Douglas Adams

idazle eta umorista britaniarra

Douglas Noel Adams (Cambridge, Ingalaterra, 1952ko martxoaren 11Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 2001eko maiatzaren 11) ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea izan zen. Haren lanik ezagunena The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberri seriea da, 1978an irratsaio bezala sortua, 5 eleberriz osatutako "trilogia" batean bihurtu arte. Bere heriotzaren unean, serie honen hamabost milioi ale baino gehiago izan ziren salduak. Douglas DNA bezala ezaguna zen, bere izenaren inizialengatik, eta —bere sinadura irakurtezinagatik— Bop Ad edo Bob bezala ere.

Douglas Adams

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDouglas Noël Adams
JaiotzaCambridge1952ko martxoaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaSanta Barbara
Londres
Brentwood (Essex)
Cambridge
Talde etnikoaBritaniar Zuria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSanta Barbara2001eko maiatzaren 11 (49 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaChristopher Douglas Adams
AmaJanet Adams
Ezkontidea(k)Jane Belson  (1991ko azaroaren 25a -  2001eko maiatzaren 11)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBrentwood School (en) Itzuli
(1959 - 1970)
Saint John's College (Cambridge)
(1971 - 1974) Artean graduatu : English literature (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, zientzia-fikzio idazlea, komediantea, idazlea eta musikaria
Altuera1,96 metro
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)BBC
The Digital Village (en) Itzuli  (1996 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFootlights (en) Itzuli
Groucho Club (en) Itzuli
Izengoitia(k)David Agnew
Genero artistikoazientzia-fikzioa
komedia
satira
Musika instrumentuagitarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

douglasadams.com
IMDB: nm0010930 Allocine: 97049 Rottentomatoes: celebrity/douglas_adams Allmovie: p279442 Metacritic: person/douglas-adams TV.com: people/douglas-adams
TED: douglas_adams iTunes: 2080713 Last fm: Douglas+Adams Musicbrainz: e9ed318d-8cc5-4cf8-ab77-505e39ab6ea4 Discogs: 134923 Allmusic: mn0000803382 Find a Grave: 22814 Deezer: 4468812 Edit the value on Wikidata

Adams ingurugiroaren aldeko ekintzailea izan zen, teknologiaren maitalea eta "ateo debotoa".

Biografia

aldatu

Adams 1952ko martxoaren 11an jaio zen Cambridgen, Janet (ezkongabetan Donovan; 1927-2016) eta Christopher Douglas Adams (1927-1985) guraso zituela.[1]

Zazpi urte zituela, Adams bere amarekin Brentwoodera, Essex, joan zen bizitzera, bere gurasoak 1957an banandu ondoren eta, bertan, bere arreba Suerekin hazi zen.[1] 1964an ama berriz ezkondu zen. Ezkontza horretatik Adamsen erdi anai-arrebak, Heather, Jane eta James sortu ziren.

1969an Essexeko Brentwood Schoolean sartu zen, non natur zientzietan interesa piztu zitzaion. Garai hartan, bere irakasleen babesa jaso eta sari txikiren bat irabazi zuten testuak idazten hasi zen. Bere lehen argitalpena - gazteentzako zientzia fikziozko aldizkari batean - ipuin labur bat izan zen, Londresko metroan kontzientzia galdu eta galdutako objektuen bulegoan aurkitzen duen gizon bati buruz.

Geroago, ingeles filologia ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean, eta bertan Cules antzerki komiko taldean parte hartu zuen. Ikasten ari zela, bekadun moduan lan egin zuen Europan zehar bidai luze bat egin ahal izateko, Turkia barne. Bidaia horietako batean izan zuen bere lan ospetsuenaren ideia, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy, Innsbruckeko belardi batean Europan auto-stopean ibiltzeari buruzko liburu bat irakurtzean.

Honela azaldu zuen Douglasek:

« The idea for the title first cropped up while I was lying drunk in a field in Innsbruck, Austria, in 1971. Not particulary drunk, just the sort of drunk you get when you have a couple of stiff Gössers after not having eaten for two days straight. »
Izenburuaren ideia 1973. urtean Innsbrucken (Austria) belardi batean mozkortuta nengoen bitartean etorri zitzaidan. Ez bereziki mozkortuta, baizik eta bi egunetan jan gabe egonda Gösser gogor pare bat daramazunean duzun mozkortasun mota.

1991ean Jane Belsonekin ezkondu zen eta 1994ean bere alaba Polly Jane jaio zen. Hasiera batean, bere familiarekin Londresen bizi izan zen, baina 1999an Kaliforniara joan zen bizitzera, The Hitchhiker's Guide to the Galaxyren bertsio zinematografikoa filmatzeko.

Adamsek gitarra ezkerra jotzen zuen eta hogeita lau gitarra ezker bildu zituen hil zenerako (1964an bere lehen gitarra jaso ondoren). Piano ikasketak ere egin zituen 1960ko hamarkadan. Pink Floyd eta Procol Harumek eragin garrantzitsua izan zuten Adamsen lanean.

Adams bat-batean hil zen 2001eko maiatzaren 11ean, gimnasio batean zegoela, bihotzekoak jota.

Ibilbide profesionala

aldatu

Idazlea

aldatu

Adamsek unibertsitateko ikasketa garaian beste talde komiko batean egin zuen lan, Footlightsen, gero Monty Python sortuko lukeena, eta non bere lagun izan zen Simon Jones ezagutu zuen.[2] 1974ean ikasketak amaitu zituen idazle izateko asmo argiarekin.

Hasieran arrakasta apala izan zuen idazle bezala. Bestalde, Monty Python taldeko Graham Chapmanekin batera lan egin zuen. Monty Python Flying Circusen 42. atalean, The Light Entertainment War, hasieran agertze labur bat izan zuen eta 44.enean Pepperpot gisa agertu zen.[3] Azken atalean, Party Political Broadcast on Behalf of the Liberal Party, gidoilari gisa aritu zen.

Adamsen hasierako irrati lan batzuk The Burkiss Way 1977an eta The News Huddlineserako sketchak izan ziren.[2] Graham Chapmanekin, 1977ko otsailaren 20ko Doctor on the Go serieko atala idatzi zuen, Doctor in the House umorezko telesailaren segizioa.

1977an ere, zientzia fikzioari buruzko irratsaio baten emanaldiaz arduratu zen. Saioak The Hitchhiker's Guide to the Galaxy izena izan zuen, eta lehen aldiz, 1978an, BBC Radio 4k igorri zuen. Lan hau, handitu eta aldatua, 1979 eta 1982 artean trilogia moduan argitaratu zuten. Jatorrizko irratsaioko argumentua lehen bolumenean dago. 1984an laugarren bolumena agertu zen eta 1992an bosgarrena. Azken honek, Mostly Harmless, "lau liburukiko trilogiaren bosgarren bolumena" azpititulua darama. The Hitchhiker's Guide irratsaioa arrakastatsua izan ondoren, Adams BBC-ko irrati ekoizle bihurtu zen, Week Ending eta Black Cinderella Two Goes East izeneko pantomiman lan eginez. Sei hilabeteren buruan utzi zuen Doctor Who seriearen gidoi editorea izateko.[4]

Doctor Who

aldatu

Adamsek Doctor Whoren ekoizpen bulegora HHGG programa pilotuaren gidoia bidali zuen 1978an, eta The Pirate Planet idazteko enkargua jaso zuen. Aldez aurretik, Doctor Who and the Krikkitmen izeneko filma potentzial baten gidoia ere bidaltzen saiatu zen, beranduago Life, the Universe and Everything (Hitchhiker's Guideren hirugarrena) bihurtu zena. 1979. urtean Adamsek gidoi editore bezala lan egin zuen, hamazazpigarren denboraldian. Guztira, Doctor Whoren hiru atal idatzi zituen, Tom Baker Doctor gisa zegoenean:

  • The Pirate Planet (hamaseigarren denboraldian)[5]
  • City of Death (Graham Williams ekoizlearekin, David Fisher idazlearen jatorrizko historia batean oinarritua)[6]
  • Shada (guztiz filmatu gabea; ez zen telebistaratu industriaren tirabirak zirela eta baina, ondoren, animazioarekin bete eta Doctor Who: The Lost Episode izenburupean BBC Americak 2018ko uztailaren 19an eman zuen).[7]

Shada eta City of Death atalen elementu batzuk Adamsen azken nobelan berreabili ziren, Dirk Gently's Holistic Detective Agency, Chronotis irakaslearen pertsonaian bereziki.

2012ko gabonetako Doctor Who atala, The Snowmen, Steven Moffatek idatzi zuen Adamsen istorio batean inspiratuz, The Doctor Retires.[8]

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy

aldatu
 
Marvin, androide paranoidea, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberriko pertsonai bat.

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy 1977an Adams eta Simon Brett irrati ekoizleak sortutako ideia bat izan zen, BBC Radio 4rako zientzia fikziozko komedia serie bat egiteko. Adamsek pasarte piloturako zirriborro bat eta beste zenbait ideia idatzi zituen, hauek gerora seriean erabili ahalko zirenak.

Adamsek zioenez, Innsbruckeko (Austria) zelai batean izarrei begira mozkortuta zegola, etorri zitzaion tituluaren ideia. Hitch-hiker's Guide to Europe (Europako auto-stop egileentzako gida) gidaren kopia bat zuen, eta "norbaitek Galaxiako auto-stop egileentzako gida bat idatzi behar zuela" bururatu zitzaion[9].

Jatorrizko eskema bat izan arren, Adamsek istorioak idatzi ahala asmatzen zituela esan zen. John Lloydi laguntza eskatu zion lehen serieko azken bi pasarteentzako. Lloydek GiGax izeneko zientzia fikziozko liburu argitaratu gabe baten zatiak ekarri zituen seriera[1]. Lloyden material gutxi geratu zen geroagoko Hitchhikerren egokitzapenetan, hala nola eleberri eta telesailan. Telebistako telesaila irratiko lehen sei pasarteetan oinarritzen zen, eta Lloydek lagundutako atalak neurri handi batean berridatzi zituzten.

Lehen seriea BBC Radio 4k astero igorri zuen Erresuma Batuan, 1978ko martxoan eta apirilean. Estatu Batuetan National Public Radiok banatu zuen. Lehen serie arrakastatsuaren ondoren, beste pasarte bat grabatu eta transmititu zen, Christmas Episode izenez ezagutzen dena. Bost ataleko bigarren serie bat gauero eman zen, 1980ko urtarrilaren 21etik 25era bitartean.

Epeekin zailtasunak izan zituen arren[10], Adamsek seriearen bost eleberri idatzi zituen, 1979, 1980, 1982, 1984 eta 1992an argitaratuak. Liburuak beste egokitzapenetarako oinarria izan ziren, esate baterako, komiki egokitzapena, testu eta abenturazko ordenagailu joko interaktibo bat eta 1994ean argitaratutako argazkiz ilustratutako edizio bat.

1980an, Adamsek Hitchhikerren lehen eleberria filmean bihurtu nahian hasi zen, Los Angelesera bidaiak egiten eta Hollywoodeko estudioekin eta ekoizle potentzialekin lan egiten. Hurrengo urtean, irrati seriea telebistako miniserie baten oinarria izan zen[11]. Kalifornian hil zenean 2001ean, berriro ere Disneyrekin saiatzen ari zen filma egin zezan, 1998an eskubideak erosiak bai zituen. Karey Kirkpatrickek Adams hil ondoren gidoia berridatzi zuen eta 2005ean argitaratu zen filma.

Dirk Gently

aldatu

1985etik aurrera, Adamsek beste bi eleberri idatzi zituen pertsonaia berriekin. Dirk Gently's Holistic Detective Agency (Dirk Gentlyren Detektibe Holistikoen Agentzia) 1987an argitaratu zen, eta egileak "epopeya antzeko bat, beldurrezkoa, detektibeena, bidaiena, aintzinakoa, komedia erromantikoa, batez ere lokatza, musika eta mekanika kuantikoarekin lotua" bezala deskribatu zuen[10]. Adamsek idatzitako Doctor Who bi serieen ondorioz sortu zen.

Urtebete geroago, The Long Dark Tea-Time of the Soul jarraipena argitaratu zen. Lan hau guztiz originala zen, So Long, and Thanks for All the Fish idatzi zuenetik lehenengoa. Liburu biraren ostean, Adamsek munduan zeharreko bidaia egin zuen, Last Chance to See libururako materialaz hornitu zuena.

Ordenagailu jokoak eta proiektuak

aldatu

Douglas Adamsek The Hitchhiker's Guide to the Galaxyren fikzio interaktibozko bertsio bat sortu zuen Infocomeko Steve Meretzkyrekin batera 1984an. 1986an, Lucasfilm Games taldearen Labyrinth sortzeko aste osoko brainstorming saioan parte hartu zuen. Geroago, Bureaucracyren sorreran ere parte hartu zuen bere bizitzako gertakarien parodia gisa.

Adams The Digital Villageko, baliabide digital eta Interneteko konpainia, sortzaile, zuzendari eta Fantasiazko zuzendaria izan zen eta, honen bidez, Starship Titanic sortu zuen, Codie saria irabazi eta BAFTA sarietarako izendatua izan zen abentura jokoa, 1998an, Simon & Schusterek argitaratu zuena[12]. Terry Jonesek jokoarekin batera atera zen Douglas Adams' Starship Titanic izeneko liburua idatzi zuen, biak egiteko Adams ordenagailu-jokoarekin lanpetuegi zegoelako. 1999ko apirilean, Adamsek lankidetzako h2g2 idazketa proiektua abiarazi zuen, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy benetazkoa bihurtzeko saiakera esperimentala eta Interneteko komunitatearen ahalmen intelektual kolektiboa aprobetxatzeko. BBC Online-en egon zen 2001etik 2011ra[12].

1990ean, Adamsek Hyperland telebistarako dokumental bat idatzi eta aurkeztu zuen[13], bertan, Tom Baker "software agente" moduan erakusten zuen eta Ted Nelsoni, hipertestuaren asmatzailea eta hitza asmatu zuena, egindako elkarrizketak aurkeztu zituen. Adams hipertestua hartu eta defendatu zuen lehenetakoa izan zen.

Sinesmen pertsonalak eta aktibismoa

aldatu

Ateismoa

aldatu

Adams "ateo erradikal" gisa deskribatu zuen bere burua, "erradikala" azpimarratzeko gehituz, ez ziezaioten galdetu ea agnostikoa esan nahi zuen. Putzu sentibera bat imajinatu zuen goizean esnatu eta pentsatzen, "Hau da, mundu interesgarri batean aurkitu dut neure burua, zulo interesgarri batean, ondo egokitzen zait, ezta? Egia esan, izugarri ondo egokitzen zait, beraz, niretzat egina izango da!" bere iritziz Jainkoaren Unibertso egokituaren argumentu hori iruzur bat zela erakusteko[14].

Erlijioarekiko liluratuta zegoen giza arazoetan zuen eraginagatik. "Gustatzen zait hori egiten eta zirikatzen jarraitzea, horregatik pentsatu dut hainbeste urteetan lilura hori nire idazketan zabaldu nahi dudala"[15].

Richard Dawkins, eboluzio biologo eta ateistak, Adamsen eragina erabiltzen du ez sinestearen argudioen adibidea gisa 2006ko The God Delusion liburuan. Dawkinsek liburua eskaini zion Adamsi, txantxetan "zihurrenik, ateismora [nire] aldatu bakarra" izendatuz[16], eta bere heriotzari buruz idatzi zuen "zientziak lagun bat galdu du, literaturak argi bat galdu du, gorilek, mendiek eta errinozero beltzek defendatzaile bizia galdu dute"[17].

Ingurumen aktibismoa

aldatu

Adams ingurumenarekiko ekintzailea ere izan zen eta arriskuan dauden espezieen aldeko kanpainari ekin zion. Aktibismo horrek Last Chance to See fikziozko irrati saioa ekoiztera eraman zuen, non Mark Carwardine naturalistak eta berak espezie arraroak bisitatzen zituzten, hala nola kakapua eta baikia, eta izen bereko liburua argitaratzera ere.

Adams eta Mark Carwardinek Last Chance to Seeko 'Meeting a Gorilla' pasartearekin lagundu zuten Tximino handia Proiektua liburuan[18]. Paola Cavalieri eta Peter Singerek argitaratutako liburu honek 1993an eskala handiko proiektua abiarazi zuen. Honek, berdintasun moralaren hedapena eskatzen du, tximino handi guztiak, gizakiak izan ala ez, bertan sartzeko.


1994an Kilimanjaro mendiko eskalada batean parte hartu zuen, errinozeroz mozorrotuta. £100.000 inguru bildu ziren ekitaldi horren bidez, Kenyako eskolen eta Tanzaniako errinozero beltzaren kontserbazio programaren onurarako. Adams, Dian Fossey Gorilla Fund-en aldeko partaide aktiboa izan zen.

2003az geroztik, "Save the Rhino"-k urtero Douglas Adams Memorial Konferentzia ospatzen du bere urtebetetze garaian ingurumen-kanpainentzako dirua biltzeko[19].

Teknologia eta berrikuntzak

aldatu
 
Adams, Macintosh erabiltzailea izan zen.

Adamsek 1982an erosi zuen bere lehen testu prozesadorea, 1979az geroztik hausnartu ondoren[2].

Adamsen, The Salmon of Doubt, hilondoan argitaratutako lana, berak idatzitako teknologiari buruzko zenbait artikulu aurkezten ditu. Adamsen esanetan, ikusi zuen lehen ordenagailuetako bat Commodore PET bat izan zen eta bere "Apple Macintosh" "adoratu zuen" Infocomeko Bostongo bulegoetan 1984an ikusi zuenetik[20].

Adams Macintosh erabiltzailea izan zen hau 1984an lehen aldiz atera zenetik 2001ean hil zen arte. Europan Mac bat erosi zuen lehen pertsona izan zen (bigarrena Stephen Fry)[21]. Adams "Apple Master" ere izan zen, Applek beren produktuen bozgorailutzat erabili zituen ospetsuak (besteak beste, John Cleese eta Gregory Hines). Adamsek egindako ekarpenen artean rock bideo bat dago, iMovieren lehen bertsioa erabiliz egina, bere alaba Pollyren irudiekin. Adams Mac OS X-en lehen bertsioa instalatu eta erabiltzen hasi zen hasi zen hil aurreko asteetan[22].

Adamsek posta elektronikoa erabili zuen Steve Meretzkyrekin harremanetan jartzeko 1980ko hamarkadaren hasieran, The Hitchhiker's Guide to the Galaxyren Infocomen bertsioan eginiko lankidetzan[2].1996an, Adams Microsoft Professional Developers Conference (PDC) programako hizlaria izan zen, non ordenagailu pertsonala modelatze gailu gisa deskribatu zuen[23]. Adams 2001eko apirilean San Frantziskon, Sistema Integratuen Konferentzian hizlari nagusia izan zen, sistema integratuen ingenieritzari buruzko hitzaldi tekniko nagusietako bat[24].

Toallaren eguna

aldatu
 
Toallaren Eguna ospatzen Arkhangelsk-en (Errusia)
Sakontzeko, irakurri: «Toallaren_eguna»

Toallaren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da urtero Douglas Adams idazlearen omenez[25]. Egun horretan, bere jarraitzaileek toalla bat eramaten dute berarekin, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberrian aipatzen den bezala, egileari eta idazleari gorazarre egiteko. Lehen aldiz 2001eko maiatzaren 25ean ospatu zen, Adamsen heriotza eta bi astera.

Eleberriak

aldatu

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy, eleberriak

aldatu

Dirk Gently

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Adams, Douglas Noël (1952–2001), writer | Oxford Dictionary of National Biography» www.oxforddnb.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  2. a b c d (Ingelesez) Simpson, M. J.. (2003). Hitchhiker: A Biography of Douglas Adams. Boston, Mass.: Justin, Charles & Co. ISBN 1-932112-17-0..
  3. (Ingelesez) 'Lost' gems from the TV archives. 2006-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  4. (Ingelesez) Roberts, Jem. (2009). The Clue Bible: The Fully Authorised History of I'm Sorry I Haven't A Clue from Footlights to Mornington Crescent. London: Preface Publishing.
  5. «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - The Pirate Planet - Details» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  6. «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - City of Death - Details» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  7. «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - Shada - Details» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  8. (Ingelesez) «Doctor Who Christmas special: Steven Moffat, Matt Smith and Jenna-Louise Coleman reveal all» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  9. The Hitchhiker's Guide to the Galaxy: The Original Radio Scripts (25th Anniversary ed.). Pan Books, 10 or. ISBN 0-330-41957-9..
  10. a b «Bookslut | Don't Panic: Douglas Adams and the Hitchhiker's Guide to the Galaxy by Neil Gaiman» www.bookslut.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
  11. The Hitchhiker's Guide to the Galaxy. (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
  12. a b «BBC Online - Cult - Hitchhiker's - Douglas Adams - Biography» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  13. Hyperland. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  14. «Douglas Adams' Speech at Digital Biota 2» www.biota.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  15. Silverman, Dave. (1998–1999). «"Interview: Douglas Adams"» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  16. (Ingelesez) Bunce, Kim. (2006-11-05). «Audio: Nov 5» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  17. (Ingelesez) Dawkins, Richard. (2001-05-14). «Lament for Douglas Adams» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  18. (Ingelesez) Peter Singer, Cavalieri, Paola, editors. (1994). The Great Ape Project: Equality Beyond Humanity (U.S. Paperback ed.). St. Martin's Griffin, 19–23 or. ISBN 0-312-11818-X...
  19. Botti, Nicolas. (2011-01-12). «Life, Douglas Adams and H2G2: The Ninth Douglas Adams Memorial Lecture» Life, Douglas Adams and H2G2 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  20. (Ingelesez) Adams, Douglas (2002)., Douglas. (2002). The Salmon of Doubt: Hitchhiking the Galaxy One Last Time (First UK hardcover ed.). Macmillan, 90–1 or. ISBN 0-333-76657-1..
  21. Late Late Show w/ Craig Ferguson Archive. (2015-02-10). Late Late Show with Craig Ferguson 2/23/2010 Stephen Fry. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  22. "Adams's final post on his forums at" Douglasadams.com. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  23. (Ingelesez) PDC 1996 Keynote with Douglas Adams. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  24. «Salon.com Technology | So long, Douglas Adams, and thanks for all the fun» web.archive.org 2008-03-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  25. Ltd, Not Panicking. «h2g2 - The First Towel Day - Edited Entry» h2g2.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu