Federico Fellini
Federico Fellini (1920ko urtarrilaren 20 - 1993ko urriaren 31) Italiako zinema zuzendaria zen, XX. mendeko ospe handienetakoa. Felliniren filmetan memoria, ametsak, fantasia eta apetak nahasten dira.[1]
BiografiaAldatu
Hasieran Rossellini eta Lattuadarekin lan egin zuen (Roma, città aperta; Paissa). Neorrealisten eragina izan zuen hasieran: Les fous du music-hall, Luci di varietà, 1951, Courier du coeur, Lo Sceico bianco, 1952; I Vitelloni, 1953). Gero bere nortasuna finkatu zuen, eta oso obra oparoa sortu zuen. Gizarteak oinarritzat emakumearen alienazioa (La Strada, 1954) edo tranpa eta gezurra (Il Bidone, 1955) dituela esanez, gizarte bat auzitan jarriz; uste osoa du errugabezian (Le Notti di Cabiria, 1957) eta zorion gogoan (Giulietta dei Spiriti, 1965). Ondasunetan aberats direnen gainbeheraren lekuko eta epaile izan zen (La Dolce vita, 1959). Otto e Mezzo (1963) filmaren ondoren, zinema onirikoaren poeta argiena bihurtu zen, irudirik zoragarrienak eta ironiaz beteenak eskainiz. Fellini Satyricon (1968), Roma (1971), Amarcord (1973) filmetan, iragana berriro eskuratu nahi duen gizona azaldu zuen, gizonaren bizitzaren deskripzio gogorra eginez. geroztik pelikula hauek egin ditu: Il Casanova, 1976; La città delle donne, 1979; Prova d'orchestra, 1978; E la nave va, 1983; Ginger e Fred, 1985.
Zuzendutako filmakAldatu
- Luci del Varietà (1950) (Alberto Lattuada-rekin batera)
- Lo Sceicco Bianco (1951)
- I Vitelloni (1953)
- L'Amore in Città (1953)
- La Strada (1954) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
- Il bidone (1955)
- Le Notti di Cabiria (1957) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
- La Dolce Vita (1960)
- Boccaccio '70 (1962)
- 8½ (1963) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
- Giulietta degli Spiriti (1965)
- Satyricon (1969)
- I Clowns (1970)
- Roma (1972)
- Amarcord (1973) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
- Il Casanova di Federico Fellini (1976)
- Prova d'orchestra (1979)
- La città delle donne (1980)
- E la Nave Va (1983)
- Ginger e Fred (1986)
- Intervista (1987)
- La voce della luna (1990)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-12-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Astiz, Iñigo. «Mende fellinitarra» Berria Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federico Fellini |