Garaipenaren ezpata)
- 1887, Fädernas gudasaga
- 1886, Undersökningar i germanisk mythologi, första delen, (Germaniar mitologiari buruzko ikerketak)
- 1882–1891 Dikter (Olerkiak)
- 1891, Vapensmeden (Armagilea).
- 1894, Varia (Miszelanea).
- 1895 Den hvitarasens framtid ("Arraza zuriaren etorkizuna")