Míriam Nogueras
Míriam Nogueras i Camero (Dosrius, Katalunia, 1980ko maiatzaren 11) Junts per Catalunya alderdiko politikaria eta ehungintzako enpresaburua da, eta alderdi horretako diputatu eta bozeramaile da Diputatuen Kongresuan.[1]
Ibilbidea
aldatuZuzenbidea ikasteko asmoa ba zuen ere, azkenean ez zen matrikulatu eta familia-enpresan lanean hastea erabaki zuen.[2]Harigintzan espezializatutako ehungintzako enpresa baten jabekidea da. Kataluniako Negozio Zirkuluko (Cercle Català de Negocis; CCN), ASECIEMAko Batzordeko eta MODACCko (Kataluniako Ehungintza Moda Klusterra) kidea da. No vullpagar.cat plataformako kide ere bada, Kataluniako autobideen lapurreten aurkako mugimendua..[3]
Espainiako 2015eko udal-hauteskundeetan, Cardedeuko Udaleko zinegotzi independente hautatu zuten Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko zerrendetan.[4] Geroago diputatu independente hautatu zuten Democracia i Llibertat zerrendatik, Espainiako 2015eko hauteskunde[5] orokorretan, eta Defentsa Batzordearen bozeramaile izan zen.[6]
Europako Alderdi Demokrata Katalan (PDeCAT) berriaren exekutiborako hautagaietako bat izan zen, 2016. urtean sortu ondoren, baina azkenean ez zuten aukeratu.[7] Ondoren, PDeCATeko lehendakariorde hautatu zuten 2018an.[8]
2020an, Kataluniako Europako Alderdi Demokrataren eta Junts per Catalunyaren (Junts) arteko bereizketaren ondorioz, Míriam Nogueras PDeCATeko lehendakariorde kargutik kendu zuten, Juntsera pasatuz.
Bartzelonatik Diputatuen Kongresuko XIII. eta XIV. legegintzaldietako diputatu hautatu zuten Laura Borràsek dimisioa eman ondoren Kongresuan Junts per Catalunyako diputatu eta bozeramaile gisa 2021eko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko, eta alderdi independentistaren portabozia hartu zuen. 2023ko otsailean, Kongresuan egindako prentsaurrekoan (diputatu nazionala da), Espainiako bandera kendu zuen estratutik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Els diputats del Partit Demòcrata Català inicien la XII al Congrés. .
- ↑ «Míriam Nogueras, el triunfo del independentismo sin concesiones» El País 23 de julio de 2018.
- ↑ Míriam Nogueras. .
- ↑ Biografía. .
- ↑ Ficha del Congreso de los Diputados. .]
- ↑ Tierra, JEME - Ejército de. «.:Ejército de tierra:.» www.ejercito.mde.es.
- ↑ El Partit Demòcrata Català neix amb un pols pel lideratge executiu. .
- ↑ Así es Míriam Nogueras, la comisaria de Puigdemont que tendrá en vilo a Sánchez en cada votación. 24 de julio de 2018.