Charles W. Fairbanks
Charles Warren Fairbanks (Unionville Center, Ohio, 1852ko maiatzaren 11 – Indianapolis, Indiana, 1918ko ekainaren 4a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea izan zen 1905etik 1909ra.
Ohion graduatu ondoren Indianapolisen kokatu zen eta trenbideetako finantzarioa izan zen. 1897tik 1905era senatari izan zen Indianako estatua ordezkatuz. 1905etik 1909ra presidenteorde izan zen Theodore Roosevelt presidentearekin batera. Presidenteorde gisa Roosevelten neurri aurrerakoien aurka lan egin zuen. 1916an presidenteorde izateko hauteskundeetara aurkeztu zen, baina tarte txikiagatik galdu zuen.