Erresuma Batuko Liberal Demokratak

Liberal Demokratak (Liberal democrats edo Lib dems) Erresuma Batuko hirugarren alderdi handiena da. 1988an Erresuma batuko liberal alderdia eta Alderdi Sozialdemokrataren bategiterarakin sortu zen. Alderdiburua Menzies Campbell da, barne hauteskundeak irabazi ondoren 2006ko martxoan. Alderdiaren ideologia liberalismo soziala da eta Erresuma Batuko alderdi eurozaleena da.

Erresuma Batuko Alderdi Liberal Demokrata
BuruzagiaVince Cable
BozeramaileaJim Wallace
Sorrera1988ko martxoaren 3a
Egoitza nagusiaLondres
Ideologia politikoaliberalismoa, sozialdemokrazia, zentrismoa
Nazioarteko kidetzaEuroparako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldea
www.libdems.org.uk/

XVII. mendeko John Locken liberalismoa eta whig historikoen oinordekoa da.

Azken urteetan alderdia igoera handia izan du boto kopuruan, laborismoaren norabide berriarekin ados ez dauden botoemaileengandik gehienbat. Liberal demokratak Iraken inbasioren aurka adierazi zen alderdi handi bakarra izan zen 2003an.

Hauteskundeen emaitzakAldatu

Komunen Ganberarako hauteskundeak[1]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak %22,6 22 (650etik)
1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak %17,8 20 (651tik)
1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak %16,7 46 (659tik)
2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak %18,3 52 (659tik)
2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak %22,0 62 (645etik)
2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak %23,0 57 (650etik)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu