Ireki menu nagusia

Lucien Lelong (Paris 1889ko urriaren 11 - Angelu 1958ko maiatzaren 11) 1920, 1930 eta 1940ko hamarkadetan entzutetsua izan zen goi-mailako jantzigintzako jostuna izan zen.

Lucien Lelong
Natalie Paley and her first husband Lucien Lelongs.jpg
Bizitza
Jaiotza Parisko 9. barrutia1889ko urriaren  11
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Angelu1958ko maiatzaren  11 (68 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Natalia Pavlovna Paley Itzuli  (1927 -  1936)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak grand couturierra Itzuli
Jasotako sariak
Lucien Lelong - Signature.jpg
Lelong Natalie Paley bere bigarren emaztearekin.

Eduki-taula

KarreraAldatu

Parisen jaioa, ehunen denda baten jabea zen Arthur Lelongen semea zen. Ikasketak sorterriko Goi Merkataritza Ikasketen eskolan egin zituen.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean zabaldu zuen bere moda etxea Madeleine plazan. 1924an auzo hori utzi eta Matignon kaleko 16 zenbakira mugitu zuen.

Lelongek ez zituen bere labela zeramaten janzkerak sortzen. "Berak ez zuen diseinatzen, bere diseinatzaileekin batera lan egiten zuen." idatzi zuen Christian Diorek, 1941tik 1946ra Lelongen taldeko kide izan zenak; garai horretan berak zenbait bilduma sortu zituen Pierre Balmainekin batera.[1] "Hala ere, bere jostun-karreraren ibilbidean bere bildumek estilo bat mantentzen zuten, zinez berea zena eta bere antza zuena." gehitu zuen normandiarrak. Nadine Robinson eta Hubert de Givenchy diseinatzaileek ere berarekin egin zuten lan.

Chambre Syndicale de la Haute Couture edo Goi-mailako jantzigintzako Ganbera Sindikaleko presidentea izan zen 1937-1947 artean eta bere kudeaketari esker 92 enpresak ez zituzten bere ateak itxi behar izan Bigarren Mundu Gerran[2].

1924tik aurrera jantziez gain lurrinen arloan ere hasi zen lanean; Gentlemen Prefer Blondes (1953) filmean Marilyn Monroe eta Jane Russell bere lurrin dendan ari dira erosketak egiten. Lentzeria eta galtzerdiak ere diseinatu zituen lehenetakoa izan zen.

Bere bezerorik ezagunen artean Marie Duhamel, Jeanne Ternisien (Georges Nelze bankariaren emaztea), la Rochefoucauld-eko dukesa, Greta Garbo, Gloria Swanson, Colette, eta Rose Kennedy zeuden.

1948an osasun arazoek bere karreraren amaiera ekarri zuten eta 1952an erretiratu zen.

EzkontzakAldatu

Hiru aldiz ezkondu zen.

AngelunAldatu

Angelun hil zen, bihotzekoak jota, 1958ko maiatzaren 11n; Lapurdiko herri honetan 2010eko urtarrilaren 12an hitzaldia eman zuen Jacqueline Demornexek (ikus "Bibliografia" atala) Amodio Ganbera auzoko Club Belambran[4].

BibliografiaAldatu

  • Demornex, Jacqueline: Lucien Lelong - L'intemporel, Le Promeneur, 2007; ISBN 978-2070785346. Diseinatzaile honi buruzko lehen monografikoa.
  • Demornex, Jacqueline: Lucien Lelong, Thames & Hudson, New York, 2008; ingelesezko bertsioa, 144.or., ISBN 0500514356.

ErreferentziakAldatu

  1. Christian Dior, Je suis couturier, ELLE, 13 August 1951ko abuztuaren 13an.
  2. Artikulua Telegraph.co.uk.n
  3. Albistea New York Timesen.
  4. Lehenago "VVF" eraikin sonatua zena

Kanpo loturakAldatu