Yaacov Agam

Yaacov Agam (hebreeraz: יעקב אגם‎; Rishon LeZion, Palestina, 1928ko maiatzaren 11) israeldar artista bat da. Arte zinetikoaren aitzindaria. Material berriak ikertu ditu ikuspuntuaren arabera aldatuz doazen obrak sortu eta ikuslea esploratzera gonbidatzeko.

Yaacov Agam
Yaacov Agam.JPG
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYaacov Gipshtein
JaiotzaRishon LeZion1928ko maiatzaren 11 (94 urte)
Herrialdea Israel
 Frantzia
Hezkuntza
HeziketaBezalel Academy of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakartista, eskultorea, experimental artist (en) Itzuli, artista bisuala, margolaria, Irarlea eta bitxi diseinatzailea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaArte zinetikoa
Izengoitia(k)Agam, Jacob Gipstein
Genero artistikoaarte abstraktua

Discogs: 1181328 Edit the value on Wikidata

Bere lanak lotura handia du erlijio juduarekin. Bere hasierako obra estatikoari, zenbat eta ikuslea artelanaren inguruan gehiago mugitu, orduan eta etekin handiagoa ateratzen zaio. Obra hauek haizemaile baten eran tolesturiko pantailez osaturik egon ohi dira, eta elementu bakoitzak hurrengoarekin lotzen den diseinu abstraktu bat du. Pantailaren atzean dauden elementuak zulo eta zirrituetan zehar ikus daitezke soilik, eta beraz, koloreak eta formak etengabe aldatzen dira ikuslea tokiz aldatu ahala. Horrelakoak dira, esate baterako, Tefila (1966) eta Galim (1972).

Nabarmentzekoak dira Agamen altzairu herdoilgaitzezko eskulturak ere. Bihotz taupakaria kurba leunez osatutako multzoa da; Mila ateak (1972), Israelgo lehendakaritzaren egoitza aurrean dago, Jerusalemen, eta etengabe aldatzen diren errainu angeluzuzenak eratzen ditu. Naturaltasunaren bila, Agamek espresio-bide asko erabili ditu, soinua, argia eta ura, esate baterako. Elementu horiek erabili zituen Défensen (Parisen) egin zuen soinuzko iturrian (1976). Agamek, obraren garrantziagatik eta nazioartean duen ospeagatik, obra publiko ugari egiteko enkargua jaso du, besteak beste, Jerusalemgo Kongresuen Zentroko sabaiko pintura edota New Yorkeko Juilliard musika eskolaren aurrean dagoen eskultura. Juduen tradizioko ikur abstraktuak testuinguru esperimental eta berritzailean erabiltzean datza, neurri handi batean, Agamen obraren xarma.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yaacov Agam