Figueres Kataluniako barrualdeko udalerria da. Alt Empordà eskualdeko hiriburua eta udalerri nagusia da eta Gironako probintzian kokatuta dago. Herrigunez gain, Palol eta Vilatenim herriek osatzen dute udalerria.

Figueres
Figueres
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Eremu funtzionalaComarques Gironines
EskualdeaAlt Empordà
AlkateaJordi Masquef Creus
Izen ofizialaFigueres
Jatorrizko izenaFigueres
Posta kodea17600
INEk ezarritako kodea17066
HerriburuaFigueres
Geografia
Koordenatuak42°16′N 2°57′E / 42.27°N 2.95°E / 42.27; 2.95
Map
Azalera19.3 km²
Altuera39 m
MugakideakCabanes, El Far d'Empordà, Llers, Peralada, Vila-sacra, Vilabertran eta Vilafant
Demografia
Biztanleria47.879 (2023)
791 (2022)
alt_left 23.562 (%49,2) (%48,2) 23.092 alt_right
Dentsitatea2.480,78 bizt/km²
Etxebizitzak218
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia972
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMarinhana, Perpinyà, St. Petersburg (Florida), Aïn Beïda (en) Itzuli, Craiova eta Alcalá la Real
MatrikulaGI
Hizkuntza ofizialakatalan
ca.figueres.cat

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 43.330 biztanle zituen, 2017an ia 46.000. 19.31 km²-ko azalera du.

Kokapena aldatu

Figueras Kataluniako ipar ekialdeko muturrean kokatuta dago. Espainia eta Frantziaren arteko mugatik hurbil dauden hirien artean garrantzitsuena da, eta baita komunikazio lotune nabarmena, Espainiatik sartzen eta irteten diren bidaiarien eta turisten sarrera atea eta derrigorrezko geldialdi gune bihurtzen duena.

Bere kokapenak oso komunikazio lotune iristagarria bihurtzen du. Bidaiaria zuzenki errepidez, trenbide konbentsionalez eta abiadura handiko trenez heldu daiteke. Errepidez, AP-7 autobidearen bidez heltzen da, baita N-2 eta N-260 errepide nazionaletatik. Trenari dagokionez, geltokia hiriaren erdialdean dago kokatuta, eta bertan daukate geltokia Cerbère-Bartzelona lineako tren guztiak. Gainera Figueras-Vilafant geltoki berriak konexioa dauka Parisekin eta bitarteko hirie frantsesekin eguneko bi trenen bitartez (TGV), eta Madrilekin AVEren Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziar muga linearen bitartez.

Horrez gain, tren konbentzionalaren geltokiaren aurrean autobusen geltokia dago, linea internazionalen geldialdi puntua dena, bai eta sarrera eta irteera puntua katalan eta komarkal linietarako.


Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009 2017
11.084 11.778 12.538 14.106 15.404 15.396 16.648 22.052 30.412 34.573 33.064 43.330 45.961

Leku interesgarriak aldatu

Hiriko lau leku hauek nazio interesdun ondaretzat hartu ditu Generalitatek:

Biografiak aldatu

Alkateak aldatu


Irudi galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu